Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aurreko batean kulturgintza arloan euskara erdigunean jartzearen garrantzia aipatu nuen. Eta horren harira, lagun batek eskatu zidan zerrenda bat egiteko. Esanekoa naizenez, zerrenda baten beharrean bi egingo ditut.Gaurkoan dator lehena. Zerrenda bat da, ez hurrenkera, eta gainera ez da bat ere zuzena. Euskara erdigunean jartzen dituzten ekimenak batu ditut. Ekimen oso potoloak eta oso-oso txikiak nahasten ditu zerrendak. Eta horren jakitun naiz, baina horrela egin nahi nuen. Bizkaia mailakoa da, toki mailakoa. Datorren astean, Euskal Herrikoa etorriko da.Gainera, zerrenda bat da, e...


Blog honetan betidanik izan dut oso presente familia transmisioaren gaia. Azken egunetan horren gaineko berriak askotxo izan dira:- Arrasateko Txatxilipurdikoek antolatutako Gurasolandia.- Urtxintxakoek horren inguruan (eta beste hainbat gauzen inguruan) sortutako Aisia blog berria (martxa ona dauka, jarrai dezala).- Gasteiz aldean eta Pasaia aldean sortu diren guraso euskaldunen bilguneak. Argazkia: Getxoko sendi egitasmo gomendagarritik hartua.- Eta, azkenik, gaur aurkeztu duten Irrien lagunak kluba. Bejondeizuela guztioi eta kataia ez daiten apurtu.


SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ABIAN DA III. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU - 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da. Xede horrek...


Kuturgintzaren gakoak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-14 20:35

Aurrekoan esan nuen blogean oso gutxitan aipatu izan dudala euskarazko kulturgintza. Eta saiatuko naiz horri erantzuten. Artikulu batzuk ditut buruan horren gainean eta gaurkoan doa lehena.Sorguneak egindako ikerketa batetik atera dira jarraian datozen hiru ondorioak. Euskarazko kulturgintzaren diagnosi azkarra da. Zeintzuk izan dira azken urteotan euskarazko produkzioaren gakoak?- Euskara beregaina eta erdigunean izan den diziplinetan egin du aurrera euskarazko kulturak (adibide moduan jartzen dute eurek bertsogintza, eta kontrako adibide moduan antzerkigintza).Argazkia: Benito- ...


Auzoko

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-11 21:14

Petra Elserrekin Manhattan eta Bronx-etik bidaiatu genuen pasa den astean. Eztabaida teoriko samarra izan zen, baina tira. Eta aste honetan ezagutu izan dut Auzoko egitasmoa. Programa berritzailea iruditu zait eta ekimen polita. Eta etorkinekin egiten diren ekimentxoak batzea otu zait.Auzoko bera aipatu dut dagoeneko. Horrez gain, bada Andoain-Hernani aldean ninaiz gugara ekimena (ezta Petra?). Bestelakoak ere badaude: euskaltegiek antolatutako Aisa ikastaroak, Lea-Artibai aldeko ekimenak, euskara errefortzuak hainbat herritan, etorkinentzako hiztegitxoak ...Bestelako ekimenik burur...


Hegemonikoa

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-09 23:43

Askotan aipatu dugu blog honetan euskarak gune hegemonikoak behar dituela, bai lurralde aldetik, baita funtzioen aldetik ere.Sorguneak egindako ikerketa bat irakurri dut orain dela gutxi. Bertsolaritza eta antzerkigintza alderatzen dira bertan. Eta, beste gauza batzuen artean, bi diziplinen arteko alderik nabarmenena hizkuntzaren tratamendua da. Izan ere, antzerkian bultzatu egin da eredu elebiduna eta horrek gaztelaniaren menpe utzi du euskarazko antzerkia hein handi batean: ez da zirkuiturik sortu, publikoak originala gurago du itzulpena baino, euskarazko obrak sortzea taldeen boron...


Irakurgaiak: Bat 75

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-07 20:05

Aspaldi iritsi zen azken Bat aldizkaria. Eta aspaldi irakurri nuen, baina orain arte ez dut horren gaineko komentariorik idatzi. Eta gaur da eguna.Bat aldizkariaren 75. aleak euskararen presentzia unibertsitateetan aztertzen du: EHUn, Deustun, NUPen, Mondragonen, Ipar Euskal Herrian, Galesen eta Katalunian.Horren ostean, hizkuntza ekologiari buruzko artikulua dakar aldizkariak. Yakio Tsudaren eskema bat handik lapurtua:1. paradigma: Ingelesaren zabalkundearen ezaugarriak:- Kapitalismoa- Zientzia eta teknologia- Modernizazioa- Elebakartasuna- Globalizazioa eta nazioartekotasun ideologia...


Zer dira arnasguneak?

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-05 17:27

Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).Gero jo nuen soziolinguistika eskuliburura. Eta han honako definizio hau topatu dut: Fishmane...


Lurrama

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-01 20:12

Behin baino gehiagotan egin dut berba blog honetan arnasguneei buruz (adibide bat eta bi). Eta gaurkoan ere matraka berarekin nator.Asteburu honetan Lurrama azoka izan da Baionan. Eta hantxe izan gara, bisitan. Argazkia: garaigoikoa.Askotan arnasguneak altxor moduan aipatzen dira. Bultzatu beharreko guneak bezala. Baina ia beti hizkuntzaren ikuspegitik. Eta hizkuntzarekin baina ezin da jan (bueno batzuk bai, baina gutxienekoak). Eta bertako ekonomia, tokikoa sustatu behar da. Eta horixe du Lurramak helburu. Tokiko ekonomia eta tokiko mozkinak sustatu behar dira, ikuspegi soziolinguistiko he...


Petra Elserrek artikulu interesgarria plazaratu du aste honetan sustatun. Euskaldunon bizi-mailaz eta abar mintzatzen zen artikulua.Interesgarria da gai honi oratzea. Berak esaten zuenaren arabera euskal hiztunen elkartea ekonomikoki aberatsa da eta ikasketa mailan ondo prestatua. Gainera, euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, sexuen parekotasunean orekatua, ipar-mendebaldeko balioetan hezia (Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino gehiago), eleanitza eta nazioartean esperientziaduna, hainbat master eta tituluren jabea, eta e...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter