Kantua burutik ezin atera

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-04-27 09:44
3

Aste honetan, lan batzuk direla medio, kantu bat dabilkit buruan bueltaka etengabe. Harrigarria bada ere, talde honen makina bat abesti ezagutzen nituen nahiz eta beraien diskarik etxean ez izan. Horrelako gauzak gertatzen dira horrelako taldeekin, handiegiak egiten dira eta dagoeneko ez daukazu beraien lanik izan beharrik diskografia erdia ezagutzeko. Zalantzazko ohore hau talde gutxik dute (Roliñak adibidez) eta gaur hizpide dudan hau irlandarra dugu: U2.

Esan bezala ez nuen kantu honen berri eta halako batean, bewaterri esker ezagutu nuen bere blog zaharrean sartu nintzen batean. Egun hartan kantuaz gain bere bideoklipa eskeini zigun eta egia esan, bideoklipa kantua baino handiagoa dugu oraindik. Egun pare bat beranduago lapurreta egin nion”a punta de ratón” eta nire blogean jarri nuen. Zalantza gutxirekin esan dezaket nire bizitzan zehar (ez da luzeegia) ikusi dudan klipik hobenetako bat dena eta nire gorputzean eragin duen oilo-ipurdia bezalakorik ez dudala gogoratzen (musikara mugaturik noski).

Ez zait errepikatzea gustatzen baina askota errepikatzen naiz beraz gaur izorratu egingo zarete. Gaurkoan, berriz ere kantu berbera eskaintzen dizuet zuen gozamenerako. Alde batetik, U2rena eta bestetik, youtubeko artabururu batzuek egindako bertsioa,  Ileak zerura begira…

i eme

i eme 2007-04-27 12:38 #1

youtuben artaburu gehiegi zeokel iruitzen zaiak ;p

aspaldi hontan kaso handirik ez dizuet egin nere blog blokeo mentalaren ondorioz; ea fundamentu pixkatekin hasten neoken berriro ere.

bewater

bewater 2007-04-27 16:34 #2

Joder ze ona den abestia eta ze ona videoklipa (indezent, handia haiz gero...) aspaldi entzun gabe neon eta egune poztu ziek...gainera, poza ematen du, hemen urrutian, norbait zutaz gogoratzea, eskerrik asko txo...

Aupa Ieme, ongietorri gurera, zaila izaten da monotoniara itzultzea, baina indetzentsen politoniekin gauza errazagoa da...gainera, konpaini onean izango haiz ziurrenik

indezent

indezent 2007-04-28 15:34 #3

...zer hao? mozkortuta? azkar emozionatzen haiz gero ;)... Exaltacion de la amistad (Fase 3)

Utzi iruzkina: