Otsailak 9, SGAEren aurkako eguna

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-09 17:07
9

Gaur bezalako egun batean Luis Ia, Espainiako Erreinuko buru izendatu zuten; Lunevilleko tratatua sinatu zen; Haitik, Santo Domingo inbaditu zuen 12.000 gizonekin; I. Mundu Gerratean, Suezeko Kanala itxi zitzaien itsasontzi neutralei; Wojciech Jaruzelski Generala, Poloniako lehen ministro izendatu zuten eta Alemanian, Berlineko Harresia birrintzeko obrak hasi ziren. Hala ere, gaurtik aurrera, Otsailak 9ko egun hau beste kontu batengatik izango da ezaguna. Gaur, Otsailak 9, SGAEren aurkako egun moduan aldarrikatzen dugu.

Artista frustatu, diru-gose eta lapur hauen auekako eguna izango da Otsailak 9ko hau hemendik aurrera! Entzun dadila gure ohiua! Sartu dadila Ramozin monasterio batean meditatzera eta utz gaitzala bakean! Utz gaitzatela e-mulerekin nahi dugun harremana izaten! Utz ditzatela pakean kalean zehar CDak saltzen ibiltzen diren senegalesak!

Sortu berri dugun ideologia honek gainera, badu bere profeta; David Bravo abokatua. Bere txikitasunean handia den gizon honek telebistan izan dituen agerpen azpimarragarrienekin uzten zaituzten jarraian. Batu gure borrokara eta jarri zuek ere gaur, Otsailak9 SGAEren aurkako bideoren bat zuon blogetan. Onezkero bagara batzuk, begiratu bestela opusnigrum, Pol Emika edo Ezkerparetan. Ez gaituzte ixilduko! Joan dadila pikutara pollo fritoaren erregea!

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-09 17:31 #1

David Bravo ekartzea nahiko nuke zuzenbideko gure klase batera, seguru gauza interesante asko azalduko dizkigula. Eta argi ez daukatenei berak demostratuko die SGAE kaka pilo batek baino kirats gehiago duela.

PD: hire taperrak salbu zeudek!

SMD

SMD 2007-02-09 17:33 #2

Bravo bravo; egin gogor SGAEri! Otsailak 9 SGAEren aurkako eguna.

Pasalo!

Endika

Endika 2007-02-09 17:40 #3

Ipini dudan bideoa hobeagoa da.

indezent

indezent 2007-02-09 17:55 #4

Ona da bai,  luzeagoa da eta datu gehiago ematen ditu baina erdialdean moztu egiten zait ez dakit zergatik eta ezin izan ditut 7 minuruak ikusi. Fijo SGAEk autore eskubideak kobratu dizkiena...

indezent

indezent 2007-02-09 17:59 #5

Hori bai, hurrengoan musika bajuago jarri dezatela, batzuetan ez da hostiarik entzuten

nerediamond

nerediamond 2007-02-11 21:32 #6

Resaka daukienentzat aulkixak agian...

Nire kasuan ez behintzat....

katixa

katixa 2007-02-20 18:36 #7

Kaixo, indezent-man!

Faboretxo bat, arren. Nola egiten duzu blogak.com honetan youtubeko bideoak posteatzeko? Youtubeko orritik esaten didate blogger eta horrelako plataforma handiekin bakarrik egin daitekela.

Mila esker, guapo! Motela naiz gauza hauekin.

indezent

indezent 2007-02-21 09:10 #8

Aupa Katixa. Blogaken ere egin daiteke bai, hor doa azalpena: Youtuben bideo bat ikusten ari zarenean, bideo pantailaren alboan URL eta embed izeneko bi "txapa" dituzu. Honetarako behar duzuna embed da. Txapa hau osoa kopiatu, blogaken idazten ari zaren mezura itzuli, gorputzaren azpian duzun HTML karratutxoa markatu eta gorputzean embed-eko txapa pegatu. Ondoren itzali berriz ere HTML karratutxoa eta... tatxan! Hortxe duzu zure bideoa blogean jartzeko prest. Ea asmatzen duzun hain motela izanda ere ;) beste bat arte!

katixa

katixa 2007-02-21 17:53 #9

uste dut lortu dudala, yupi!

Mila esker!

Utzi iruzkina: