Pekatari izateari utzi diot!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-22 10:01
7

Pekatari izateari utzi diot! Beno, pekatari… zineari dagokionean, pentsamendu lizunena ez dut erabat kontrolatu oraindik. Kontua da, berandu bada ere, Citizen Kane ikusi dudala. Beti entzun izan dut Orson Welles gaztearen lehen film hau historiako hoberenen artean dagoela eta gaur egungo Jainko berri paganoetako bat den e-muleri esker, nire eskuetara iristea lortu dut.

Benetan gustatu zait eta egia esan nahiko harritu nau honek. Gaztea naiz (komillak utzi egingo ditut) eta ikusi ditudan filme zaharrenak ez dira ni baino askoz ere zaharragoak.  Gaur egungo filmak modu zehatz batean daude eginak, grabatuak, moztuak eta egituratuak nahiz eta batzuetan gauza berriekin topatu. Hau da ikustera ohituta nagoen zine mota eta egia esan, ikusi ditudan filme klasiko gehienak zerbezarik gabeko gau baten modukoak iruditu zaizkit; luze eta motelak. Hala ere kontziente naiz denetatik ikasten dela zerbait eta  baliabideak gutxiago ziren garai batean asmatu behar zituzten trikimailuak ezagutzea aberasgarria da edonorentzat.

Citizen Kanerekin ordea ez zait horrelakorik gertatu, gaur egun eginiko filme bat izan zitekeen inolako arazorik gabe. Erritmo azkarra du, denbora jauziak, suspensea eta gaur egun egunerokotasun osoa duen formatu bat; sasi-dokumentala. Onartu beharrean nago aspaldian nire imagianzioan zerbait piztu duen formatua dela eta gauzak horrela, dagoeneko ez nuen aitzakiarik filme hau iusi gabe jarraitzeko.

Martin Scorseseren “A personal Journey” dokumentalean entzun nion Orson Wellesi Citizen Kane egitean erabateko askatasuna izan zuela; erabatekoa esatean erabatekoa esan nahi dut. Produkzioko inork ez zuen ez grabazioaren eta ezta filmearen zati txiki bat ikusteko aukerarik izan bukatuta egon zen arte. Wellesen esanetan errodaje hauxe izan zen bere bizitzako plazerrik handiena, handiena eta azkena, ez baizioten sekula gehiago horrelakorik egiten utzi. Dokumentalean dioen bezala, “ Nik Hollywood maite nuen (ikusleen barre artean) baina sentimendua ez zen elkarrekikoa

Charles Arthur Kane gizon handi bat izan zen. Rupher Murdochen aintzindari moduan, komunikabide kate baten jabe izan zen baina bere helburuak Australiar honek dituenaren erabat ezberinak ziren, herriaren zerbitzura egotea alegia. Bi aldiz ezkondu zen eta Etxe Zurirako bide zuzena zuen eta gona kontu batengatik hasi aurretik desagertu zen karrera politiko bati ere ekin zion. Bizi osoa, jendearen maitasunaren bila igaro zuen baina bakarrik hil zen bere bigarren emaztearentzat eraiki zuen Xanadu izeneko gazteluan.

Bere heriotzarekin hasten zaigu filmea eta hil aurretik bere bizitzako azken hitza entzuteko aukera izaten dugu: Rosebud. Zer da Rosebud? Edo nor? Horixe da kazetari talde batek bere buruari galdetzen diona eta eta lan horretan igarotzen dute filme osoa. Ikerketak Kaneren bizian garrantzitsuak izan direnenekin elakrrizketatzea eramango du kazetari gaztea eta kontakizun ezberdin horien bidetik ezagugutuko ditugu guk Charles Arthur Kane eta bere gorabeherak. Ez dut amaierarik kontatuko badaezpada, posible baita ni bezalako garruloren bat hortik zehar despistatuta ibili eta filmearen amaiera zapuztea.

Filmeak “Peter Pan” edo “El guardian entre el centeno” bezalako historiak ekarri dizkit gogora. Sekula heldua izan nahi ez duen tipoa dugu Kane. Haurtzaroa lapurtu zioten eta bizi osoa falta zaion horren bila igarotzen du dituen kapritxo guztiei men eginez. Horretaz gain, galdu zuen amaren maitasuna bilatzen du jendean eta komunikabideek jende gehiagora iristeko bidea eskaintzen diote. Bere orguilua ordea, oztopo handiegia izango da burutu nahi duen ezinezko amaieradun bidai honetan eta bere bizia bakardadez inguratuta amaituko da.

Lastima bakarra geratu zait filme hau ikusi ondoren. Garbi dago hamaika berrikuntza eta proposamen egin zituela Orson Wellesek filme honetan baina ez naiz gai identifikatzeko ez baititut filme zaharrago gehiegi ikusi. Beraz, badakit zer egin behar dudan filme hau bere neurrian apreziatzeko.

borthuzai

borthuzai 2007-01-22 12:16 #1

Nik ere ikaragarri gustoko dut Orson Welles. Bere inguruan bi post idatziak dauzkat (Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea eta Orson Welles bidean hil zen) eta beste hogeiren bat edo gutxienez merezi dituela garbi dut. Bere azken filmea izan zen Fraude (F for Fake) ere sasi-dokumentala da. Izugarria. Eta beste bat ere gomendatzen jartzekotan, Kafkaren liburuan oinarritutako El Proceso. Puff! Pentsatzen jartzearekin bakarrik katxondo jartzen nauk! Ezin hobea.

borthuzai

borthuzai 2007-01-22 12:19 #2

barkatu, barkatu, lehen esteka gaizki ipini dut eta!

Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea

Orson Welles bidean hil zen

ups! sentitzen dut :-(

indezent

indezent 2007-01-22 12:24 #3

F for Fake La2en bota zuten uda amaiera aldean eta hasita harrapatu banuen ere ikusi nuen. Hala ere eta oso oker ez banago sasidokumentala azken zatia besterik ez da ez? edo hori esaten du Wellesek amaieran: "solo los ultimos 20 minutos han sido metira"

"El Proceso" ere ikusia dut baina egia esan, ez nekien Wellesena zenik. Bilbon ikasten nebilela jarri ziguten klasean eta liburua bezain angustioso eta deskonzertantea da.

Azkenean, uste nuena baino Wellesen filma gehiago dauzkat ikusita ;). Euskal herrian ere egin zuen dokumentalen bat, hurrengoa hori izango da

txomin_hood

txomin_hood 2007-01-22 18:20 #4

Ikusi beharko diau ba klasiko hoi. Ustet oain dezente ikusi nula, baino ez det ia ezer goatzen. Gostini esan beharko diou ostegunen baten jartzeko.

i eme

i eme 2007-01-22 19:34 #5

ba ni "gaztea" neok oraindik eta nik ere ikusi gabe zeukiat ;p
Pelikulataz eta Orsoni buruz gauza asko entzun eta irakurri dizkiat baña ez zioat prestatu interes handirik. Normalean bultzara txiki bat behar izaten diau gauza berriren batean (zahar kasu hontan) sartzeko eta hire posta irakurri ondoren, ikusteko gusanilloa jarri diak.

Amuitz

Amuitz 2007-01-22 19:35 #6

Zorionez edo zoritxarrez, ikusten ditudan filmak berehala ahaztu egiten zaizkit. Zorionez diot, horrela bigarrenekoz ikusterakoan ez dakidalako nola bukatzen diren; zoritxarrez, gero ezin dudalako haiei buruz gauza seriorik esan.
Edozein modutan, txuri beltzezko pelikula zaharren artean sekulako marabillak daude, eta maisulanik badago, hori da nire begietako Rebeca (Hitchcock). Zerbezarik gabeko gaua? Bai zera!
Karga zak mandoa pelikula honekin! Nik Citizen Kane enkargatuko diat, ahaztuta zekat eta.

indezent

indezent 2007-01-23 08:14 #7

Bazeukiat beste bat orduan e-muleri lan pixka bate emateko

Utzi iruzkina: