Aspaldiko partez zinera
Zuzendaria: Zack Snyder Gidoia: Zack Snyder, Kurt Johnstad eta Michael B. Gordon; Frank Miller eta Lynn Varleyren komikian oinarrituta Aktoreak: Gerard Butler (Leonidas), Lena Headey (Gorgo), David Wenham (Dilios), Dominic West (Theron), Vincent Regan (kapitaina) Herria: AEB Urtea: 2006
Duela urtebete edo entzun nuen lehen aldiz Frank Miller komikigilearen izena. Egun hartan, Robert Rodriguezek zuzendutako Sin City filmearen inguruko erreportai bat ikusi nuen telebitan eta erreportaia amaitu bezain pronto amerikar honen komiki batean oinarritutako filme hau ikustera joan behar nuela erabaki nuen. Joan nintzen eta egia esan, ez nintzen batere damutu. Filme hura komiki bat pantaila handian ikustea bezalakoa zen eta argi eta irudiaren jokoarekin lortzen zuen emaitza izugarria iruditu zitzaidan; nire bizian ikusitako gauzarik ikusgarrienetako bat. Hala ere, eta nire tonikarekin jarraituz, historioa sinmasekoa iruditu zitzaidan.
Urte bete beranduago 300 filmearen trailerra ikusi nuen eta berriz ere, Frank Millerren komiki batean oinarrituta zegoen; oraingo honetan ordea, Zack Snyderren eskutik (Robert Rodriguez arduratuegi dabil metrailetadun hankak dituzten emakumeen filmeak egiten).
300 filmean kontatzen den bataila k.a 480 urtean Termopilaseko igarobidean gertatu zen Grekoen eta Persen artean. Persek munduaz jabetu nahi zuten eta helburu horretarako bide horretan Sparta hiri gerlaria eta bere errege Leonidasekin egin zuten topo. Spartano duhin moduan, Leonidasek ez zien Gerges eta bere ordezkarien aginduei men egin eta munduko ejertzito handienaren aurka borrokatu beharra izan zuen. Hala ere, eta konspirazio ugariren ondorioz, Leonidasek ez zuen behar zuen onarpena jaso gerrara joateko eta 300 gizonekin joan zen 5.000.000ko ejertzito bati Termopilaseko igarobidean aurre egitera (garai hartako grekoentzat Spartanoak, gaur egun Euskaldunontzat Bilbotarrak moduan edo zen).
Kontua da, gaur egungo historiatzaileen arabera, Grekoak ez zirela hain gutxi eta are gutxiago Persak hainbeste baina hala ere, onartu beharrean gaude Spartanoen ausardia gutxiengo nabarmen batean, beraien herria hiru egunetan zehar defendatzea lortzeagatik.
300, Sin Cityren moduan ikusgarria da. Oraingo honetan ere mugimendudun komiki bat ikusten aritzearen sentsazioa duzu eta batzutan susmoa duzu ikusi berri duzun toma hori komikiko bineta bat dena. Argiarekin egiten duen jokoa ere izugarria da eta filme guztia tonu okre batean murgilduta igarotzen dugu. Borrokak ere ikusteko modukoak dira eta eserlekura itsatsita matentzen zaituzte beriz ere baretasuna itzultzen den arte.
Hala ere, ez da dena hain polita ez, ezta gutxiago ere. Bisualki filme ikusgarria da baina tratamendua barregarria da une batzuetan. Borrokak gehiegizkoak dira (batzuetan SonGoku ematen dute), elkarrizketak hutsalak dira, gerlarien estetikak sauna gay bat ekartzen du burura beste ezer baino gehiago eta askotan, bideo-joku itxura hartzen du filmeak (bost minutuko borrokaren ondoren pantaila amaierako monstruari itxaroten zaude).
Hala ere, ez da hori filmearen okerrena. Askotan, eta filmearen zati garrantzitsu eta serioenetan zine osoa barrez hasten zen. Ondo dago barre eginaraztea baina barre eginarazi nahi denean bakarrik, ez tentsio momentu bat sortu nahi denean. Batzuetan, filmea “Ell Informal” moduan bikoizten hasteko gogoa ematen du; hots, Gergesek Leonidas bizkarretik heltzen duenean: Lo que te va a hacer daño no van a ser mis maaanos… (ez utzi txisteak hain errez mesedez).
Filmea bukatu eta barrez irten ginen zinetik eta egia esan opor amierako igandea xamurtu zigun (berez igandea txarra bada imaginatu hau). Hori ordea, ez da nahikoa izaten filme on bat dela esateko eta gaurkoan ere ez da horrela izan. Laburtuz beraz, teknikoki ikusgarria, gainontzekoa ordea; aspaldi inork kontaturiko flipadarik handiena.
Iruzkinak
bewater 2007-04-18 12:41 #1
Ez diat asko irakurri, pelikula ikusteko irrikitn baitnago...esan didatenez IMAX zinema batean botatzen ari dira, prezioa ez bada astronomikoa agian horrera...gora Leonidas, eta gora Esparta...
indezent 2007-04-18 12:44 #2
zer da IMAX hori? zine-kate baten izena edo ezaugarri berezirenbat zeukik zine horrek?
bewater 2007-04-18 17:14 #3
Image maximum esan nahi dik eta sekulako pantallak dituztrn zineak dira, espainia 4 edo 5 besterik ez daude eta londrsen pare bat bakarrik daudela uste dut. Resolucioa ere askoz ere handiagoa da, vamos 300 bezalako pelikulak ikusteko la hostia omen da...
borthuzai 2007-04-18 19:48 #4
300?
paso palabra

indezent 2007-04-19 09:13 #5

mmm... probatu inbarko diau ordun hoitako salan bat eta bai, ez da aukerarik txarrena 300 hau horrelako areto batean ikusteko.

Paso palabra? Hi ere oporretatik aztoratutatu itzuli haiz ala?

Daniel 2007-04-19 13:09 #6

Eguerdi on. Badirudi arazoa ez dutela konpondu oraindik. Beti berdina esaten dizut eta badakit hau ez dela klaseko lan bat. Gainera, orain ulertzen det zergatik ez zen zure gustokoa folologaren konpania. Honek eskaintzen dizkizu askoz aukera gehiago. Ez dut jakin nahi zenbat denbora behar duzun guzti hau eguneratzeko, enlazeak jartzeko, textuak hain ond jorratzeko, etab. Pena da, ze klaseko lana izanez gero, sekulako nota lortuko zenuke.

Imanolen lanari dagokionez, gutxi dago esaek. Zuk esandakoa oso ondo laburtzen du dena eta gutxi daude zu bezala ezagutzen dutenak.

Institutuan hasi zen uste dut Polla flecha izeneko pertsonaiakin. Eta zuk jarritako irudien artean badira batzuk itsura susmagarria dutunak. Polla fletxaren senideak izango dira.

Zortea izatea eta bakoitzak gustoka duen arloan aritzea ez da erraza. Hrtan zaudete zuek biok eta ni ere. Ea orain arte izan dugun zortea, hola uste dut nik, etorkizunean izaten jarraitzea. Hori horrela izateko, lana lepo egin behar da. Ekin lanari orduan!.

indezent 2007-04-20 09:34 #7

Aupa Dani!

Ba bai, blogak fotologak eskaintzen ez ditun aukera pillo bat eskaintzen ditu eta eguneratzeko ez batere konplikatua, oso sinplea da. Zuri ere ongi etorriko zitzaizulakoan nago fotologean kriston txapak idazten dituzuta eta hori ez da ohikoegia ;) Eman egurra blogari Dani! Zalantzaren bat izanezkero hemen gaude nahi duzunerako. Segi lanean zu ere!

Eta bai, Imanolen obrak beti izan du sexua oso presente. Interesgarria izango litzateke polla-fletxaren komikiak hemen jarri ahal izatea, komentatuko diot.

i eme 2007-04-27 12:30 #8
nik ere paso palabra egin behar diat... pelikularen kritika ona egin dek eta ez zeok askoz gehiago esateko.
hitz batetan... ikusgarria!

indezent 2007-04-27 12:43 #9
Buenooo! Bizi direnak agertzen direla gero! Hire erantzunak e ezik hire bloga bota diau faltan laneko ordu hauetan. Ea gogokin hartu eta zeoze jartzen deken azkenaldin e-mulea nahiko geldi zeukiat eta ;)
Utzi iruzkina: