Horrela ez dago kirola egingo duenik!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-12 12:27
8

Beti izan dut gustoko jolastea. McGiverren moduan goma bat eta boligrafo tapa batekin izugarrizko juerga botatzeko gai den horietakoa naiz (ikus aspertzearen ondorioak). Onartzen dut hori dela gaur egun egiten dudan kirol guztia, baina ez da beti horrela izan.

Umetan gustoko nuen kirola egitea. Kalse ostean eskolan geratzen ginen arratsalde osoan zehar futbolean jolasteko. Hori gutxi balitz, asteburuetan ere eskolara joaten ginen futbolean jolastera baina orduan itxita egoten zen. Eskolako sarreran, metal granatezko ate izugarri bat zegoen (orain ikusi ezkero txikiagoa izango da ziur) baina hori ez zen oztopo gu bezalako kirolari peto batzuentzat; atea eskalatu, goraino igo eta beste aldera salto. Ederki pasatzen genuen.

Geroago, kiroletan apuntatzeko garaia iritsi zen: futbola, saskibaloia, pelota, pinpona, atletismoa, eskubaloia… dena egiten genuen! ez ginen nekatzen! Denborarekin gauzak “profesionalizatzen” joan ziren. Onak, zirenak federatu egin ziren eta ni bezelako astapotroak kirol residualetan hasi ginen. Lau urtez aritu nintzen eskubaloian jolasten eta gustora aritu nintzen egia esan.

Lau urte haiek amaitzean ordea, unibertsitate garaia iritsi zen eta kanpora jotearen kontu horrekin kirolak alde batera geratu ziren (viva la vida sedentaria!)

Ordundik zazpi urte pasa dira eta benetako kirola deitu daitekeena azken aldiz, orain dela hiru urte edo egin nuen. Frontenisean jokatzera joan nintzen eta irabazi egin nuenez nire kirol karrera bere gailurrean uztea erabaki nuen (Indurainek berdina egin balu…).

Hala ere, gauza jakina da kirola gauza ona dela, edo hori diote. Kontua da, urte berriaren hasierarekin promesak egin beharrean izaten garela eta erretzeari utziko ez diodanez, ba kirola egiten hasi behar nintzela hitz eman nion nire bururari. Esan eta egin, gorputzean nituen armiarmasare guztiak kendu eta fronteniseko partida bat jokatzeko intentzioarekin abiatu nintzen Eskoriatzako frontoira galtza motz eta guzti.

Okupado. Horrela ezin da! Behin kirola egitea erabaki eta ez erabaki bakarrik gainera! erabaki eta joan eta frontoia okupatuta!?

Munduak seinale bat bidali dit, ez du nahi nik kirolik egitea, destinua da  eta destinuari ezin zaio kontrarik egin. Resignatu egin beharko naiz eta kirola egitearen ideia baztertu (oso gogorra egiten zait). Munduak, edo destinuak, edo gugandik haratago dagoen zerako zera horrek ez du nahi nik kirolik egitea. Ni taberna zuloan egotea nahi du, zerbazak edanez, zigarroak errez eta lagunekin hitz eginez. Hori egin beharko dut, hori baita munduak niretzat gorde duen funtzioa, unibertsoaren ekilibrioa posible izateko niretzat gorde duen funtzioa. Seinalea oso garbia izan da. Nola egongo da frontoia okupatuta? zein demontre egongo da hain eroturik arratsaldeko zazpiretan frontoian jolastera joateko? Erantzuna bilatzen baduzue abixatu, tabernan egongo naiz.

bewater

bewater 2007-01-12 13:12 #1

Nirekin ping pongen ibiltzera duela hilabete batzuk etorri zinen, baina orduan ere destinuak abisu garbia eman zizun, "sekulako paliza" jasotzeaz gain, zure galtzamotzek heriotz zauria jaso baitzuten. Hantxe joan zinen etxera zilborretik ipurdiraino sekulako zuloa zenuela...bai egia da, zurea tabernan guri arratsalde alaiak ematea da...

pol-emika

pol-emika 2007-01-12 13:27 #2

ai Mikekon eskerrak okupatuta egon zen frontoia, zeren oraindik babarrun asko jan behar dek niri frontenisean irabazteko. ez ala? azterketa ostean eingo diau partdia eder bat; aposturik nahi? jaja

salatari

salatari 2007-01-12 13:27 #3

nahi izan bazenu egingo zenuen frontenisean alferrori! eskoriatzako frontoia okupatuta zegoen, baina auto bat zenuen zure zerbitzura eta inguruan frontoi asko eta asko eta asko eta asko daude...

axi olano

axi olano 2007-01-12 14:08 #4

Erauskin kaleko errepidean dagoen horma ezautzen ezta? Ba umetan hortxe krixton eskalada egiten genian, hamar metro baino gehio ta sokarik gabe, "a pelo".

Arratsalde batean amonari txorixo bokailloa eskatzera joan eta hantxe utzi nian Patxi aixkirea zai... Etxetik atera bokailloari koxkaka ta.. ze aurkituko? Patxi eskaladore afizionatua errepidearen erdian etzanda, kopeta odoletan... "y encima ha pasao un kabron y no me ha hecho ni puto kaso..." esaka. Kirola? Baita abentura ere!

Beste behin Hospitaleko depositura igotzeko mojen lorategiko langatik pasa nituan. Atajo ederra... Romy Scheiderren semearen gisara, irrist egin ta langa-puntako apaingarri zorrotza, lanza !! sartu zitzaidaan sabelean... hura odol-jarioa, hura! "Un milimetro más y a la Residencia corriendo con el intestino grueso perforado" esan zian Azpilikueta botikariak "kura" itten zian bittarten. Kirolari  beraz? Arrisku&abenturan, bikanak.. Tira... futbola hobe aipatu gabe uztea.

i eme

i eme 2007-01-12 17:27 #5

Barraondoko "levantamiento de vidreo" egitea ere, kirol gogorra dek, maratoia korritzen baño ordu gehiago pasatzen dizkiagu... eta garesti ateratzen dek.

kukue

kukue 2007-01-12 20:28 #6

Axi, ni Erauskin kaleko paeta eskalautakoa nok, goraino gañea, ta bai, sokaipe... Beste garai batzuk ittuan.

Hi, indezent, oaindik akordatze nok, hire rumania-ko selekzioko kamixeta gañen botatzen zenittuen futbol partidak lizeoko pista irekin. jaja (etzekiat kamixeta hoi futboleako eabiliko huan, baño akordatze nok backstreet boys eitteko nola jantzi huan).

lilith

lilith 2007-01-14 13:51 #7

OOOhhhh... gizajoa... Baino arrazoi duzu e? Ez aurre egin destinoari, txarra izate omen da, eta kirolik ezetz esan badizu, ba zuk kasu, ez ta puntu!

indezent

indezent 2007-01-15 09:05 #8

Manolete, zer habil nire izena zikintzen. Galtzetako zuloarena egia duk baina hik niri paliza? Ez haiz gogoratuko baina 7-0 irabazi nian eta eta 7 ez dituk puntuak partidak dituk. Galtzen ere jakin behar dek Manolete. Badakik irabazten diaten kiroletan bakarrik jokatzen diatela; horregatik jokatuko diat agian birio altxaketan ;)

Utzi iruzkina: