Soziolinguistikaz 30 berripapera

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-16 10:21

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

ABIAN DA III. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA

Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU - 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.

Xede horrekin, deialdi honetan garapen teorikoa, metodologikoa eta saiakera-arloko lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Lanak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaitzen da.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/node/4381

 

JOSE INAZIO MARKO SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERREKO KIDEAK DOKTOREGO-TESIA AURKEZTU ZUEN UDABERRIAN

Iñaki Marko Klusterraren Eralan proiektuan ari da lanean 2006. urteaz geroztik eta proiektu horretako formazio-saioan parte hartu zuen lantzen ari zen tesiaren inguruako hainbat hausnarketa eginez. Organizazioetan hizkuntza-eraldaketarako esku-hartze eredua proposatzen duen tesia udaberrian aurkeztu zuen eta orain, Klusterrak aurkezpen hura jarri du web gunean edonork izan dezan eskuragarri.

 

MARI JOSE AZURMENDI IRAKASLEARI OMENALDIA EGIN DIOTE EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN

Pasa den ostiralean, irailaren 24an, UPV-EHUk omenaldi-ekitaldi bat eskaini zion Maria Jose Azurmendi irakasle katedradunari, Psikologia Fakultateko Gradu aretoan, Donostian.

Maria-Jose Azurmendi irakasleak erretiroa hartu zuen unibertsitatean 2009-2010 ikasturtearen amaierarekin batera, eta bere lankideek eskertza-ekitaldi hau eskaini nahi izan diote. Lerro hauen bitartez, ekitaldi horren berri ematera gatoz gu ere, Soziolinguistika Klusterrean Maria Jose aspalditik hurbileko lankide dugun aldetik.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4798

 

ESKOLA HIZTUN BILA JARDULANDIAN AURKEZTU DA GAZTEEN ERABILERAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREEN AZTERKETA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ikasturte bakoitzaren hasieran, hizkuntza normalkuntza gaiak lantzen dituen jardunaldia antolatzen du Ulibarri programaren testuinguruan. Bertan, EAEko 400 ikastetxe baino gehiagotatik heldutako hizkuntza normalkuntza teknikariek parte hartzen dute.

Aurtengoa Tolosako Leidor antzokian burutu da iralaren 27 eta 28an. Egitarauak ikasleen eskola-giroko erabilera izan du ardatz. Tartean, Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak lankidetzan garatutako proiektua aurkeztu dute.

Saioan erabilitako aurkezpena eta proiektuaren inguruko material osagarria www.soziolinguistika.org/gazteak helbidean ikus liteke.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4802

EUSKAINI NEURKETEN EMAITZAK AURKEZTU DIRA ARRASATEN

Azaroaren 9an burutu zuen Soziolinguistika Klusterrak Arrasateko Euskaini neurketaren emaitzen aurkezpena. Pablo Suberbiola teknikariak eman zituen azalpenak herriko datu-bilketaz arduratu den Nerea Zubiaren laguntzaz. Aurkezpenaren ostean, entzundako emaitzen inguruan iritziak trukatu zituzten bertaratutakoek; tartean hizkuntza normalkuntzaren inguruan diharduten hainbat arrasatear zeuden.

Herritarrek jasotzen duten hizkuntz eskaintza neurtzen den bigarren aldia izan da, orain aurkeztutako hau. 2003an egin zen lehen ikerketa; eta 2008an egindako hau bost urteko tartean eskaintzan emandako bilakaerari jarraipena egiteko helburuarekin planteatu zen. Emaitzetan gehiago sakondu nahi izanez gero, txosten osoa irakurtzea da biderik egokiena.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4882

EKIMENAK ETA KANPAINAK

GURASOEK ELE IGORLE: EUSKARAREN TRANSMISIOA SUSTATZEKO EGITASMOA ABIAN DA ARRASATEN

[Gaur8]

"Euskaraz dakiten gurasoek euren seme-alabekin erdaraz egiteko joera handia izaten dute". Eskolan, hortik kanpoko jardueretan, jolas-parkean... gurasoez inguratuta bizi den ama baten baieztapena da. Hizkuntzaren transmisioan aita-amek betetzen duten ezinbesteko funtzioa aintzat hartuta, Gurasolandia egitasmoa jarri dute martxan Arrasaten.

Informazio gehiago:

http://www.gaur8.info/edukiak/20101029/229160/Gurasoak-ele-igorle-Euskararen-hizkuntza-transmisioa-sustatzeko-egitasmoa-abian-da-Arrasaten

 

OARSOARRAK KOMUNITATEA IZANGO DA OARSOALDEKO EUSKARA BATZORDEAREN ARDATZA

[udalblog.com]

Eskualdera komunitate berria etorri da bizitzera: Oarsoarrak. Horien laguntzarekin, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ikasturte honetako ekintzak jarriko ditu martxan.
Oarsoaldeko hainbat txokotan oihal handiak agertu dira Eta zuk nola egiten duzu? zioten pertsonaje batzuekin. Pertsonaje horiek Juanba Berasategik sortu ditu, Juan Carlos Nazabalekin eta Joxe Angel Lopetegirekin batera. Oarsoarrak komunitatea osatzen dute.

Informazio gehiago: http://www.udalblog.com/2010/09/oarsoaldea-oarsoarrak-komunitatea-izango-da-euskara-batzordearen-ardatza/

 

SORMEN TAILERRAK:IRUÑEAN EUSKARAZ EGITEKO GUNEAK

[sustatu.com]

Familian edo lagun artean euskaraz norekin mintzatu ez duen jendeari zuzentzen zaio Sormen Tailerrak programa. Ikastaro eta tailer hauek osatzen dute Mintzakiderekin eta ugari den kultur-eskaintzarekin batera euskaraz egiteko Iruñeko sare kulturala. Iruñeko Udalak hogeita batgarren urtez antolatu ditu bereak.

Informazio gehiago: http://sustatu.com/1284980967?utm_source=rss&utm_medium=feeds

 

LEHEN HITZETIK ZERBITZUA EUSKARAZ KANPAINA ABIATU DU KONTSEILUAK

[kontseilua.org]

Azken hogei urteotan, euskalgintzak behin eta berriz azpimarratu du nahitaezkoa dela alor-sozioekonomikoaren euskalduntzea, euskararen berreskurapen-prozesuan aldaketa kualitatiboa lortzeko. Zerbitzuen alorra eragin nahi duen "Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz" eragite-ekintza jarri du abian Kontseiluak, euskalgintzak abiatutako bideari eutsi eta are indar handiagoa eman nahirik. Eman lezake ingurumari ekonomikoa ez dela euskararen eskakizunaren alde egiteko egokiena, mundu mailako krisiaren erdian egonik.Baina, krisi garai hau euskararentzat aukera bilakatu beharra dago. Zerbitzuen arloaren ezaugarria da, hizkuntza ezagutu eta erabili behar izateaz gain, bezeroen nahiak asetzea dela helburu.kanpainan parte hartu nahi duten herrietan, euskaldunei dei egingo zaie euskaraz bizi daitezen, erosketak euskaraz egin ditzaten, euskarazko zerbitzuak eska ditzaten. Euskaraz artatuak izan nahi dugula jakinarazi, eta euskaraz nahikotasunez moldatzen ez denari hizkuntza ikastea proposatu.

Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=279&lang=eu

 

ALBISTEAK

EUSKARA ERABILTZEKO MOTIBAZIOAREN INGURUKO DOKTOREGO TESIA AURKEZTU DU JOXPI IRASTORZAK

Uztailaren 5ean aurkeztu zuen bere tesia Joxpi Irastortzak (Emun Koop. E.) Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta bikain cum laude kalifikazioa jaso du. Lanaren izenburua da Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/4745

 

SAREA EUSKARAZ ERAIKI AHAL IZATEKO ETORKIZUN OPAROA DUTE ENPRESEK

[erabili.com]

Ziurtagiriaren Elkarteak Enpresa eta euskara, sareak sortzen izeneko jardunaldia egin zuen Gasteizen, Euskalit-ek eta Innobasque-k elkarrekin antolatu duten Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1289549644

 

JEAN-BAPTISTE COYOS PROPOSATU DUTE EUSKALTZAIN OSO IZATEKO

[euskaltzaindia.net]

Urriaren 30ean, Euskaltzaindiak Baionan egin zuen osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan zen. Jean-Baptiste Coyos izan zen proposatua..

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=843〈=eu&view=article

 

EUSKARA LONDRESEKO THE LANGUAGE SHOW 2010 AZOKAN

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Londresen izan zen, The Language Show 2010 azokan. Urriaren 15ean hasi eta, hiru egunez, euskarak beste herrialdeetako hizkuntzekin bat egin zuen hizkuntzen erakusleiho den azoka horretan.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1287386201

 

EUSKALTZAINDIAK "EUSKERA" AGERKARIA BERRIZTATU DU

[euskaltzaindia.net]

Euskaltzaindiak Euskera agerkari ofiziala eraberritu du, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin du Akademiak. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=833〈=eu&view=article

 

JOSHUA FISHMANEK OHOREZKO EUSKALTZAINAREN DIPLOMA JASO DU

[euskaltzaindia.net]

Urriaren 3an, New Yorken, Joshua A. Fishman profesoreak Mikel Zalbide euskaltzainaren eskutik ohorezko euskaltzainaren diploma jaso zuen. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen Fishman, aho batez, aurtengo urtarrilaren 29an. Bere adina eta osasun-egoeragatik ezin izan du Bilbora hurbildu eta, ondorioz, Mikel Zalbide, Euskaltzaindiaren izenean, New Yorkera bertaratu da, diploma eskuan eman ahal izateko.

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=823〈=eu&view=article

 

IKASTOLA MUGIMENDUA, DABILEN HERRIA

[euskaleskola.org]

"Ikastola mugimendua. Dabilen herria" liburuan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera. Duela 50 urte martxan jarritako mugimendua da ikastolena eta lan honetan hasierako garai haiek, urte guzti hauetan jasandako garapena, kontraesanak, lan soziala, lekukotzak eta beste hamaika kontu biltzen dira

Informazio gehiago: http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/bestelako-berriak-mainmenu-59/642-qikastola-mugimendua-dabilen-herriaq-

 

KILOMETROAK ARRAKASTATSUA LEZON

[argia.com]

Pasaia-Lezo lizeoaren deialdiari erantzunez eta Hona bostekoa! lelopean, milaka lagunek bat egin zuten Urriaren 3an. Gipuzkoako ikastolen jaialdiarekin. Antolatzaileak erabateko arrakastaz mintzatu ziren: portuko aparkalekua bete egin zen eta tren zerbitzua, kolapsatu. Horri esker, Lezoko ikastolak eraikin berria izango du urtebete barru. Datorren urtean Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatuko du Kilometroak festa.

Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea/kilometroak-arrakastatsua-lezon

 

HIZNET: 10 URTE SOZIOLINGUISTIKAZ

[sustatu.com]

Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak. 2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizioa; azaroan hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren babesa du. Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibertsitatea ere ikastaroaren laguntzaile dira

Informazio gehiago: http://sustatu.com/1283845919?utm_source=rss&utm_medium=feeds

 

225 INTZIDENTZIA JASO ZIREN ELEBIDEN 2009AN

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Elebiden, hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuan, 2009. urtean jasotako intzidentzien berri eman eta kanpaina berria aurkeztu zuen Lurdes Auzmendi sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan egindako prentsaurrekoan.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1283844466

 

AGENDA

EUSKARAREN UNIBERTSOAK PAUSO BAT HARAGO EGIN DEZAN JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU KONTSEILUAK

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak egingo ditu. Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldiak azaroaren 24an eta 25ean egingo dira Iruñeko Planetariumean. Euskararen normalizazioa eta euskalgintzaren norabidea izango dira aztergai bi egunetako jardunaldietan. .

Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=294

 

"GAZTEAK, AISIALDIA ETA EUSKARA" EUSKALTZAINDIAREN XV.JAGON JARDUNALDIETAN

[Euskaltzaindia]

Azaroaren 19an, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan du Akademiak jardunaldi hauek prestatzeko

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=849〈=eu&view=article

IRITZIAK - ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK

ARGITALPEN GOMENDATUAK

HABE Liburutegiak eskuratu berriak


Utzi iruzkina: