Barraondoko elkarrizketak (XX)
- Aupa hi! Aspaldi hemendik pasa gabe ezta?
- Bai, egia esan beste jende bat ezagutzen hasi neok…
- Joño! Ez ote haiz hire betiko lagunez ahaztuko ezta?
- Ez motel! Lasai eon daikek alde hortatik! Kontue dek, beaiek beste gauza batzuetaz hitz egiten diela, oso jakitunak dituk eta ikaragarri ikasten ari neok.
- Hara! Kultureta bilakatuko zaiguk azkenean! Ta zertaz hitz egiten dek ba lagun berri horiekin?
- Ba sistema ekonomikoaz, gizarte egituraz, botere banaketaz…
- Nik banatzen zekiaten bakarra zerbezak dituk ba. Hi! Atera hitzek bi!
- Begira, nire lagun Tomasek adibidez, gaur bertan esan zidak nola krisiak 2017ra arte iraungo diken gutxienez. Raxoy artaburu hori 2014az hitz egiten ari dekela jendea gilotina eta atxurrak hartu eta kalera ez irteteko baina 2017ra arte ez omen dek hobekuntzarik somatuko…
- Joño… Ez dek makala Tomas…
- Eta Ramunchok azkenekoan esan zian primaderiesgo puta-kume hori 345ean egoteak ez dikela okerrena pasatu denik esan nahi inondik ere! Oso zenbaki txarrak omen dituk oraindik… Eta Martinek ere esan zian Legarde entzun ziala aurrekoan… Ba al dakik zein deken Legarde?
- Legarde? Horrek Jazpanan jo zian aurreko urtean ezta?
- Christine Legarde, FMIko burua. Aurrekoan esan omen zian merkatuen konfidantza gora zijoala baina ez fidatzeko, gerrikoa estutzen jarraitu beharrean gintuala. Hobekuntza bat ziala bai, baina asko zegokela egiteko oraindik…
- FMI? Mulder eta Scully ezagutzen nizkian bai baina Legarde hori ez… Ziur etziala Jazpanan jo pasa zian urtean?
- Eta begira! Txominek ere…
- Bueno hi! Non demontre ari haiz hainbeste jende ezagutzen?
- Goiz pasa iten diau batera egunero ta…
- Ta non demontre egon haiz ba goizetan?
- INEMeko ilaran…
- … Beno hi, zerbeza nire kontu, lanera joan beharrean neok eta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: