"Bake faltsuari gerra" Oliba Gorriak talde markiñarraren diska berria kalean da

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-24 09:41
31

Ezkerparetako alper puta horrek ez dio blogari egur gehiegi ematen baina ematen duenez ez du denbora alperrik galtzen. Ezkerra, Oliba Gorriak talde markiñarreko kitarrajolea dugu eta orain gutxi, Durangoko azokan, kaleratu zuten gaur egun kontzertuz kontzertu aurkezten ari diren diska berria: Bake faltsuari gerra. MusikHerria disketxe jaio-berriaren sinadurapean kaleratu dute lana denbora askoz disketxe berri honen proiektuan buru belarri lanean ibili ondoren

Jatorri ska-laria duen taldea da Oliba Gorriak. Argi eta garbi geratu zen influentzia hau “Ogi gogorrari agin zorrotza!” izan zen beraien debuteko diskan (metal eta guzti). Bigarren disko hau helduagoa dugu. Teknika aldetik asko hobetu dute eta baterijole aldaketak beste haize batzuk eman dizkio taldeari. Kitarrek presentzia gehiago dute bigarren lan honetan eta erritmo aldetik askoz ere aberatsagoa da.

Melodiei dagokienean txikitatik Etsaiaken bularretik edan dutela nabari da. Gure belaunaldiko gazteentzat bi talde izan ziren oinarrizkoak ematen duenez eta horretan ezberdintzen gara gipuzkoar eta bizkaitarrak; gipuzkoarrak Negu Gorriaken jarraitzaile ginen bitartean, bizkaitarrak Etsaiaken atzetik igarotzen zuten eguna (honetan ere gu irabazten).

Disko sendoa da lehenengo abestitik zortzigarrenera eta bertan, influentzia ezberdien arrastoa usaitzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu. Tematikari dagokionean  talde konprometitua dela esan dezakegu eta garbi geratzen da hau beraien letretan.

Diseinu aldetik aipatzekoa da taldeko baterijoleak edo berdina dena, bergdiseinuak-ek eginiko lana. Sobietar Batasuneko kartelen izpiritua da buruturiko lanaren funtsa eta egia esan, emaitza ezin-hobeak lortu ditu.

Diskako kolaborazioak ere ezin ditugu ahaztu ez bait dira beraien osaba kioskeroa edo lengusina politoxikomanoa izan. Diskari izena ematen dion “Bake faltsuari gerra” kantuan Corazon del Sapo eta Kuraia bezalako taldeetako abeslaria izan den Fernando Sapok jarri du ahotsa eta “Gorputza, odola eta bakea” kantuak Dirty Moin Dirties taldeko kitarjoleak izaera rockero izugarria duen punteoa eskaini digu.

Gaur egun diska aurkezten dabiltz Euskal Herri osoan zehar eta ostiral honetan Durangoko Plateruena antzokian izango du nahi duen orok lan berri honetaz gozatzeko aukera. Guri urruti antxean geratzen zaigu baina ez du axola, hurrengo ostiralean, otsailak 2, Tolosako Bonberenean joko baitute Anger talde Arrasatearrarekin. Nahi izanez gero, ez duzue aitzakiarik.

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-24 11:07 #1

Ni behintzet jungo naz barixekuen euren kontzertue ikusta (eta lagaten ba dozkue grabau be bai) jaja. Niri aurreko diskoue ez jaten asko gustau, baina itxuri danez gusto raruek dauket ze jende askoi bai gustau jakon. Bigarren diskue barritz asko gustau jate: EZTA BATERIXIE ALDATU DOZUEN GAUZA BAKARRA!!!!

txomin_hood

txomin_hood 2007-01-24 13:13 #2

Ni ere han izango nauk, Pol-ekin batera, ea itxurazko zerbait eiten diaun. Argi daukadan gauza bakarra da espektakuloa emango dutela, zuzeneko indartsua dutelako kabroi hauek! Ea jendea animatzen dan, ta Plateruena beteta ikusteko aukera daukeun!

prakaman

prakaman 2007-01-24 15:29 #3

Oliba Gorriak-en aldeko kritika The Indezents blogean! Ez da posible, ironiarik tarterik egin gabe. Asko ikasi bide dute, marketingaz gain.

indezent

indezent 2007-01-24 16:21 #4

...mmmm, min eman dit horrek...

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-24 16:44 #5

Hi Prakaman ez dek bizia asko apreziatzen e? Oraindik aurrera kalean kontuz ibili eta noizbehinka atzera begiratu. Hantxe izango naizelako ni zure... jaja

PD: Errumaniar danak gobidatzen ditut kontzertu horretara joatera!

vladimir

vladimir 2007-01-24 16:44 #6

bonbereneako kontzertua otsailaren 2an da eta ez 8an, gainera jakin dugunez anger taldeak seguruenik ezingo du jo, izan ere baterijoleak istripu bat izan du aste honetan. bigarren taldea zehaztu gabe dago beraz; nobedaderik balego informatuko dut

indezent

indezent 2007-01-24 16:53 #7

Akatsa zuzenduta. Eskarrikasko informazioagatik

indezent

indezent 2007-01-24 17:07 #8

Jode Pol... edozein sartzen dek hire herrikokin e jaja

prakaman

prakaman 2007-01-25 09:27 #9

Zer dok hiretzat konprometitu Indezents? Jakin leike? Argituko deustak?

indezent

indezent 2007-01-25 09:50 #10

Ai Prakaman Prakaman... Hasteko, konprometituak beraiek pentsatzen dutenarekiko. Ez da txarra izaten, nahiago diat pentsatzen dikena in eta esaten diken tipo bat nahiz eta berarekin gauza askotan ados ez egon.

Eta atzoko erantzunaren inguruan, arrazoia duzu, gauza asko dute ikasteko baina nork ez? Lehen diskotik bigarrenera aldea handia da eta hori ere esan beharra dago eta mutiulak animatu. Ez dela nire gustoko musika estiloa, egia, baina bai beste askorena eta horregatik errespetua merezi dute.

Eta amaitzeko, este blog es mio y hago kon el lo k kiero ;). Nire lagun batek diska bat, expo bat edo Zirko del Soleko saltinbanky numero bat egiten badu jarri egingo dut. Gainera nik dakidala, ez naiz balorazioetan sartu, albiste bat eman dut.

Ondo segi Prakaman eta blogik edo baduk esketuko nikek erantzunetan jartzea, edukaziozkoa izaten duk norbaitekin hitz egitean erreferentzi minimo bat ematea.

prakaman

prakaman 2007-01-25 09:54 #11

Morroskoren laguna nauk, ezaguna behintzat.

prakaman

prakaman 2007-01-25 10:01 #12

Animatzea eta animoak zapuztea bi gauza kontrako dira, erabat. Baina baduk tartekorik egitea ere, lagunak direlako kritika konstruktiboak egin leikek, ezta? Eskertuko lukete, gainera. Lagunzalekeriatan erortzea dok, lagunari laguna delako, ondo eta goxo egitea.

indezent

indezent 2007-01-25 10:03 #13

Nahikoa dek horrekin. Hala ere kritika destruktiboa egin beharrean, kritika konstruktiboa egitera animatzen haut. Eman zak hire iritzia, zer iruditzen zaizkik hiri? Horrela behintzat mezuaren informazioa aberastuko diau

indezent

indezent 2007-01-25 10:09 #14

Mezuak solapatu zaizkiguk, kuriosoa biok kritika konstruktiboaz aritzea...

Bazekiat normalean iritzia ematen diatela baina kasu honetan, mezu hau albiste bat zuan. Bere helburua ezberdian huan, entzun dezala norberak diska eta eman dezala bere iritzia. Gustora entzungo dizkiat.

Eta lagunkeriena... lagunekin "face to face" hitz egin behar dek eta hori, egina zeok

prakaman

prakaman 2007-01-25 15:35 #15

Olibagorriak, daukana da gazte andana atzetik, estilo batekoa (mendi janzkera) eta lelo batekoak (goragorakoak). Letrarik onenak kantatzen ez denean, aizu (Yakuzi, entzun al duk?). Baina, musikaz ari ginen, ala jarreraz ? Musikaz, ezta? Ez dut entzun azken cd-rik. Baina, espero bezalakoa bada, ez dok nire musika gustukoa.

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-25 16:30 #16

Nire ustez Prakamanek Guardia Zibil batekin maiteminduta dagoealko esaten ditu horrelako gauzak; edo agian, EAJko zinegotzia izango da. Edo besterik gabe konpetentziako musika talde batekoa.

indezent

indezent 2007-01-25 16:31 #17

Hay de todo en la viña del señor... danok izan gaittuk gazte, dagoeneko ahaztu zaik?

indezent

indezent 2007-01-25 16:33 #18

Jode Pol Emika... hirire hitz egiten ez utzi ezkero hobe gizartearentzat...

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-25 16:39 #19

Ni ez diat hitzik egiten, nik idatzen egiten diat. Ez okurritu nire erantzunak zentsuratzen e! Badakit eta blog honeta zeuk daukazula boterea, jaja

indezent

indezent 2007-01-25 16:43 #20

Edierazpen askatasuna...? Gainera botatzeko eskubidea eta dana izango dek Pol. Horrela altxatuko diau Euskal Herria...

prakaman

prakaman 2007-01-25 16:50 #21

barriketa ugari zuek, baina Yakuzi ezagutzen ez! guardia zibilak ez al dituk ba oliba berdeak?? Ja,ja.

indezent

indezent 2007-01-25 16:51 #22

Bai, egiE esan nahisko despistauta gehitu neok. Zer dek Yakuzi?

indezent

indezent 2007-01-25 17:01 #23

Lagunkeriak jajaja. Tori zureak Prakaman

ekhi

ekhi 2007-01-25 17:01 #24

yakuzi talde oso ona da, eta neuk diotsuet badakidalako, olibetako zenbait partaidek gustuko dutela talde hori eta talde horrek jotzen duen estiloa;

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-25 17:06 #25

Prakaman hik ez al daukak blogik? Gustura irakurriko nikek hire bloga: mesedez hurrengo erantzuten baduk eman zure blogaren izena. Hura irakurtzeko hirrika sortu zait :-)

indezent

indezent 2007-01-25 17:14 #26

Hi! Firin Faran ematen dik honek! erantzun errekorra apurtu diau jajaja. estepan Aldamiz fitxatu beharko diau ;)

endika

endika 2007-01-25 20:20 #27

Kriston taldea. Guztioak Dureangora kontzertua ikustera.

berg

berg 2007-01-26 03:43 #28

asko ikasi bide dutela?noski, hori da politena.

hobetu dezaketela? noski, hobetu beharrean egon ohi da gizakia.

ez zaizula oliben musika gustatzen? guztiz errespetagarria.

yakuzi ezagutzen duzula? bale, nik ere.

lagunkerietan?? faltaría mas

marketina hobetu? ya lo desearían mutxos, yakuzi barne.

musika jarrerarik gabe ez da musika, lagun.

badirudi musika kalitate intelektual bat bilatzen zabiltzala, beste estilo guztiak aldendu, eta bide horretatik ez doana zapuztu nahi duzula. argi dago yakuzik eskeintzen duena ez dela oliba gorriena....eta alderantziz,  bi taldeen artean desberdintasunak daudelako, yakuzik bere musikarekin zeozer lortu nahi izango du, eta oliba gorriak-ek, argi izan, ez dutela nahi berberak izango.

beste gauza bat, zer eta yakuzi? txo! hemen albokoak direla...ponmelo mas dificil, oxtia!

uno de oliba gorriak ke lleva los pantalones por debajo del culo, camisa y pintas de yanky que le gusta yakuzi que odia la ropa de monte si no es pa ir al monte y k por supuesto es mas intelektual, cosmopollita y modernillo tipo barcelones ke tu.

P.D: ez naiz iraindua sentitu, hori lortu nahi baldin baduzu, behintzat kritika sakonago bat egin, aurreiritziz beteta zaude

Gorroto ta etsipenen mugan,
askotan sentitzen naiz dudan,
mundu hontan tokirik dudan!!
Ba entzun Oliba Gorriak!!
Ta ametsak bihurtu egiak!!
Murgildu ideien gudan!!

indezent

indezent 2007-01-26 11:33 #29

Vaya autodefinicion... intelektual, cosmopolita y modernillo eta hori gutxi izango balitz, tipo Barcelones! Eztabaida hau beste maila batera igaro da. Me retiro

naparra!!!!

naparra!!!! 2008-01-27 20:03 #30

ezkerra eta eneko askatu!!!! oliba gorrien bi partaide auek atxilotu ein dituzte pasadan egunean bilbon

aurrera

aurrera 2008-02-05 14:28 #31

Eneko eta Ezkerra eta beste guztiak askatu

Urko,Borjita,Estebe,Zaloa, Ezkerra eta Eneko EUTSI GOGOR HERRIXEK EZTAU PARKATUKO

Utzi iruzkina: