Irakurle fidel bati

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-18 18:10
2

Badakit egunero-egunero bisita nahikotxo dudala, baina egia esan ez dut ezagutzen zeintzuk irakurtzen duten bloga. Bakan bat ezagutzen dut, baina gutxi egia esan. Ba, mezu hau espreski Deustutik irakurtzen duen horri dedikatua dago. 

Zure tesiaz egin zenidan berba, egin behar zenuela antropologiazko zerbait. Nik zenbait erreferentzia eman nahi izan nizun, baina momentuan ahaztu eta ez nuen esateko betarik hartu. Erreferentziak emango dizkizut, ezagutuko dituzu, baina badaezpada ere. 

Paula Kasaresek hizkuntza antropologiari buruzko tesia prestatzen ari da. Artikulu bat idatzi zuen aspaldi Bat aldizkarian: Aunitz dakit, bizitzen dakit. Baztango hizkuntza egoera aztertzen zuen ikuspuntu antropologiko batetik. Badu beste artikulu bat Ankulegin argitaratua, 6. zenbakian.


Jone Miren Hernandezek ere heldu dio hizkuntza antropologiari. Bere tesia hauxe da: Lasarte-Oriako euskararen bilakaera: galeraren inertziatik berreskurapenera. Hainbat lotura utziko dizkizut:

-         Tesiaren laburpen bat, Argia aldizkarian.

-         Euskara dela eta …. neskek zer diote?

-         Jolasgaraia. Gaztetxoak, hizkuntzak eta identitateen adierazpenak.

-         Euskararen transmisioa gaur: ikerketa tresnak eta estrategiak.

Joao

Joao 2007-06-20 23:04 #1

Mila esker erreferentziengatik. Baita orain arte aipatu dituzunengatik, izan ere, ziur niri bezalaxe beste batzuri ere baliogarri egin zaizkiola. Garaigokoarekiko blogfideltasuna fidelizatuko dut eta fidelagoa bihurtuko naiz ordainetan. Izan untsa.

txerra

txerra 2007-06-21 12:16 #2

Fidelizatzeko badakizu zer egin behar duzun: zure RSS irakurgailuan bloga sartu eta kitto. Eta zure tesiko ekarpenak ere bertara bota ahal dituzu noizean behin, ondo etorriak izango dira eta.<br />


Utzi iruzkina: