Pekatari izateari utzi diot! Beno, pekatari… zineari dagokionean, pentsamendu lizunena ez dut erabat kontrolatu oraindik. Kontua da, berandu bada ere, Citizen Kane ikusi dudala. Beti entzun izan dut Orson Welles gaztearen lehen film hau historiako hoberenen artean dagoela eta gaur egungo Jainko berri paganoetako bat den e-muleri esker, nire eskuetara iristea lortu dut. Benetan gustatu zait eta egia esan nahiko harritu nau honek. Gaztea naiz (komillak utzi egingo ditut) eta ikusi ditudan filme zaharrenak ez dira ni baino askoz ere zaharragoak.  Gaur egungo filmak modu zehatz batean daud...