Hiznet-eko beste ariketa bat: Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana sendotuz. Bigarrenik, transmisioaren indartze horrek erabilera bultzatzera bideratuta egon beharko luke.Transmisioak berez ez du e...
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).Egitaraua 9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa 9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa. 9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea. 10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperietnzia”. Ferran Suay (Valentziako unibertsitateko irakaslea) 11,15 – 11,45.- Atsedenaldia 11,45 – 12,45...
Emunek antolatutako jardunaldietan Iñaki Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu izan zait berak esandako hainbat gauza. Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri nahi badugu, lehenik eta behin horretar...
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean.Oso interesgarria eta mamitsua.Bizi-esperientziak.
Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira. Lehenik eta behin, ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den, bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik ariketari ekingo diot. Lehenengo ezberdintasuna izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu daukan. Sanchez Carrionen teoria bereziki pentsatua dago hizkuntza gutxiagotuak geroratzeko, hizkuntz...
Hemendik aurrera, atal berri bat irekiko dut blogean. Pasa den asteburua ordenadorea garbitzen eman nuen (beste gauza askoren artean). Eta aurkitu nituen orain dela 4 urte Hiznet ikasi nuenean egindako ariketak. Eta horietako batzuk hona ekartzeko modukoak iruditu zitzaizkidan. Hortaz, hiznet-eko zenbait ariketa azalduko dira blogean. Orain dela 4 urtekoak direla hartu behar da kontuan epaitzeko.
Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!! Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa) Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau? Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke: Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut deus egin. Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago...
Lehengoan ere aritu ginen blog honetan hizkuntza marketinaz. Iñigo Fernandez Ostolazak horren gaineko iruzkina egin du bere blogean.Bi kontu hortik: “El márqueting lingüístic sorgeix de la idea de considerar la llengua com un producte i els parlants com a consumidors d´aquest producte, i, per tant, com a components d´un mercat.” “Si el màrqueting lingüístic té com a finalitat aconseguir que el mercat (els parlants) prefereixi usar una llengua en uns contextos determinats i promoure-la entre els parlants potencials, s´ha de conèixer el posicionament -la percepció- dels parlants de catalá i r...
Sustatun ikusi dut Emunekoak euren jardunaldiaren gaineko zuzeneko jarraipena egiten ari direla. Blog honetan ere aipatu genuen delako jardunaldia.
Elgoibarko IMH-k bigarrenez antolatu du 30+10 mintegia. Enpresen hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi izango dira mintegi horretan. Mintegia urriaren 25ean izango da Elgoibarren, goizeko 9:00etatik aurrera. Mintegiaren egitaraua. Berria erabili.com-en eta IMHren webgunean. Nik ez dut izango hara joateko modurik, baina norbait animatzen bada hitzaldien gaineko komentarioak egitera, ondo etorria izango da.