Historio Amaiezina II

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-02 23:57
3

Hasieratik jarraitu dut J.J. Abrams-en “Lost” (TVE-en “Perdidos”) telesaila. Hasieratik engantxatu ninduen eta gaur egun, Alta Fidelidad filmean Jhon Cusack-ek egiten duen moduan nire bizitzako telesail hoberenen Top 5 bat egin beharko banu goiko aldean agertuko litzateke “Malcomekin” batera.

Telesail oso ona izan da, eta izan da esaten dut jada ez delako. Hasi zirenean, naufrago hauen historioak 2 denboraldi iraungo zituela esan zuten. Ez zen neurri txarra baina Losten zaleoi gutxiantxean iruditu zitzaigun. Gero, 3 izango zirela irakurri nuen nonbait eta hortik bi astera 4 edo 5 ziren dagoeneko.

Bigarren denboraldia Emule-z jeitsi genuen etxean eta azken kapituloak azpititulatuta ikusi genituen, monazoa izugarria zen (CDak pasatzen zizkidanari kozka egin nion behin ia). Bigarren denboraldia amaitu zen eta gehiagoren gogoarekin geratu ginen. Atzo gauean, gestio askoren ondoren, hirugarren denboraldiko lehen bi atalak ikusi nituen (azpititulatuak hauek ere) eta huts egin didate. Argumentuko intrigei ematen ari diren konponponbideak errekurrenteak dira, erraztasun beldurgarri batekin besazpitik histori eta pertsonai berriak ateratzen dituzte eta lehen irla zen telesailaren eremua zabaldu beharra izan dute (ez dut gehiegi kontatuko norbaitek ikusi nahi badu ere). Plan horretan beste bi denboraldi (edo hiru, hauekin edozein gauza) jarraitu behar dituztela jakinda, telesail izugarri honek izua sortzen amaituko duelakoan nago. Historiek erritmo natural bat dute, bizi propio bat. Ezin dira txikle bat bezala infinitorarte estiratu, txikleak ere, apurtu egiten baidira eta gure “perdidos” honi, ez dut uste estiratzeko gehiegi geratzen zaionik.

Daniel

Daniel 2006-11-04 14:19 #1

Sekula ez dut ikusi telesail honen kapitulorik. Itxura hona dauka. Hala ere, txiklea jateak segituan nekatzen nau, Miel.

Atzo gauean Legorretan izan ginen,...hau da ajea!.

Ea gaur ikusten garen, Ganbon parean, hau itxi eta gero, ez izatea espero dut.

Aguri

indezent

indezent 2006-11-05 20:08 #2

Bueno, ikusi ginen eta etzan Ganbo paren izan, ni halare hantxe neon al pie del cañon. Apurtuta nau, larunbatak gaiztok die

indezent

indezent 2009-11-25 19:45 #3

Esandako guztiaz damutzen naiz. LOST sekula idatzi den telesailik handiena da. Post hau 3. denboraldiaren hasieran idatzi nuen eta benetan damu naiz... 6.aren zain nago eta txikleak apurtu gabe jarraitzen du. Sinestezina.

Bueno, ez naiz esandako guztiaz damutzen: larunbatak gaiztoak dira jijiji

Utzi iruzkina: