Azkenean, zinea
INFILTRADOS (THE DEPARTED)
Zuzendaria: Martin Scorsese Aktoreak: Leonardo DiCaprio (Billy Costigan), Matt Damon (Colin Sullivan), Jack Nicholson (Frank Costello), Mark Wahlberg (Dignam sargentua), Martin Sheen (Queenan capitaina) Herria: AEB Urtea: 2006
Aurreko postean “losti” buruz eginiko komentarioa ederki datorkit filme honek sentiarazi zidana azaltzeko. Istoriek bere erritmo naturala dute eta askotan hobe izaten da istorioari berari, joan behar duen lekura joaten uztea norberaren burua istorioaren gainetik uzti nahi izatea baino.
Orokorrean filme ona da, hasieratik azken ordulaudenerarte gustora ikusi nuen. Argumentua ona da, tentsioa ederki mantentzen du, aktoreak izugarri daude (DiCapriok aipamen berezi bat merezi du), filmatzeko era atraktiboa da (Scorsese da eta hori nabari da) eta musikaren erabilpena asko gustatu zitzaidan.
Hala ere, bukaera aldean kontua gehiegi luzatzen ari zirenaren sentsazioa eman zidan. Azken urteetan pelikularen kalitatea minutuen arabera neurtzen dela ematen du eta hori txorrada latza da, bestela galdetu Corre Lola Corre-ri.
Ez dut filmearen amaiera kontatuko baina hortxe dago filmearen akatsik handiena. Korapiloa askatzeko erabakigarriak diren zenbait gauza “kaltzadorez” sartuak eta pertsonaien izaerarekin kontraesanean daude, korapiloa askatzeko nabarmenak diren beste batzuk ez dira erabiltzen (neskak garrantzia handiagoa izan beharko luke bukaeran) eta filmea amaitzeko “txisteratik” ateratzen ditu hainbat irteera Anthony Blake resakoso bat izango bailitzan.
Gehien asaldatu ninduena ordea, zuzendari honekin gauza bera gertatzen zaidan bigarren aldia dela da. Orain urte batzuk Gangs of New York ikusi nuenean sentsazio berarekin amaitu nuen (hasierako batalla, antologikoa). Hasieran esan dudan bezala beraz , istoriek bere erritmo naturala dute eta askotan komenigarriagoa izaten da zuzendarien “hegoa” apaldu eta istoriari amaitu behar duen bezala amaitzen uztea. Ez da beharrezkoa amaieran istoriari bigarren buelta edo traka final bat ematea, behar ez badu behintzat. Beste alde batetik, zuzendariaren helburua filmearekin mezu bat ematea bada, ez dauka istorioa sakrifikatu beharrik “ikusle tontook” ulertu dezagun. Zuzendarien mezuak batzutan ulertzen ditugu eta beste batzuetan ez baina mesedez, ez dadila hori izan helburu nagusia. Helburu nagusia entretenitzea izan behar du, beti.
Iruzkinak
txomin_hood 2006-11-06 18:02 #1
Nik ez dut ikusi, eta zure deskribapenarekin ez dakit ia 6 euro gastatzea merezi duen. Hala ere, esan didatenez Jack Nicholson oso ondo dago pelikulan
indezent 2006-11-06 18:11 #2
Ez da hola ezta ere, ni ez naiz damutu ikusteaz, peli ona da baina bukaerak erdibidean uzten du filme osoan zehar eginiko lana. Nicholson zaharra ederki dago baina gehien harritu ninduena DiCaprio izan zen. Titaniketik nahiko paketea niola onartu behar dut eta The Departed honetan lan bikain bat eskaintzen digu.
Joxe Aranzabal 2006-11-12 20:10 #3
Aurrekoan entzun nion Felix Linaresi Radio Euskadin esaten hauxe dela Scorseseren filmik txarrena. Iruditu zaitzaidan bereiztu beharra zuela bere burua filma gustatu zaion jende mordoarengandik. Nik badut gogoa ikusteko.

indezent 2006-11-13 09:32 #4
Merezi du ikustea, esan bezala gustora ikusi nuen baina filmea goruntz-goruntz doa eta azken ordulaurdenean behera egiten du. Hala ere, beti bezala, hoberena, ikusi eta norberak erabakitzea
i eme 2006-12-08 15:35 #5
Atzo ikusi nuen pelikula eta merezi du ikusteak. Minutu asko ditu baña kalitatekoak eta ez det uste luzeegia denik; beste bukaera bat emango balio, agian pelikula luzeegia izango zen baña ematen dion bukaerarekin, satisfazio puntu bat gelditu zait gorputzean.
Aipatzekoak Jack'en lana eta DiCaprio'rena (nere aktore faboritoetakoa; Romeo+Julieta gomendatzen dizuet).

indezent 2006-12-08 16:34 #6

Ba nik nirearekin jarraitzen dut, pelikula latza da baina amaiera ez zitzaidan batere gustatu. Gusto kontua izango da

Romeo+Julieta e-mulen jarri beharko dut orduan. Komentatuko dizut

Utzi iruzkina: