Gazteak... munduari begira

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-06 10:17
16

Aurreko urtean egin genituen lanen artean dokumental bat ere bada. Dossierrerako (horrela izen zuen lanak, ez galdetu zergatik) suertatu zitzaigun gaia, gazteak eta munduaz duten ikuspegia izan zen eta La pelota vasca hain modan egonda ez genuen beste irtenbiderik izan; elkarrizketa ordu pilo bat grabatu eta montatzen zoratuta bukatu ondoren, dokumental bat aurkeztuko genuen.

Egia esan, oso lan eskertua izan zen elkarrizketatuen jarrera ederra izan zelako. Ez genien galderarik egin, gaia planteatu besterik ez (hasieran mila km orduko abiaduran esaten den txapa) eta hortik abiatuta nahi zutena kontatu ziguten. Kontua da, antzeko gauzetaz aritu zirela hizketan nahiz eta beraien artean ez ezagutu eta atera zuten konklusioa oso antzekoa izan zen gainera. Beraz, lan erdia baino gehiago egin ziguten gu lanean hasi aurretik, beraiek esandakoa ordenatzea besterik ez zitzaigun geratzen.

Beste erdi txiki hori ordea, erokeri bat izan zen. Hamar bat zinta ordu, hamabost minutuko dokumental bat egiteko (aurpegian dituzten granoa ere buruz dakizkit). Azkenean emaitza on bat lortu genuen (hori uste dut behintzat) eta montajeari dagokionean egindako lanik hoberena dugulakoan nago; sinplea baina atzean lan asko duena.

Hala ere, youtube eta googleri porkulo pixka bat eman nahi diet. Googlek youtube erosi zuenetik, hamar minutura mugatu dituzte igotako bideoak. Mugarik gabe igotzen uztea ere ez da plana izango baina hamar minutu oso eskas geratzen dira horrelako dokumentalak edo laburmetraiak igotzeko. Hasteko, gaurko hau bi zatitan igo beharra izan dut: Gazteak… munduari begira.

bewater

bewater 2007-02-06 15:30 #1

Beste behin ere ZORIONAK, lan oso txukuna. Realizazio aldetik bi kontu: Bat, sekula ez grabatu elkarrizketa bat fondo txuriarekin oso itxusi geratzen da eta, bi, Amena zer zen testimonio anonimo, gizajoari ez zaio aurpegia ikusten.

Edukia asko gustatu zait eta niri ere gogoeta sortu zait. Ondo azaltzen den bezala munduko arazo guztiak ondo aski ezagutzen ditugu, baina ez dugu gogorik ezer egiteko, zergatik? noiz arte? KOntsumismo, lehiakortasun, berekoitasun honek goia joko du noizbait eta orduan komeriak...Txirliren hitzak asko guztatu zaizkit, baita Gonzalezenak eta etxeberriarenak. Halere, ipurdian sua ipuntzen diguten arte ez dugu ezer egingo.

Nire ustez la generacion impasible gera, consciente pero impasible eta socratesek (uste dut berak esan zuela) esan zuen bezala, kometer un error siendo consciente de ello es el mas grave error ke uno puede kometer...

indezent

indezent 2007-02-06 15:37 #2

Errealizazioaren aldetik komentatu duzun guztian arrazoia duzu. Amenarena mea kulpa, kontraluzarekin izandako lehen esperientzia erligiosoa izan zen. Horrelakoek gauza bat dute ona, akatsez ikasi egiten dela, hurrengoan gehixeago zainduko dugu hori.

Edukiaz komenatu duzunean ere, berdin. Konziente gara gauzak ez dozaela ongi baina komodoegi bizi gara zerbait egiteko. Sistema errotuegia dago gauzak aldatzeko; aldaketa posible bakarra iraultzaren bidez etorriko da eta iraultza, gaur egungo gizartean ezinezkoa da. Gehiegi dugu galtzeko... edo hori uste dugu.

...hasta ahora todo va bien...

borthuzai

borthuzai 2007-02-06 19:46 #3

oso interesgarrie. oso ona.

iraultza? baño nola? bankuk, lanak... (azken baten diru beharrak) potrotatik helduta digute eta?

ah! Fondo txurie guay zeok, mobida al quaeda...

ETORKIZUNA BESTEREN ESKU UTZIZ, ETORKIZUNA IZANGO GARA BETI!! (dut)

nerediamond

nerediamond 2007-02-06 22:22 #4

Bua!!! Ze ona! Enitzen gogoratu be itxen. Ese conci de Marky Ramone!jejejejeje!

indezent

indezent 2007-02-07 08:17 #5

Iraultza? Iraultza hori baino gehiago dek; bizimodua, gizartea, aginte sistema... ba hori, amets egitea

borthuzai

borthuzai 2007-02-07 09:06 #6

ba hori, nola aldatu bizimodua, gizartea, aginte sistema... sisteman bertan sartu eta etxea pagatzen ari garen langileoi potrotatik helduta badigute.

indezent

indezent 2007-02-07 09:16 #7

Hori da ba kontua, iaultzak aldaketa dakar; orain lotzen gaituzten gauzak (etxea, hipoteka...) beste modu batean ulertu, ahaztu eta ezberdin jokatu. Kontua da sistema hau errotuegia dagoena eta komodoegi bizi garela duguna ariiskuan jartzeko.

Ez da Iraultza bat izan errepresiotik abiatu ez dena. Ezberdintasun bakarra da, gure erepresioa ez dela fisikoa; psikologikoa eta habitozkoa bazik. Nos la han jugado eta beranduegi da partidari buelta emateko. Berriz ere apokaliptiko jarri naiz baina horrelaxe ikusten ditut gauzak

borthuzai

borthuzai 2007-02-07 09:43 #8

d'accord. Erabat ados.

i eme

i eme 2007-02-07 11:36 #9

Garbi zeok hemen ez dekela iraultzarik egongo; asko galtzeko eta ze irabazi? oraindik iñork ez ziak esplikatu iraultza amestu horrekin ze lortu nahi den. Ez da izango arazoez hitz egitea gustazten zaigula? Kejatzea? Kritikatzea?... baña silloi batetik, taberna batetik, komodidadetik.
Iraultza hoi hastekotan, galtzeko gutxi dutenak izan beharko lukete.

indezent

indezent 2007-02-07 11:57 #10

Zer da gutxi eta zer da asko? Hor dago arazoaren koxka.  Arazoa ez dira gure ideia edo jarrerak baizik eta ideiak eta errealitatea ikusteko ditugun betaurrekoak. Gure gaur egungo mundua eta ondorioz, gure bizia hobetzeaz ari garenean parametro  jakin batzuetan egiten dugu; gauzak batzuk aurretik onartuta daude eta ez gara gai eztabaidatzeko gure buruak modu batera pentsatzeko eginak daudelako (lan honetan demokrazia izan da armarik putasemeena), nondik eztabaidatzen hasi erabakia dago.

Nik ezingo dizut sekula esan komuna aldatzeko ezagutzen dudan bakarra hall-a bada. Platonen leizezuloko mitoak balio dezake hau ulertzeko. Ikusten duduna errepresentazio bat besterik ez da; gaur egungo filtro ozidentaletik pasatako errepresentazioa. Zergatik kejatu behar naiz etxebizitzaren prezioaz arazoa jabetza pribatuaren kontzeptu gaiztotik badator? Dena jarri behar da zalantzan

Zer da gutxi, zer da asko? Asko irabazteko enpresak kanpora eramatea han merkeago produzitu eta gero hemen saltzeko? Eta han produzitzeagatik hemen lan egiten zutenak langabezian geratu eta ez in badute erosi? Epe laburreko sistema da gurea, zer axola dio hemendik hogei urtera nola egongo garen? a tomar por kulo!

Hori al da garapena? Ez niretzat behintzat.

Eta gauza bat... iraultza, gutxi dutenen ardura moduan uztea me pareze eskurrir el bulto. gainera, iraultza beraien eskutik badator gure buruak izango dira moztuko dituzten lehenak, agian merezita izango dugu

bewater

bewater 2007-02-07 13:42 #11

iemek ondo esan du, iarultza galtzeko ezer ez dutenek hasi beharko dute, meswy raperoak esaten duen bezela "nunca juegues con aquel que nada tiene que perder, recuerdas?"

Orduan gure etxeko komodidadean geratu beharko gara kalera atera ezin da eta gure buruak euren txabolak decoratzeko erabiliko dituzte...eta orain galdera zilegi izango al litzateke hori egiten badute?

indezent

indezent 2007-02-07 15:05 #12

Zilegi izan al zen Frantziar iraultza, edo Errusiar iraultza, edo Kubakoa... Iarultzak egiteko moduak eta moduak badaude ere, beti izango dute legitimazioa zapaldutako iraultzaileari galdetu ezkero beinipein.

Eta tuerkak gehiegi estutzen baditugu gertatuko da. Ez dakit guk biziko dugun edo ez baina gertatuko da.

morrosko

morrosko 2007-02-08 13:37 #13

Polito, polito. Gazteak munduari begira egotea, zilborreko piercing-ari begira egotea baino hobe da beti ere.

Hortik tiraka zalaparta ederra atera leikek, indezents, Frantzia eredu.

indezent

indezent 2007-02-08 16:34 #14

Bai, hala ere, hemen aspalditik erretzen da garraioa kaleetan; han pribatua eta hemen publikoa baina garraioa azken finean...(?)

Anboto

Anboto 2007-02-09 11:26 #15

Wauuu, teketen.com-eko krititika TB bidez topatu zaituztet eta oso ona iruditu zait zuen bideoa. Bikaina alegia!

Zorixonak

indezent

indezent 2007-02-09 11:40 #16

Eskarrikasko informazioagatik. Oraintxe pasa naiz Teketen blogetik eta ikusi dut nola jarri duten gure bideoa. Ez dakidana da nola heldu zaren honerarte, Teketenen ez baitago ez bideoaren azalpenik eta ezta loturarik ere. Hori bai, behin lehengo zatia jarrita, bigarrena ere jarri beharko dute ;) Aio eta ondo segi

Utzi iruzkina: