Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Astearte eta asteazkenean Iruñean izan naiz, UEUko ikastaroetan. Soziolinguistikari buruzko ikastaroa egon da eta bertan hartu dut parte nik ere. Eraldaketarako esku-hartzea hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Erreferentziazko eredu baten proposamena. Iñaki Marko (EHU) Berandu iritsi nintzen hitzaldira. Hala ere, nondik norakoak antzemateko beste izan nuen. Iñakik eredu bat aurkeztu zuen, metodologia izan nahi duen eredua. Berak ENEKuS deitzen dio, nahiz eta oraindik ez den izen definitiboa. Eredua teknikoki ezin hobea iruditu zitzaidan. Dena den, agian aplikatzeko orduan arazoak sor d...


Beste kronika bi irakurri ditugu asteburu honetan Euskararen merkatu balioari buruzko jardunaldiei buruz. Hona hemen Berria egunkarikoa eta Gara egunkarikoa.


Udako ikastaroen kronika gutxi ari da izaten (sustatukoek ere aipatua). Kronika labur-laburra atera du UEUk bere blogean, Euskara eta merkatu balioari buruzko ikastaroaz. Kronika.


“Lingüística y colonialismo” liburua irakurri berri dut. Egilea Louis Jean Calvet frantziarra da. Aspalditik ezagutzen nuen liburua eta irakurtzeko gogoa nuen, baina ezin topatu. Orain dela gutxi, edizio berria atera dutela jakin eta erosi egin nuen. Liburua zaharra da, 70. hamarkadan idatzia. Mundua eta hizkuntzalaritza asko aldatu egin da urte hauetan, baina Calveten teoriak oraindik sasoiko daude. Azaltzen diren egoerak-eta ezagunak egiten zaizkigu, gertukoak, gaur-gaurkoak. Ekarpena handia egiten du liburu honek ordezkatze prozesuak ulertzeko, justifikazio ideologikotik eguneroko pasa...


Aspaldi aipatu nuen Hik hasi antolatutako ikastaroena. Ba, prentsan ageri da ikastaro baten inguruko elkarrizketa.Elkarrizketa Uri Ruiz Bikandiri, gure periodikuan.


Xirika gazte hilabetekarian urtean birritan idazteko gonbita egin zidaten urte hasieran. Nik baiezkoa eman nuen eta lehen artikulua maiatzeko alean agertu zen (Xirika 3, 2007ko martxoa). Artikulua pdfan. Argazkia Aner Mentxakarena da. Titulua Roberto Manjoni lapurtu nion eta hortik zehar agertzen den esaldi bat Benitori. Soziolinguistika. Berba potoloa da, mardula. Normalean entzuten dugunean atzera eragiten digun berba horietako bat. Baina soziolinguistikak gure bizitzan eragiten du, une orotan gainera, guk nahi ala ez. Horrexegatik, uste dut beharrezkoa dela soziolinguistikak ematen dizk...


Soziolinguistikaren gida sexuala. Sechu Sende izeneko soziolinguista galegoak idtazitako artikuluaren izenburua da hau. Gainera, sari bat irabazi du, kazetaritza artikulu normalizatzaileena, hain zuzen ere.Eta zertaz doa? Ba, hizkuntzaren normalizazioa sexuarekin parekatzen du, gozamenarekin, ondo pasatzearekin. Euskal Herrian ere horren bueltan gabiltza, eta merezi du beste herri batzuetako hausnarketak gurera ere ekartzea.Guía Sexual da Sociolingüística


Zapatua. Arrastia. Kuadrilakoekin tragoak hartzen. Lagunen arteko solasaldia. Erdaraz.Kuadrilako neska batek mutil laguna topatu du. Haren gainean berbetan ari ginen. Kuadrilako batek kontatu zuen tipoak esan ziola "niri euskaraz mesedez". Kuadrilakoak ez zion ezer esan. Baina guri bai.Oso artifiziala egin zitzaion kuadrilakoari. Izan ere, berak dio euskaraz egiten diola euskaraz zuzentzen zaionari, baina horri erdaraz egingo ziola momentu horretatik aurrera. Artifiziala zergatik? Neska lagunarekin erdaraz egiten du tipoak. Kuadrilakoak esaten zuen berak jende askorekin egiten duela euskara...


Gaurkoan beste ikastaro batekin natorkizue. Gainera, non eta nire herrian egitekoa dena. Ikastaroa Labayru ikastegiak antolatzen du.Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa:a) Administrazinoa eta euskerea:          · Gramatika ohiko akatsak.          · Estilo arazoak.          · Administrazinoko idatziak.    b) Hizkuntzaren normalizazinoa:          · Euskera Biziberritzeko Plan...


Mikel Zalbidek orain dela gutxi egin du Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia. Hizkuntza soziologiaren eta soziolinguistikaren inguruan lan aparta egin du Mikelek azken urte hauetan, bereziki Joshua Fishman irakaslearen ikuspuntua gurera ekartzen. Hona hemen hizkuntza soziologiaren inguruan oinarri-oinarrizkoak diren bi testu:  -         Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio? -         Joshua A. Fishman-en RSL edo HINBE  Testu biak luzeak dira, sakonak eta oso zorrotzak. Benetan merezi du b...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter