Holden, Charles eta hariztiaren parabola

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-23 10:53
5

- Hi, bakarrik geratzen ari gaituk- esan zion Holdenek Charlesi Peter eta Wendy basoko hariztien artean galtzen ziren bitartean.

- Bizitzaren bidea ere ibiliz egiten dek eta askotan norantza ezberdinak izaten ditiztek. Amodioa bi norabideko gezia den moduan, bizia, mila norabideko reaktore nuklear puta-seme bat dek Charles.

- Ez ote ziguk aurpegian lehertuko…

Erabat desagertzeko minutu pare bat falta zitzaizkion eguzkiak, tonu beroz zipriztintzen zuen aurrean zuten hariztia; laranjak, gorriak, marroiak. Atzekaldera begiratu ezkero ordea, ilargiak bere iluntasunezko poltronatik desafio egiten zien.

- Ba nik etzeukiat presik, gaztea neok oraindik.- murtxikatu zuen Holdenek Charlesi begi-bazterrarekin begiratzen zion bitartean- Hik ordea, pentsau daikek zeoze Charles, arroza pasa behar zaik martxa hontan.

- Hi haiz hi putasemea…- Holdeni irribarre batek ihes egin zion, haur bati azaña bat egin eta harrapatzen dutenean ihes egiten dioten horietakoa. – Ba nire biziarekin zerbait egin behar diat!- Ohiukatu zuen Charlesek malguki baten moduan zutik jarriz.

- Eta zer egin behar dek ba Konfuzio? Kar-kar

- Ezkondu egingo neok!

- Kar-kar, eta zeinekin ezkondu behar haiz ez daukek eta neska-lagunik?

- Ezin zara bakarrik ezkondu? Ez zen ba txarrena, respontsabilitate gutxiago izango nizkikek… Bueno, ba apaizari esango zioat eta berak bilatzeko emaztea.

- Hi, nik uste niana baino okerrago hau e kar-kar. Neska hik bilau beharra daukek astapotroa!

- Hostia! Hola etzeok ezer itteik…

- Ze uste on ba?

- Etzekiat… katalogoren bat edo izango ziala apaizak… nik zertzekiat!

- Gaizki ohitu gaituk Charles. Dena oparituta eman zigutek eta beste guztia bide berdinetik etorriko delakoan, geltokiko bankuan egongo bagina moduan ematen dugu eguna; gure aurrean noiz trena geratu zain eta muturren aurrean ateak noiz ireki… Bizia ibiliz egiten dek Charles eta gu lau hankatan gabiltz.

- Ba ni gustora bizi neok horrela!

- Ez biziz bizi eta ametsak eraikiz oroitzapenak birrindu…

Esaldia bukatu bezain pronto, Holden lurretik altxatu eta hariztira bidean abiatu zen pausu lasaiez:

- Agur Charles, iritsi zaiguk garaia, hariztian ikusiko haut. Hemen hotza zagok dagoeneko eta laster ilunduko dik.

- Nora hoa! Ez hidak hau egin! Ez diat joan nahi! Oraindik ez! Hemen geratuko gaituk! Ederki pasako diau Holden! Garai zaharretan bezala!- Ohiukatzen zuen Charlesek Holden arizti bidean hurruntzen zen bitartean.

- Hortara noa hain justu Charles! Garai zahar berriak sortzera!

- Ez du balio!- esan zuen ahopeka Charlesek bere gorputza lurrera erortzen utzi eta negar zotinka indioen moduan eserita geratzen zen bitartean.

txomin_hood

txomin_hood 2007-01-23 11:54 #1

Goizeko moteltasun zerebral honekin testua irakurtzean ez nuen argi zein zen zure intentzionalitaea, baino umeen argazkia ikusi dudanean nituen zantzu apurrak guztiz desagertu dira! Kuriosoa, kuriosoa... Azalpenen zain geratzen naiz, edo parabola hau ulertu duen norbaiten komentarioaren zain.

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-23 14:34 #2

Neuri ere pixkat kostatu zait testu hori liseritzea, baina uste dut indezentsek eman didan azlpenarekin argi geratu zaidala. Hala ere galdera bat, non geratu dira Hansel eta Gretel?

nerediamond

nerediamond 2007-01-23 19:28 #3

Bai, igual egixa da urtero larreitxo dala. Baine egixa da bebai urtero talde berrixak be egoten diela nahiz eta aurreko urteko maial bera ez euki. Politxa izeten da dana. Egixa esan nik aurten ezagutu dot bere barrenetik, barruan dana zela mobiduten dan ezagutuz...ta gustau jat pilo bat!!!

Hemen nabil lanak itxen......

zerdiok

zerdiok 2007-01-24 00:37 #4

Ni ere galdu ohi naiz hariztien artean. Maiz galdu ohi naiz. Zoritxarrez ala zorionez, beti galduko naiz.

PD: bazeuek iruzkinak idaztia. gauza bat gaixki genitxakan.

indezent

indezent 2007-01-24 08:26 #5

Goiz inspiratuegia nuelakoan nago ez baitu inork ulertu, atzoko mezuarekin lotuta zegoen. Hala ere ederki pasa nuen idazten ;)

Utzi iruzkina: