Kategoria: langabezia
150 neurri langabezia eta pobreziari aurre egiteko http://ehbildu.net/eu/albisteak/gasteizko-legebiltzarra/4242-150-neurri-langabezia-eta-pobreziari-aurre-egiteko
Gaur goizean berri on bat entzun dut. Irratian izan da. Gozaltzen ari nintzen bitartean, berri on bat jaso dut eta horri esker ez nuen espero holako eguna gaurkoa. Uste baino hobea izan da pozik nengoelako. Zaragozan pertsona bat langabezian urte bat baino gehiago egon bada, baliteke hiru eurogatik egunero bazkaltzea hiriko jatetxe batzuetan. Menua ez da izango desberdina. Hau da, langabezian dagoenak bazkalduko du gainerakoei eskaintzen dizkieten plater berdinak. Badakigu honek ez dela irtenbidea. Langabezian daudenek lanpostu bat lortu nahi dutelako. Etxebizit...
- Aupa hi! Aspaldi hemendik pasa gabe ezta? - Bai, egia esan beste jende bat ezagutzen hasi neok… - Joño! Ez ote haiz hire betiko lagunez ahaztuko ezta? - Ez motel! Lasai eon daikek alde hortatik! Kontue dek, beaiek beste gauza batzuetaz hitz egiten diela, oso jakitunak dituk eta ikaragarri ikasten ari neok. - Hara! Kultureta bilakatuko zaiguk azkenean! Ta zertaz hitz egiten dek ba lagun berri horiekin? - Ba sistema ekonomikoaz, gizarte egituraz, botere banaketaz… - Nik banatzen zekiaten bakarra zerbezak dituk ba. Hi! Atera hitzek bi! - Begira, nire lagun Tomasek adibidez, gaur bertan esan ...
Lanik gabe geratzea oso gogorra da. Gero eta jende gehiagori gertatzen ari da: nire nebari, lagunari, auzokideari… Aurten langabezian geratu diren kasu gehiago ezagutu ditut, batez ere, gazteen artean. Baina okerrena da etxerik gabe geratzea. Eta egoera batzuk larriak dira, benetan; zeren eta batzuek etxebizitza galtzen dute, ezer gabe geratzen dira lantegian urte batzuk lan egin ondoren. Kontua da bankuak etxearen jabe berria dela. Nire lagun batek gero eta okerrago lo egiten du. Medikuarenera joan da eta antsietatea dela esan dio. Ulertzen dut. Orain dela bi hilabete bere gurasoekin bizi...
Pasa den eguaztenean Jose Luis Rodríguez Zapatero (ezizenez ZP) Espainiako Gobernuko presidenteak estatuko defizit handiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen Madrileko Diputatuen Kongresuan. Beste behin, hautsak harrotu ditu ZPk esandakoak. Izan ere, neurri hauek ustez ezkertiarra den gobernu batek hartzea benetan lotsagarria iruditzen zait (azaldu zituen moduan, behintzat).25 urtean lehen aldiz (1985etik alegia) jubilatu eta alargunen pentsioak ez dira KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizearen) arabera igoko. Gutxieneko pentsioak eta Errenta Aitorpena egin behar ez dutenenak izan ezik...
Bilboko Udalak aplikatutako neurriak lanpostuak sortzeko, klikatu audio honetan.