Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Uztaila amaierakoa bada ere, hona azken soziolinguistikaz berripapera.SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK: KRONIKA, MATERIALAK ETA BIDEOAK ESKURAGARRI Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun genuen 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu zituen, besteak beste. Pilar Kaltzada ...


Abuztua eta iraila: hiru kandelaOrain dela hiru urteOporrak amaitu dira aurten ere. Eta hona nator berriro mendietatik behera. Oporretan buruak ematen dizu pentsatzeko eta udako hausnarketa batekin etorri nintzen irailean orain dela hiru urte. Gogotsu eta fuerte hasteko. Baina ez zuen asko iraun, Telebilbaoren erreportajean gogoa joan zitzaidan eta errealitatea muturren aurrean, beste behin ere.Komikizalea izan naiz beti eta komikia ekarri nuen blogera, Arrasateko faktorian egindakoa, euskaldunon jarreren gainekoa. Liburutegi bat hasi nintzen egiten, baina hor geratu da, guztiz ahaz...


Ziaboga hartuta

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-22 19:24

Orain dela gutxi, Topaguneak aurkeztu du liburu bat, Entitateak euskalduntzeko liburu bat. Gainetik irakurri dut, baina berritasun nabarmen bat topatu dut liburuan. Orain arte, elkarteak edo merkatariak edo enpresak euskalduntzera jo dugu, euren jarduna euskaraz egitera bultzatu ditugu.Oraingo honetan hori ere proposatzen da. Baina norantza aldatzea ere proposatzen da, ziaboga hartzea. Elkarte batzuk euskalduntzea bai, baina elkarte batzuk euskararen aldeko eragile bihurtzea inportanteagoa omen da, euskaldundu ala ez. Ala euskaldundu ostean. Berria da hori. Elkarteekin baino ez da pr...


Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada.Eta zer da ba? Euren berbetan, galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan.Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatzen da, ideia hori borobiltzen, ideia hori txukuntzen eta martxan jarri. Ideia laborategia, ideiak lankidetzan.Eta ze ideiak daude? Ba, garatu gabekoen artean, adibidez galizieraz film pornoak grabatzeko ideia, ...


Irabazi ala galdu?

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-13 22:07

Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago. Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da? EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan. Baina 1981an %5...


Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioakā€¦Martin Rezola TirakanEdo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara.Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz egin, dena bat. Hori bai, gu mutilok ez du...


Orain hilabete batzuk esan nuen jarraituko nuela Juan Inazio Hartsuagaren liburuarekin. Eta esandakoa bete dut, Lantalanen bada ere. Baina bueno, oraingoan ere hona ekarriko dut. Juan Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua. Zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete sorta horretan sartu beharreko balio eta ereduok? Irekitasuna, zabaltasuna: ahalik eta jende gehienaren identifikazioa errazteko. ...


Orain dela hiru urte:Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena).Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizku...


Garabide elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruzko lehen lana plazaratu du. Lan dibulgatiboa da, guztiz, oso interesgarria, eta gainera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Bikaina benetan. Horrelako gehiago behar ditugu. Dokumentala ere plazaratu du. Zabaldu beharko da hauen lana nazioartean, ezta? (Gainera, lizentzia librea du liburuak).


Soziolinguistika Klusterrak hirugarrenez Hausnartu sariak jarri ditu martxan. Soziolinguistika Sari hauen helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.Informazio gehiago hemen.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter