Urteberrion! Indezent is in da hauss!!!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-03 17:59
15

Gabon gogorrak izaten ari dira eta orainarte ez dut idazteko tarterik aurkitu. Zertan ari dira bihurtzen Gabonak? Juerga besterik ez dago, erritmo honetan gurekin amaitu behar dute, erruki pixka bat mesedez. Eskerrak gazteak garen... beno, gazte gazteak... Igor Hendrixek 25 urte bete behar ditu hurrengo astean eta hurrengoak gu izango gara, adinak ez du errukirik behintzat.

Hala ere, badira gu baina gazteagoak gure herrian. Atzo youtuben nebilela, bilatzailean "Beasain" jarrita honako honekin aurkitu nintzen. Agian ez naiz herriko "gazteak" ibiltzen diren lekuetan ibiliko baina hauek ez ditut ezertaz ezagutzen. Egia esan, ez nekien gure herrian kontu hauekiko horrelako zaletasuna zegoenik ere. Kontua da flipatuta utzi nautela baina ez dut juiziorik egingo. Ziur gu, beraien garaian okerragoak ginela. Zuek esan... baina zahartzen ari gara. Pentsiorik iritsiko ote zaigu??

i eme

i eme 2007-01-03 23:45 #1

oO flipauta utzi diak!
ni ere ez neok atrebitzen juizio bat emititzen...

Amuitz

Amuitz 2007-01-04 10:10 #2

Tenemos la juventud mejor preparada de la historia (halako zeozer entzun nion behin lehendakari jaunari)
Ahal izango bagenu pentsioa kapitalizatu, eta gaurko egunez kobratu, badaezpada!

bewater

bewater 2007-01-04 11:00 #3

Hauek Ali G gehiegi ikusi dute, wiki-wiki, egia esan hobeto horrela ibiltzea atsalde pasa, taberna zuloan atsaldero zerbezak eta porroak erretzen baino...no comment

Oihana

Oihana 2007-01-04 12:59 #4

Aupa Mikel,

kazetaria naiz eta zurekin hitzegin nahi dut euskal BLOGen munduari buruzko erreportajea egiteko.

Erantzungo didazu mesedez, lehen bait,  nire e-mailera?

izangazte@hotmail.com

kukue

kukue 2007-01-04 14:16 #5

Patetikoa... Beasaingo eliza ezautuko ezpanian, esango nikek madrid inguruko kalañan talde bat dekela. Gañea gaizki ikusi ezpadiat elizako atea pintatzen ai dek bat, ta horreatik azkenaldin kiston kejak eon dittuk gure auzo ingurun. Nik eztiat juizioik eingo eztare, "juizio" pixkat eukiezkeo danoke iritzi berbera eukiko diau ta.

Itziar

Itziar 2007-01-04 14:21 #6

Banekin Beasañen raro xamarrak ziñatela... baño hau enun espero!!! jajaja

iturri

iturri 2007-01-04 15:21 #7

Patetikoa? Zergatik? Gazte koadrila bat tontoarena egiten herriko plazan. Sinmas!

Gertatzen dena da horrelako gauzak grabatu eta interneten jartzen direla orain.

Punky garaiak ez ziren askoz hobeagoak izango ba...

indezent

indezent 2007-01-04 16:46 #8

Hori da kontua eta horregatik ez dut juiziorik egin nahi izan . Punky garaian egiten zirenak ez zituzten zahartxeagoak zirenek ulertzen gure garain guk egindakoak ulertzen ez zituzten bezalaxe (guk ere ez genituen batzuk ulertzen) eta horregatik hauei ere beraiena egiten utzi behar zaie. Kontua da nik hauek ez ditudala ulertzen eta zahartxego horien paperean ikusi dudala nire burua eta garaizegi da oraindik, edo hori uste dut. Ea Karrefurren karneta eskatzen didaten beste egun batean, ongi etorriko zait.

kukue

kukue 2007-01-05 00:41 #9

Igual arrazoia eukiko dezue. Nire tontonak eindakoa nok baño eztiat gogon sekula iñon ezer izurrau nianik, nahita behintzet. Ta hor momentu baten ikustek nola zeoken tipo bat elizako atea pintatzen. Enok oso relijiosoa, baño errespetu bat merezi dikela pentsatzeiat, ez eliza dekelako, danona dekelako baizik eta gure adinekoi errespetuz. Tipo hoitakon baten etxeko aten pintadak agertuezkeo, eztiat uste grazi haundik eingo zioanik. Eliza igandero juteittukenak berdin berdin sentittu dittuk, bestela nere amonai galdetu.

Ta gauza bat dek "gaiztakerie" eittea, ta bestea behar bezain inutile izan ta gañea danan aurpegik ikusteittuken bideo bat interneten publikatzea, hoi iruitze zaiak benetan patetikona.

Hi Mikel, lasai eon hai, ni karrefurreko kajero izanezkeo karneta eskauko niala ;)

bewater

bewater 2007-01-05 02:55 #10

Hi garagardo, nik ezautze haut ez? Ah bai, hi Beasaingo monagiloen maestroa haiz ez? Esaten nian ba nik elizaren defentsa sutsu hori ezin zuela edonork egin...

borthuzai

borthuzai 2007-01-05 07:25 #11

jo! Berandu iritxi naiz! Baina beno, erabat ados indezentsekin. Nere ustez baitare azken baten hoi dek kontue. Eta ez diela elizako atea pintatzeik nai? Ba kentzeko atea, kabendio! Daño kolateral! :-)

Aquí ando, rapeando y hipitihop escuchando!

Gora XXI. mendeko gazteak!

Gora XXI. mendeko bertsolariak!

kukue

kukue 2007-01-05 09:59 #12

jeje, ezautze nauk bai, baino eztiat uste horreatik izangoekenik...

Olentzero

Olentzero 2007-01-08 16:33 #13

Beasaindar gixaixo hoik eakutsi partez jarri zak eliza atarin abendun 24en eiten den ikuskizune...artzai, bertsolari, trikiti-panderista, kitarra jole, txato, zato, ta kantatzeko gogo haundie...!! Hok bai euskal tropikaleko raperok!! Hau bai kastea, gora bagon eskea!!

indezent

indezent 2007-01-08 17:44 #14

Hi bai raperoa! etzekiat zer deken bagona baino earki rimau dek

indezent

indezent 2007-01-09 12:47 #15

Ooooooooh... ze pena. Gure beasaindar raperoak bere bideoak kendu ditu youtubetik. Lastima da beste bat zuelako bere etxeko leihotik hiriari kantatuz.

-improbisazion, sobrebolando la ciudad komo un halkon...

Lastima baina gabe geratuko gara

Utzi iruzkina: