Barraondoko elkarrizketak (IV)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-19 10:33
13

- Ze hostia pasatzen dek! Kanpotarra besterik ez zagok herri honetan! Lehen etxetik lanerako bidean herriko jendea besterik enian ikusten. Orain ordea, moro, beltz, sudaka eta errumaniarra besterik ez zebilek kaletik!

- Bai, hegazkin bidaiak asko ari dituk merketzen…

- Deskontrolatua zagok! Gainera… asko lapurtzera besterik ez dituk etortzen. Etxean ezer ez dutenez, hona etortzen dittuk bazeukiaunai gurea kentzea. Zerbait egin beharra zagok!

- Han etzeukiek ezer? Eta zergatik? Agian galdu egingo ziaten…

- Egunero kontatzen die zeoze telebistan; banda antolatuk, Latinkinak eta ez dakit zenbat gauza gehiago!

- Edo agian norbaitek lapurtuko zian han… hori izango duk.

- Zibilizazioa eman genien, gure sisteman sartzeko ateak ireki genizkien eta orain horrela ordaintzen zigutek

- Gomendagarria izaten da sartu behar denari sartu nahi duen galdetzea… badaezpadare.

- Jodeee, errumaniarrei Europar Batasunean sartzen ere utzi zieau eta!

-Nire amonak esaten zian; zuretzat ona dela uste duzunak ez du besteentzat ona izan behar. Eskerrak ez garen gu…

- Zer, lapurrak?

- Ez, ezer ez dutenak

follan_komo_konejos

follan_komo_konejos 2007-01-19 10:55 #1

Hegazkin baten nijola txino bat ikusi nian nik behin, 10 000metroko alturan geundela, hegaleko aleroiai hotzekin eutsita.

Urrengo eunian, Antiguoko Matia kalera jetsi ninduan, ta 3 bazar txino ta bazkatoki bat zeudean 2 metro karratutan. Ke rapido se reproduzen, los putakumes!!

i eme

i eme 2007-01-19 11:55 #2

Eskerrak gu ez garen ezer ez dutenak... eo, zer dugu ba? Inguru hauetara atzerritar asko etorri gabe ere, nahiko putakume badago bestela ere. Nahiago det Senegales, Marroki, ... on bat, "Euskal" putakume bat baño.

indezent

indezent 2007-01-19 12:02 #3

Ez dut uste horretan inork horretan kontrarik eramango dizunik. Dutenak edo ezer ez dutenak bizi garen sistemaren arabera ulertzen da. Eduki edo ez edukitzea hori baina askoz gehiago da eta askotan kanpotik datozenak gu baino gehiago izaten dute

morrosko

morrosko 2007-01-19 13:03 #4

Egoten ditxuk ba tarteka-tarteka errumaniar-venezuelar- eta abar neska-zein mutil-polit askoak. Mizkin ugari zeok bazterretan, amigo.

Ta

Ta 2007-01-19 21:33 #5

Etorkinengeitik kexu? Ni Morroskogaz bat ñatok: asuntoari alde positiboa ikusi behar jako (mizkin asko bai). Ta hori ein beharrean zer eiten juk? Gure eritzie telebisiño osti horretan esaten dozkuezanakaz nahastu, beste ezer kontuten hartu barik. Ta klaro, hemen puta kume gitxi egongo balire moduen. Ta i-emek diñoana be egi galanta. Ta zeozer gehituko neunkio nik berak esandakoari: EHri putakume ratioan irabazten jotzeken herrialderik munduen jauenik zalantzagarrie dok. Ta beste gauze bat be bajauk hemen: tripesilismoa. Ta hor itziko joat gauzea.

bewater

bewater 2007-01-21 03:10 #6

Hire amonak ere esango zian askotan besteen larruan jartzea beharrezkoa dela, hori egin beharko genuke gehiagotan, atzerritar sentitzen den batek diotsu...halere, han bezala inglaterra aldean ere jendea arrazista eta xenofobo hutsa da, ez denak baino asko bai...globalizazioaren ondorioa da eta guk egin duguna guk jan beharko dugu.

Irizarrek brasilen fabrika irekitakon inor ez da kexatzen, baina txinatarrek gurean irekitakon marmarka...

Ta

Ta 2007-01-21 12:24 #7

Bewater denbora gitxiegi daroazu Londresen bertakoak arrazistak eta xenofoboak direla esateko. Denboreak esango dotzu oker zauzela. Ez dau munduen hiri irekiagorik (NY barne). Dakien batek dinotzu.

Ta

Ta 2007-01-21 12:29 #8

Iep, ahiztu ein jat beste gauze bat esatea Bewaterreri. Globalizazioa dala errudune? Globalizazio berbea zenbet gustetan jakun, harritute nau. Baia inork ete daki zer dan, noz hasi zan? Londreseko globalizazioari datarik ipintekotan, ba gitxiendik 1650 urtera joan beharko geunke.

axi olano

axi olano 2007-01-21 22:34 #9

Irudi batek, akaso,  hitz asko aurreztuko dizkit solas honetan... Ipar Karolina (USA) 1957. Neska beltza, bakarrik...zuri "zibilizatuz" inguratuta, segregaziorik gabeko eskola estrainatzen. Zaldi Eroaren "M'Ongolo"k ze esango ote arrazistei?

http://www.dismalworld.com/im/must_see/unforgettable-photos-01.jpg

World Press Photo sariduna... Douglas Martinen argazkia.

indezent

indezent 2007-01-22 09:21 #10

Ba hor utziko dek gauzea baino "tripesilismoa" zer deken azaldu beharko diguk, niri behinipein. Eta Londreseko globalizazioa 1650ean? Azkarrak Londrestarrak, globalizazioa mundu mailan ematen den fenomenoa da eta beraiek bakarrik egiten dute. Bilboko mapamundien moduko zerbait edo?

Lastima bada ere barraondoko elkarrizketa honetako tipoa bezala pentsatzen duen jende asko dago eta hori errealitate bat da. Guk fenomeno berri hau tolerantziaz begitu nahi dugun bitartean beste leku batzuetan liskarrak areagotzen ari dira; hots Alcorcon

Ta

Ta 2007-01-22 10:07 #11

Tripesilismoa: norberan tripesilera (zilborrera) gehiegi begitako tendentzie, euskaldunon artean oso praktika arrunta.

Globalizazioa: gehiegi erabilten dan hitz bet zer dan jakin barik. Eta bai, 1650tik aurrera, Londresek mundu osoagaz merkataritza harremanetan sartu zanean, esan leike globalizazio prozesu baten sartu zala. Baia hori adibide bat baino ezta. Aurretik Amsterdamena be badekogu. Globalizazioa asko areagotu de ordutik hona, hori argi dau, baia globalizazioaz hainbeste berba eitea moda kontu bet be bada, munduko arazoak espliketako balio dauena modu sinpleegien. Arazoak aztertu barik globalizazioari errue bota, eta iefa, danok pozik.

Ta

Ta 2007-01-22 10:45 #12

Indezent, ze azalpen txarra emon dotzudan, parkatu. Dana priseka eiten dot eta kakanahastetu eiten naz. Esan nahi nauena zan (ia oraingoan) XVII. mendean, Londres eta Amdterdamek, mundu guztiegaz kontaktoan jarriz, globalizaziño prozesuari hasiera emon zotziela, eta horren ondorioz eragin ekonomiko, kultural etabarrekoak globalizatu egin zireala, lehenengo aldiz hiztorian. Baia, klaro, badauz globalizaziñoa espainirrek (euskaldun asko barne) Ameriketara eroandako gaixotasunekaz hasi zala diñodienak be.

indezent

indezent 2007-01-22 12:06 #13

Globalizazioa hori baino askoz gehiago dela iruditzen zait. Hala ere, arrazoia duzu gaur egun globalizazio hitza edozertarako erabiltzen dugula esaten duzunean eta jarrera honek normalean arazo eta fenomenoetan gutxiago sakontzea eramaten gaituzte. Globalizazioaz hitz egiten dugunean arazoaren sintomari ari gara erreparatzen eta benetako arazoa sakoneagoan dago; kapitalismoa. Hau ere oso errekurrentea da, badakit ;) baina askotan errealitatea uste duguna baino sinpleagoa izan ohi da.

Utzi iruzkina: