Barraondoko elkarrizketak (III)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-05 17:28
4

-Txinatarrek mundua jan behar ditek!

-Nola jango ditek ba, arroza besterik ez ditek eta jaten. Mundua jan ezkero lehertu egingo lituzkek.

-Nik egunero somatzen diat ba lantegian. Orain hilabete bat edo, bi etorri zituan lanera Pekingo faktoriatik. Ez ditek bizirik, egun guztia lanean pasatzen ditek. Zigarro bat erretzeko ere ez ditek eta atsedenik hartzen!

- Bueno; agian jango ditek, asko dituk eta… bakoitzak zatitxo bat hartzen badik…

-Lan gehiago egiten ditek, gutxiago kobratzen ditek eta milioika dituk. Hori bai ejertzitoa! Begira zer gertatu zaion “Navalari” Korearrekin. Jango gaituzte.

- Korearrak…? Horiek ere arroza jaten ditek ezta?

-Arazoa garbia dek. Gu ederki bizi gaituk eta ez gerek prest bizi kalitatea jeisteko. Ez diau ordu gehiago lanik egin nahi, ez diau gutxiago kobratu nahi… Txinatarrak aldiz ez dituk ondo bizi, oraintxe hasi dituk ekonomikoki aireratzen eta gu bezela bizi ahal izateko edozein lan baldintza onartzen ditek!

-Arroza jateari utzi eta txuleta jan nahi ditek orduan… Ez dituk tontoak ez.

-Paradoxikoa dek baina ongi bizitzeak hondoratuko gaitu. Bizi baldintza onak dizkikenak horrela jarraitu nahi dik; gaizki bizi dekenak aldiz, ongi bizi dekenak bezala bizi nahi dik eta horretarako edozer gauza egiteko prest zegok.

- Hori ba, txuleta jan nahi ditek. Sagardotegiak ere eraiko ditiztek?

-Beraiek dituk enpresek gure aurka egiteko duten armarik onena; “Edo merkeago eta gehiago egiten duzue lan edo lana Txinara doa”. Mundua jango ditek.

-Arroz pixka bat utizko digute ezta?

bewater

bewater 2007-01-05 17:49 #1

Oso ona, bai, oso ona. Azkenean eurek ere eskubidea dute nahi dutena egiteko "merkatu libre" batean bizi baikara...eurek arroza eta guk txuleta jan partez, denok solomilloa janez gero, denak pozik...

indezent

indezent 2007-01-05 18:02 #2

Ez dut uste danontzako solomillorik egongo denik. Xerra danontzako eta listo baina hau ere ezinezkoak da. Lotsa honek ere ez digu bi egun baina gehiago iraungo

Las Bekams!!!

Las Bekams!!! 2007-01-08 10:36 #3

egun on kapullo!!!&nbsp; buelta a lo mismo. egun ederra langiliontzako.<br />&nbsp;benga a currar que es gerundio!!!!<br />

indezent

indezent 2007-01-08 10:45 #4

Ze politta post-oporretako lehen eguna "kapullo" batekin hastea, eskarrikasko.&nbsp;Lanean dabiltzan beste kapulla batzuen ahotik etorrita ordea xamurrago egiten da. A kurrar pringadas!!


Utzi iruzkina: