Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Hizkuntza marketina

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-19 18:08

Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau de màrqueting lingüistic. Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu, Euskara nola saldu gazteei eta Zertarako behar du euskarak marketina?. Horrez gain, datorren hilean UEUk Eibarren Euskararen balio merkatuari buruzko jardunaldia egingo du. Oso interesgarria ematen du eta...


Irakurle fidel bati

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-18 18:10

Badakit egunero-egunero bisita nahikotxo dudala, baina egia esan ez dut ezagutzen zeintzuk irakurtzen duten bloga. Bakan bat ezagutzen dut, baina gutxi egia esan. Ba, mezu hau espreski Deustutik irakurtzen duen horri dedikatua dago.  Zure tesiaz egin zenidan berba, egin behar zenuela antropologiazko zerbait. Nik zenbait erreferentzia eman nahi izan nizun, baina momentuan ahaztu eta ez nuen esateko betarik hartu. Erreferentziak emango dizkizut, ezagutuko dituzu, baina badaezpada ere.  Paula Kasaresek hizkuntza antropologiari buruzko tesia prestatzen ari da. Artikulu bat idatzi zuen...


UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da. Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat zailetan. Berebiziko eginkizun –”misio”- horren aurrean euskararen defentsarako mugimenduek oinarrizko ik...


Linguanet ikastaroa amaitu egin dut eta gai naizela esan didate, hau da, ikastaroa gainditu dudala. Agindu nuen blogean zerbait aipatuko nuela ikastaroari buruz, baina azkenean ikastaroa amaitu eta ezer ez dut aipatu.  Ikastaroak bost ikasgai izan ditu:  1. Euskara planen ikuspegi orokorra 2. Diagnostikoa eta diseinua 3. Ezarpena 4. Jarraipena eta ebaluazioa 5. Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan Eta hiru aurrez aurreko saio: 1. Diagnostikoa eta diseinua 2. Ezarpena 3. Jarraipena eta ebaluazioa  Nik horietatik lehenengo bietara baino ez naiz joan. Orokorrean ika...


Azken egun hauetan soziolinguistikarekin zelan edo halan erlazionatutako hainbat ikastaroren berri izan dut. Atzo bertan nire ustez osoena den Hiznet ekarri nuen blogera. Gaur beste lau ere ekarriko ditut:- HUHEZIk nazioarteko bi ikastaro egingo ditu datorren ikasturtean ingelesez. Media and minority languages bata, eta Education and minority languages bestea. Informazio gehiago hemen.- Hizkuntza gutxituei eta euskarazko komunikazioari buruzko masterra EHUn. Gaurko Berrian irakurri dut albistea.- HUHEZIk antolatzen duen Hizkuntza kudeaketa aditu titulua. Informazioa jarraian.Beste batzuen b...


Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak euskararen normalkuntzan beharrezkoa den ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa lortzeko premiari erantzunez antolatu dute graduondokoa. Horren ondorioz, elkarrekin Hiznet, Hizkuntza Plangintza on line ikastaroaren zazpigarren edizioa burutuko dute. Ikastaroak metodologia malguari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz. Egitarauak Soziolinguistikako arlo desberdinei erantzuten die. Matrikulazio epea 2007ko urriak 18 arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua. Ikasturte hasiera: 2007ko azaroak 01 Ira...


Mintza eguna

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-08 16:29

Ez dut Mintza egunari buruzko kronika bat idatziko. Horretarako hainbat aukera daude: Tximintxekoa, Karrajukoa, Mintzakide, Topagunekoa, Zaharberrikoa, Berriakoa … Nik egin nahi dudana da irakurketa soziolinguistikoa. Askotan egiten dugu berba plangintzez, kontu teknikoez-eta. Baina ahazten zaigu plangintza horien atzean pertsonak daudela. Eta pertsona horiek emozioak eta sentimenduak dituztela, baita aurreiritziak eta interes ezberdinak ere. Mintza egunak (eta oro har, berbalagunen mugimenduak) euskararen normalizazioan eragiten du, eta emaitzak, gainera, ikusgarriak dira. Horrez gain, par...


Portfolioa ostekoa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-31 19:14

Portfolioaren entregak amaitu egin dira, bederatzi izan dira guztira. Portfolio originalean zegoen guztia ez da hona ekarri. Gainera, entrega bakoitzean gauza batzuk aldatu egin dira, baina eduki originala mantentzen saiatu naiz. Aldaketak gehiago izan dira estilo aldekoak, eduki aldekoak baino. Dena den, ondorioetan bai izan dira aldaketak, garrantzitsuak gainera. Egia esan, lana egiterakoan azkar egin nuen ondorioena eta ez nintzen oso gustura geratu. Ez nuen jakin azken unera arte ondorioak egin behar zirenik. Portfolioarekin bloga elikatzeko bazka izan dut hilabete hauetan. Hemendik aur...


  Euskaldunon hizkuntza komunitatea ahula da, konplexuz beteta, herabea, uzkurra, bere buruarengan konfiantza gutxi duena. Hori behin eta berriz agertu da portfolioan, baita Txepetx-en teorietan ere. Gainera, edozein euskaldunak milaka adibide jarri ahal ditu honen inguruan. Ahulezia hauek hezkuntza elebidunean eragina dute eta ez nolanahikoa. Nik esango nuke ahulezia hauek baldintzatzen dutela goitik behera hezkuntza elebiduna.  Gure hizkuntza komunitateak ere bere burua antolatzeko gaitasun paregabea erakutsi du. Hala ere, gaitasun horrek berak frogatzen du gure ahuldad...


Portfolioa (VIII)

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-28 18:05

“Amona zabuan”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila) Berria 2005eko ekainaren 8a Artikulu zoragarria, itzela. Eta bertsoak bezala antolatuta. Azken esaldian errematea. Hona ekarri beharrekoa: «hizkuntzaren irakaskuntzak, ororen gainetik, hitzaren poza eta lilura transmititu behar ditu».   Esaldi horrek portfolio honetan zeharka baino ukitu ez dudan eremu batera narama. Gizartea eta irakaskuntza behin eta berriro aipatuak izan dira, baita euren arteko harreman dialektikoak ere. Bestelako gaiak ere, baina honako hau ez. Eta garrantzitsua dela uste dut. Hizk...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter