Berriro gurasoekin
Lanik gabe geratzea oso gogorra da. Gero eta jende gehiagori gertatzen ari da: nire nebari, lagunari, auzokideari… Aurten langabezian geratu diren kasu gehiago ezagutu ditut, batez ere, gazteen artean. Baina okerrena da etxerik gabe geratzea. Eta egoera batzuk larriak dira, benetan; zeren eta batzuek etxebizitza galtzen dute, ezer gabe geratzen dira lantegian urte batzuk lan egin ondoren. Kontua da bankuak etxearen jabe berria dela.
Nire lagun batek gero eta okerrago lo egiten du. Medikuarenera joan da eta antsietatea dela esan dio. Ulertzen dut.
Orain dela bi hilabete bere gurasoekin bizi da. Berriro.
Orain dela lau urte bere etxebizitza erosi zuen. Bakarrik, bikoterik gabe. Eta hilabetero 550 euro ordaindu behar zuen.
Baina orain dela urte bat kreditua ordaintzeari uztea erabaki zuen. Lanik gabe, garrantzitsuena zen egunero bazkaltzea… Bankuko arduradunak agertu ziren. Eta berehala arazoa konpondu zuten: Nire laguna kalean geratu da.
Eta oraindik kreditua ordaindu jarraitu behar du. Sinestezina da, ezta?
Ia-ia ez da gurekin irtetzen. Beste aurpegi bat dauka. Beldurra, amorrua, goibeltasuna…
Ez dela irtenbiderik izango uste du.
Zer esan? Ez dakit.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Los responsables del banco:
Bankuko arduradunak edo bankuaren arduradunak?
--El dueño de la casa:
Etxearen jabea edo etxeko jabea?
Iruzkinak
norbait 2012-05-05 15:01 #1
Lanik gabe geratzea oso gogorra da. Gero eta jende gehiagori gertatzen ari da->zaio: nire nebari, lagunari, auzokideari…
Gogoratu nor/zer(lanik gabe geratzea)- nori (jende gehiagori).
Eta oraindik kreditua ordaindu-> ordaintzen (ekintza burutugabea delako, oraindik ez zu ordaindu) jarraitu behar du.
Stikstak 2012-05-05 15:23 #2

--Los responsables
del banco:

Nik "bankuko arduradunak" (nongo arduradunak) erabiliko nuke.

--El dueño
de la casa:

Kasu honetan, "etxearen jabea" (zeren jabea) aukeratuko nuke.

Utzi iruzkina: