The Corporation

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-10-29 17:59
2

^NeO^

^NeO^ 2008-11-03 17:16 #1

Egia esan ez dut oraindik dokumentala ikusteko parada izan, baina espero dut horretarako denbora hartzea, korporazioek eskuartean darabilten gai orok nahiko intrigatu eta izutzen bainaute.

Blogari dagokionez, gai anitzetan murgiltzeko azaltzen duzun gaitasuna interesgarria iruditu zait. Gustoko dut blogaren itxura eta azaltzen duzun izpiritu kritikoa. Ez duzu zeure artikuluez zertan lotsarik izan, horietako batean aipatu duzun moduan. Zure idazketa estiloa propioa da eta ez zenioke horri muzinik egin behar, defektuak-defektu zure nortasuna adierazten baitu hein batean (nire ustez estilo dotorea  duzu). Perfekzioa gustoko dugu, baina inor ez da perfektua eta horretxek egiten du azken finean gutako bakoitza horren aparta izatea (neure iritzi apalean).

Beno, badirudi betiko moduan zertxobait luzatu naizela. Espero dut blogarekin aurrera jarraitzea, ekimen polita da oso. Nik neuk, kide bat lagun, web orri bitartez (www.ziberpunk.tk) neure ideien plazaraketan dihardut jendearen izate kritikoa suspertu nahirik. Ea bisitatxo bat egitera animatzen zaren, era honetako gauzak elkarri bultzadatxoak emanda ateratzen baitira aurrera.

Segi horrela

Sugoi

Sugoi 2008-11-03 17:24 #2

Milaesker baino ezin besterik esan. Bueno bai, pasako naizela oraintxe zure txokotik!

Utzi iruzkina: