Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Nire liburutegia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-17 17:59

Benitok eta Ricardo Gomezek egin bezala, ni ere ibili naiz google-ek eskaintzen duen liburutegiarekin olgetan. Horren ondorioz, liburutegitxo bat osatu dut, 48 libururekin oraingoz. Liburu horiek hizkuntzaren soziologiari buruzkoak dira gehien bat. Batzuk zatika daude, beste batzuk ez, baina haiek erosteko edo kontsultatzeko modua eskaintzen dizu zerbitzuak berak.Irakurri, bada. Hizkuntzaren soziologiari buruzko nire liburutegia.


Karrajuan ikusi dut. Ideia ona iruditzen zait. Horregatik, hona ekarri dut komiki bat.Zaharberriren bloga.Zaharberriren flickr-a.


Ganora gitxi

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-10 11:54

Bideo bat ikusi dut, teleboinan. Komentariorik ez dau merezi, ... Ganora gitxi.


Lehentasun kontua

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-05 17:32

Oporrak. Troia hondartza zoragarrian etzanda. Eider eta biok. Mundua konpondu guran. Elkarrizketa mamitsua. Blogeratzeko gomendioa eman dit eta badoa. Hasiko gara, ba. Nire ibilbide akademikoa aztertzen ari ginen Fishmanen eredu soziolinguistikoaren arabera. Nik zuzenbidea ikasi dut Deustuko Unibertsitatean. Klaseak euskaraz jaso nituen zati baten (izan ere, karrera osoko ikasgai guztiak euskaraz jasotzeko modurik ez zegoen). Deustuan hainbat irakaslek kriston lana egiten dute zuzenbidearen ikas-mundua euskalduntzeko: ikasgaiak euskaraz eman (ganoraz ia beti), ikasmaterialak itzuli edo so...


Oporrak amaitu direz eta osta bere nator blogera. Gaur edo bihar edukia gehituko dot, baie horren aurretik autobonbo apur bet egitea toketan daste: urtarrilean (10ean hain zuzen be) jarri neban martxan bisitak neurtzeko statcounter (antza metodorik fiableena dalako bistak neurtzeko). Ba, ordutik hona 5.00 bisita baino gehiago izan dau blogak, 5.122 bisita zehatz-mehatz. Eskerrik asko danoi, baie bisita gitxiago eta komentario gehiago (maita nazazu gutxiago eta goza nazazu gehiago, baie beste modu batera esanda).


Zarratuta

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-07-26 14:29

Gaur hartuko ditut oporrak. Beraz, irailera arte blogean ez dut ezer idatziko. Komentarioak egin ahal dituzue, noski, baina erantzunik ez espero. Portzierto, sustatu efektua nabaritzen da, gaur inoiz baino bisita gehiago izaten ari da bloga, sustatun agertu delako.


Liburu hau iaz argitaratu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Liburua ingelesez dago idatzia. Euskarazko soziolinguistikaren gaineko errepasoa egiten du hainbat artikulutan. Oso interesgarria da Euskal Herriko soziolinguistikaren gaineko sarbidea egiteko. Liburua, berez, atzerriko publikoari begira eginda dago. Eta zentzu horretan beharrezkoa da atzerrian gure soziolinguistikaren berri emateko. Artikuluen artean, baina, badago nabarmendu beharreko bat: “The future of basque in RLS perspective”, Mikel Zalbide, Nicholas Gardner, Xabier Erize eta Maria-Jose Azurmendi. Artikulu honek berritasuna ...


Benitori agindu bezala, Sechu Senderen Guía Sexual da Sociolingüística itzuli eta euskarara moldatu dut. Hona hemen emaitza. Gainera, asteburu honetan Bilbon Euskalsex izan da. Sexua eta euskara lotu ei dituzte, ba guk aurrerapauso bat emanez sexua eta soziolinguistika lotuko dugu. AHOA BETE SEXU Gure gorputz barruan beste pertsona bat sartzen den lehen aldia, normalean mingainaren bidez izaten da, ahoaren bidez. Bale, aurretik pertsona hori besarkatu ahal duzu, edo belarrian kosk egin. Baina besteen gorputza benetan esploratzen duen lehena mingaina da, aho barruko sekretuak agerrarazten ...


Lehenik eta behin, Berria egunkarian argitaratutako artikulua. Hizkuntza plangintzak hartu ditu ardatz soziolinguistikako ikastaroak, gaur arte Hizkuntza plangintzen ingurukoa da UEUk Iruñean antolatu dituen ikastaroetako bat, soziolinguistika sailak prestatu duena, alegia. Teoriak eta praktikak ari dira jorratzen parte-hartzaileak. Atzo hasi eta gaur du azken eguna ikastaro horrek. Atzoko jardunaldian, besteak beste, eraldaketarako esku-hartzea landu zuen Joxe Inazio Marko EHUko irakasleak, hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Markok, zehazki, interbentziorako erreferentziazko ered...


Bigarren egunean garaiz heldu nintzen. Eta, gainera, arratsaldean egin behar nuen nire hitzalditxoa. Jarrerak hizkuntza normalkuntza prozesuetan. Aizpea Otaegi eta Aitziber Salaberria (Elhuyar) Hitzaldia interesgarria izan zen eta lehen ordurako aproposa. Nagiak ateratzeko aproposa. Gustatu zitzaidan bibentziekin eta emozioekin lotzearen kontua. Gero eta gehiago entzuten den kontua da hau, euskara emozioekin lotu behar dena dioen ikuspegiarena, hain zuzen ere. Euren metodoa esanguratsua da, dudarik gabe. Eraldaketa prozesu baten berri eman ziguten Elhuyarrekoek. Ekintza-hausnarketa-ekintza ...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter