Atzo pasatu zen Korrika Txorierritik. Derion korritu egin nuen kilometro bat, euripean eta jende askorekin (ordua eta euria kontuan hartuz). Kilometroa amaitu eta kotxera. Eta handik Larrabetzura, Artola ondoko markesinara. Txorierriko azken kilometrora. Pankarta kotxetik atera, lorak, dantzariak, organizazioko furgona lotu, 200 pertsona baino gehiago zain, ...Belen Gana, Txorierriko AEKko arduraduna, AEKko beteranoa, beterano-beteranoa. 30 urte Txorierri euskalduntzen eta alfabetatzen. Korrika honetan emakumeei omenaldia egin behar zitzaien. Hori dela eta, Txorierriko batzuei okurritu zitz...
Pasa den astean heldu zitzaigun soziolinguistikaz berripapera. Aste honetan, berriz, Hizkunea berripapera. 16. zenbakia hemen.
Soziolinguistika Klusterrak atera du 13. soziolinguistikaz berripapera. Lotura hemen.
Katalanez irakurri dut neure lehen liburua. Toni Mollak argitaratutako Manual de Sociolingüística liburua. Egia esan, izenburua begiratuta, espainolez zela uste nuen, baina ez zait zaila egin.Oso liburu interesgarria. Bai horixe. Kataluniaren egoerari oso lotua aukeran, baina logikoa da. Hango soziolinguistikaren egoeraren berri ematen du, ikuspegi orokorra ahaztu barik. Euskal Herriko soziolinguistikari ere erreferentziak egiten dizkio, aukeran ere nahiko zaharkituak (euskararena muga handia dela ematen du, beste hizkuntza batzuetan, ingelesez ere dibulgazio lana egin behar al dugu?).Libur...
Datorren asteko barikuan (martxoak 23) UEUk Donostian antolatu ditu jardunaldi batzuk. Jardunaldi horiek Hizkuntza Politika Gizartean izenburua dute. Ni ezingo naiz joan, baina badaezpada hemen duzue informazio gehiago.
Artikulu hau erabili.com-etik lapurtu dut. Roberto Manjonena da (aurretik ere blog honetan aipatua). Eztabaida bat dabil han: hitanoa unibertsitatean erabili behar al da? Eta ze hitano klase? Oro har, ados nago berarekin eta aurreko post batean ere zerbait aipatu nuen horren inguruan. Hemendik gonbite bat egin nahi diot Robertori. Horrelako artikulu gehiago behar ditugu. Plazarik nahi izanez gero, blog honen ateak parez pare dituzu zabalik. Irakur dezagun, bada, zer dioen. Nire erantzunetik ez da berez ondorioztatzen estandarizazioaren kontra nabilenik. Hala ere, gaineratu nahi dut, ikuspe...
Patxi Salaberriri eguaztenean egin zioten elkarrizketa gure egunkarian. Hona hemen handik ateratako lerrokada bat:XVI-XVII. mendeetako pertsona izenak, adibidez, soilik artxiboetan zeuden. Egia da hizkuntza guztietan gauzak aldatzen direla, baina gure kasuan akulturazioa izan da, izen horiek ohikoak baitziren. Ez naiz Tristan edo Percebalez ari. Joanes, Mallico, Charticoz ari naiz. XIX edo XX. mendera jo, eta ez dituzu aurkitzen. Akulturazioa izan da. Euskararen historia soziala oso gai korapilatsua da, oso dokumentu gutxi baitaude. Saiakera batzuk izan dira, baina gaur egun oraindik orain ...
Beste wikipedia batzuetatik osteratxoa egin dut gaur eta hizkuntzaren soziologia eta soziolinguistikaren inguruan zer esaten duten eta zer ez aztertu dut, arin eta azaletik bada ere. - Katalanezko wikipedia: Katalunia beti izan da erreferente Euskal Herrian, alor hauetan behinik behin. Horregatik, lehen osteratxoa hemendik egin dut. Deigarria egin zaidan lehen gauza da katalanezko wikipedian ez dagoela soziolinguistika kategoria (euskarazkoan bai, esate baterako). Baina, egia esan, euskarazkoa baino osoagoa da oro har. Hutsuneak izan baditu, batez ere egileei dagokienean. - Espainol...
Azken egun hautean bi webgune topatu ditut. Biak berriak eta biak nolabait lotuta blog honen gaiarekin.- Lehena da lana euskalduntzeko bloga. Bloga Emunek kudeatzen du, baina lan mundua euskalduntzearen ikuspegi orokorra eman nahi du. Nahiko interesantea ematen du. Nire bloglines-era ekarri dut.- Bigarrena ebete.org webgunea da. Ez da bloga, web korporatiboa baino. Ebetek erabileraren ontzia bete nahi du, Txepetxen teoria ezagunei erreferentzia eginez. Ebeteren atzean Ttakun elkartean ibilitako Iñaki Eizmendi dabil, gurasoentzat eta irakasleentzat formazio saioak eskaintzeko asmoz.
Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida. Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da. Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan....