Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Nor-Nori-Nork

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-04-26 19:20

Uda gerturatzen ari da eta horrekin batera udako lehen ikastaroen berri hasi zaigu heltzen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko udako ikastaroetan "Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork" ikastaroa paratuko du. Hona hemen egitaraua: Ekainak 22 9:00etan Dokumentazio banaketa   9:15etan Euskararen inguruko kanpainen gabezia historikoak PILAR KALTZADA. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Zamudio. 10:30etan Etenaldia   10:45etan ...


Euskara zertarako?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-04-22 17:42

Hori galdetu eta erantzun egin dute honako bi blog hauetan.Euskara zertarako?Euskara, ¿para qué?Erantzunak batez ere mamitsuak, zer pentsa ematen dutenak.


Juan Inazio Hartsuagak idatzitako liburu txiki bezain mamitsua da hau. Liburu haren lau kapitulu, gainera, interneten daude edonork irakurtzeko moduan: sinposioa, ospakizuna Lesakan, hiztegi proposamena eta errumaniarrak. Libre idatzi du Juan Inaziok eta, nire ustez, euskalgintzan askok edo uste duguna berak plazaratu du, zorrotz eta ausart. Merezi du benetan irakurketa labur bat egitea.Badu nire ustez benetan nabarmendu beharreko kapitulu bat: euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen. Oso artikulu mamitsua eta interesgarria. Saiatuko naiz liburu horretatik eta kapitulu horretat...


Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako.Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita.8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik beste hiztunekin, ez dago hiztun komunitaterik edo sarerik. Horrelako egoera batean egin litekeena da...


Orain dela hiru urteOrain dela hiru urte, udan UEUk antolatu behar zuen ikastaroarekin hasi nuen apirila. Gerora hizpidea ere ekarri zuenez, gerorako utziko dut. Horren ostean, liburutegi digital batera jo nuen, euskaraz soziolinguistikaz dagoen liburutegirik osatuena (eta doan deskargatzeko moduan). Portfolioaren artikuluei eman nien hasiera gero eta hilabete berean lau artikulu igo hezkuntza elebidunari buruz (oraindik ez du galdu aktualitatea gaiak, orain hirueledunaz ari badira ere).  UEUren produktuekin jarraitu nuen: oraingo honetan Inguma izeneko datu-basea. Autoestimar...


28. zenbakia / 2010eko martxoa Word dokumentua/Pdf dokumentua   SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA   EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK IKASTAROA EHUREN UDA IKASTAROETAN Aurtengoan ere Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Kluster...


Aurrekoan topatu nuen Abarrak euskara elkarteak bere garaian egin zuen Ume elebidunen gurasoei buruzko gidaliburua. Aintzindaria izan zen (ordutik asko ugaldu da, baina betiko moduan, udalez udal eta indarrak sakabanatuta), eta aitortu beharko zaio.Elebitasuna eta Hezkuntza -Ume Elebidunen Gurasoentzako Gidaliburua


Etxean zer ikusi, hura ikasi. Bideo oso interesgarria topatu dut gaur euskaltuben, familia transmisioari buruz. Egileak Habe, Buruntzaldeko udalak eta Soziolinguistika Klusterra.euskaltube.com bideoak | Izenburua: Hitzak ez du antzik jaboiarekin | Erabiltzailea: txiber


Eusko Jaurlaritzak hainbat hiztegi egin ditu, Euskararen Aholku Batzordearen terminologia batzordearen bidez. Eta horietako bat soziolinguistika hiztegia. Ezin esan sorpresa hartu ez dudanik.Hiztegia lau hizkuntzatan dator (euskarazkoa izan arren, definizioak euskaraz datoz-eta), ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Eta eskertzekoa da egin duten sintesi eta definizio lana. Oso lan txukuna.Gauzatxo bat, baina bat: lizentziarik ez dakar (beraz, copyright-a dauka). Hortaz, ezingo litzateke libre erabili, adibidez euskarazko wikipedian, zein beste hainbat lekutan (blog honetan adibidez)...


Azken Bat aldizkaria euskara lan munduan txertatzeko ahaleginei buruzkoa da. Gaia hurbila neuretzat, horri ekiten baitiot egunero 8 ordu.Aldizkariko edukiak udan UEUn antolatu zen ikastaro baten zenbait ponentzia dira. Ikastaro horretan erabilitako aurkezpen guztiak sarean daude dagoeneko (eta baita haren gaineko kronika ere).Artikuluen artean, bat nabarmendu gurako nuke, berritasun mailagatik: Marifer Gorostizak idatzitakoa, Lasarteko egoerari buruz. Bertan aipatzen ditu zeintzuk izan daitezkeen enpresa batek euskara plana martxan ez jartzeko arrazoiak. Eta horiei buelta emateko ar...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter