Kategoria: dokumentalak
En la timida „apertura“ de la dictadura de Franco en España (años 50 y 60), el bilbaino Gotzon Elortza era muy aficionado a la fotografia y al cine, y vivia en aquellos tiempos en Paris. Filmó varias peliculas documentales con camara de 16 mm sobre todo en tierra de Bizkaia. El tenia un claro objetivo: que el euskara (la lengua vasca) tambien estuviera en los medios audiovisuales.
Dokumental hau Eterio Ortegak zuzendua eta Elias Querejetak produzitua da. Patxi Elola eta José Luis Velaren bizitzak kontatzen ditu, zeintzuk ETAk mehatxatuak bizi diren PSOEko zinegotzi direla eta, bata Zarautzen eta bestea Andoainen, hurrenez hurren. Egia esan bideo honen tratamendua nahiko ona iruditu zait, ez dute esaten nortzuk diren eta ez da politikaz hitz egiten. Beraien bizitzak isladatzea nahiko ongi lortzen du Eterio Ortegak. Hala ere, nire hitzek baino hobeto hitz egiten du dokumentalak, beraz, hementxe berau:
Voces contra la globalización zazpi atalez osaturiko serie dokumentala da, benetan merezi du ikustea. Ez dut azalpenik emango, izenak berak esaten baitu esan beharreko guztia. José Saramago, Manu Chao, Eduardo Galeano eta beste hainbat pertsona aipagarri irteten dira bideo hauetan hizketan. Gomendagarria, zalantza barik.Los amos del mundo La estrategia de Simbad El mundo de hoy Un mundo desigual Camino de la extinción La larga noche de los quinientos años El siglo de la gente
Aurreko urtean egin genituen lanen artean dokumental bat ere bada. Dossierrerako (horrela izen zuen lanak, ez galdetu zergatik) suertatu zitzaigun gaia, gazteak eta munduaz duten ikuspegia izan zen eta La pelota vasca hain modan egonda ez genuen beste irtenbiderik izan; elkarrizketa ordu pilo bat grabatu eta montatzen zoratuta bukatu ondoren, dokumental bat aurkeztuko genuen. Egia esan, oso lan eskertua izan zen elkarrizketatuen jarrera ederra izan zelako. Ez genien galderarik egin, gaia planteatu besterik ez (hasieran mila km orduko abiaduran esaten den txapa) eta hortik abiatuta nahi zute...