Larunbat gaua Tolosako Bonberon

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-10-30 21:48
6

25-28. Estu xamar bukatu da azkenean gure lagunaren partida. Bazirudien Elgoibarrek Urolari izugarrizko egurra eman behar ziona baina azken minutuetan gehiegi gerturatu zaizkie, emozioa izan du amaieran behinipein. Joan gara eta laguna gustora utzi dugu behintzat. Niretazt nahiko kirol da egun baterako, bihar ziuraski agujetak eta guzti izango ditut. Gogorra da kirola egitea… eta ikuste ere bai.

Gaur gauean kontzertuak daude Bonberenean. Sarritan joan izan gara baina beti bi taldeko kontzertuetara, gaueko ordubatetarako herrira itzulia zauden horietakoetara alegia. Gaur ordea, hiru kontzertu daude: Jone bakarlaria, Eraso Zarauztarrak eta Zea Mays handia. Gure interesa azken honetan dago eta besteek garbi badute ere kontzertura joan nahi dutela, niri nahiko pereza ematen dit egia esan. Jone ez dut ezagutzen baina “a priori” ez da larunbat gau baterako nire planik eroena. Eraso entzun izan nuen garai batean baina aspaldi joan zitzaizkidan niri Deftones, Machine Head, Hamlet eta antzerakoak entzuteko gogoak, zahartzen ari garenaren seinale izango da. Talde hauek entzuten nituen garai berdinean ez zitzaidan Zea Mays batere gustatzen, nork esan behar zidan urte batzuk geroago alderantziz izan behar zela? Ba hori, zahartzen ari garela alegia.

Lehen bi taldeak ikusteko intentziorik ez dagoela ikusi dudanean animatu naiz joatera, hori eta herrian ez dela inor geratzen, hori ere bai. Kontzertuak 10:30 hasten omen dira. Horregatik ez dugu presarik izan joateko eta azkenean liatu egin gara. Bonberenera iristean, irentsitako zerbeza kopurua garrantzitsua da eta gure “sen arrunta” (betiere behatza begian sartuta) urria. Eraso jotzen hasi berria da eta Jone ederki egon omen da (hurrengorako apuntatua geratzen da).

Erasok jotzen duen bitartean zerbeza batzuk eskatu eta kanpoan geratu gara (Azaroan gaude ia baina kriston uda-giroa dau). Kanpoan geundela, ate-parean montatua duten txiringitoa ikusteko aukera izan dut. Gaur jotzen duten taldeen diskez gain, Bonbereneak ateratako azken eskaintza dugu. Tolosako gaztetxe honetan eman diren kontzertuetako imaginez osatutako DVD bat dugu eta ez du batere pinta txarra. Eskuan izan dut eta hartzen nuen bakoitzean barrutik txiringitoa zaitzen zebilen tipoa irteten zen, “komo kien no kiere la kosa”. Behin eta berriz egin dut eta tate! Diskaren bat hartu bezain pronto hor da tipoa kanpoan jaja. Ez dugu ba gaizkile pintarik ez? Edo bai?

Lehen rondetako zerbeza epelak edan ondoren Zea Mays hasi da eta guk kanpoaldea barrukaldeagatik eta zerbeza epelak kaña hotzengatik aldatu ditugu. Askotan ikusi dugu Zea Mays zuzenean dagoeneako eta gehienetan Bonberon izan da. Izugarrizko zuzena duen taldea da, jende-aurrean indartu eta duten guztia ematen duen horietakoa. Gaurkoa,  kontzertu berezia izan da. Entzuna nuen talde Bizkaitar honek bazuela “Zazpigarren Armairua” izeneko bertsio-talde paralelo bat baina gaur arte ez nuen aukerarik izan entzuteko. Gaur, bi taldeen nahasketatxo bat eskaini digute eta esperientzia polita izan da.

Hasi aurretik lagun batekin apustu bat egin dut. Baietz Ipar-Haizearekin hasi? Esan dit eta nik, nire memoria txarrak edo zerbeza kopuruak eraginda (Normalean abesti horrekin hasten dira) ezetz esan diot. Hasi dira eta abesti instrumental bat jo dute, riff nagusiak ezagun egin zaizkit baina ez dut ideiarik ere zer demontre zen, ona. Apustua irabazi dut baina zerbeza bat zenez, ez da nire bizia aldatuko. Gero, Audioslave-ren lehen diskoko “Cochise”eskaini digute, izugarria! Orain bai, “Ipar-haizea” etorri da eta ondoren lehen sorpresa; Jane’s Adiction-en “Ritual de lo Habitual” diskako lehen abestia den “Stop!”, hau ere izugarria. Ondoren bearien abesti batzuk eskaini dizkigute, beraien artean, “Zuloan”, “Dena amaitzen ez denean” eta “Elektrizitatea” (oraindik ileak puntan jartzen zaizkit abesti hau zuzenean entzuten dudan bakoitzean). Abesti hauek, Muse-ren “Time is Running Out”, zein zen gogoratzen ez dudan Nirvana-ren abesti bat eta ondoan nuen herritarrak ezagutzen zuen, baina nik ez, talde baten abesti batekin nahastu zituzten.

Beste bertsioren bat gehiago ere jo dute, ez ditut ezagutu beraz, ezin esan zeintzuk diren. Hauen ostean eszenatokia utzi dute eta “beste bat” gutxi batzuen ondoren berriz ere itzuli dira taulara. The Queens of the Stone Age-ren “No one Knows” eskaini digute (dagoeneko klasiko bat da Zea Maysek kontzertuetan). Ondoren,  beraien “Itsasoa” jo dute eta amaitu da kontzertua. Kontzertu ederra, berezia. Orain herrira itzultzeko ordua da, ordularira begiratu eta lauak dira. Putada, tabernak itxita. “Ei, gaur ordua aldatzen da, alas tres seran las dos!!” entzun dut aldamenetik. “Oeoe, oeoe”. Ala mutilek, a la gerra.

txomin_hood

txomin_hood 2006-10-31 04:23 #1

Zahartzen! Ni bai, zahartzen. Larunbata. Ke plan? Lokalea jun, mus partidan bat bota, eta zerbeza. Sin mas. Zerbeza edan, erre ta itsututa jarri, ta hola 04:00arte. Ordun, lagun itxuenarekin Donostiko miradorea jun, motoz. Kontxa gainean dago, ta bista earrak izaten dia. - Bamos a etxar un motxo en el sitio mas guapo de donosti! Etxera joan aurretik, azkena erre behar. Miradorea iritsi, ta nere bizitzan ikusi deten behelainorik itxienakin topo egin genun. Ez zan ikusten ezta kontxako badiako argirik ere. Dena txuri-txuri. Puto mirador, ez diat metro batea ere ikusten! Eta lagunak: aala! Pareze una ke estamos en una burbuja! Ta nik, pozik: sisi, una burbuja planetaria! Etxera urbildu nau, baina portalean sartu aurretik beste bat erre behar. Azkena, ondo lo egiteko.

Hori duk aitona izatea, ta ez bonbereneara jutea kontzertu batea.

indezent

indezent 2006-10-31 04:33 #2

Hirea ez dek zahartze kontue, hirea grabegoa dek. Halare, ze moto zian? Mobiletea izan ezkeo igual arrazoi pixkat izango dek. Galdera bat? Hire launek kaskoa jantzi zianen kendu al zian porroa ahotio? ez bazian kendu, burbuja planetarioa zian bai ta ez kriston behe-lainoa. Batzuk zahartzen hasi baino lehen hasten dittuk senilak izaten...

::.: 2006-10-31 21:32 #3

Bonberenean zegoen kartelak ez zidan asko tiratzen; Zea Mays lehen ikusiak ditut Azpeitiko taberna batean eta ondo daude baña ez da nere talde gogokoena. Jone ikusteko gogoa badut; ondo hitz egin didate berataz... hurrengo batean izango da.
Azken aldian dagoen laño itxi hau, txomin-hood eta bere lagunek sortua ahal da?

nerediamond

nerediamond 2006-10-31 21:43 #4

Bua neri be iliak puntak jartzen jat Elektrizitatea abestixa entzutian... Kristona da Aioran ahotsa. Bueno, bueno zela zahartzen gabitzela!!! Pendejos!!! Ondion la guerra que tenemos que dar...!!! jejeje.

Txomin zure zapatuko biajia oso komikua, oso ona. Ez zinun pentzau pelikula baten zinguzela? Niri hori pasetan jat y bueno...la que montaría!jajaja!Bueno jente, gero egongo gare. Ah! Indezent! Una pena lo del fotolog eh! Baine bueno hemendik aurrera pasiauko naz hemendik... Ale, musu bat!

indezent

indezent 2006-10-31 21:43 #5

Erretzen dute bai Txomin Hood eta bere lagunek, baina ez hainbeste. Nik ere Zea Mays behin baina gehiagotan ikusiak dut baina oraindik ez naute aspertu. Berezia da talde honekin gertatzen zaidana; CDan besterik entzun ez banitu ez nieke kasu gehiegirik egingo baina zuzenean makina batzuk die. Jonetaz ere ondo hitzegin diate baino holako kontzertu bat ikusteko predispuesto egon behar da eta asteburuetan...

indezent

indezent 2006-10-31 21:46 #6

badakizu ongietorrie izango zeala. Atzo esan nizun bezala Aioran ahotsa izugarrie da baino Audioslaveren bertsioak tajuz abesteko beste maila bat behar da. Chris Cornell beste planeta batekoa da

Utzi iruzkina: