Linguanet: balorazioa
Linguanet
ikastaroa amaitu egin dut eta gai naizela esan didate, hau da, ikastaroa
gainditu dudala. Agindu nuen blogean
zerbait aipatuko nuela ikastaroari buruz, baina azkenean ikastaroa amaitu eta
ezer ez dut aipatu.
Ikastaroak bost ikasgai izan ditu:
1. Euskara planen ikuspegi
orokorra
2. Diagnostikoa eta diseinua
3. Ezarpena
4. Jarraipena eta ebaluazioa
5. Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan
Eta hiru aurrez aurreko saio:
1. Diagnostikoa eta
diseinua
2. Ezarpena
3. Jarraipena eta ebaluazioa
Nik horietatik lehenengo bietara baino ez naiz joan.
Orokorrean ikastaroa ondo egon da. Oso espezializatutako ikastaroa izan da, enpresetan euskara teknikari diren edo izango direnei zuzendua, zehatz-mehatz. Mundu honetan esperientzia gutxi duten ikasle batzuk kexatu egin dira, oso teknikoa delako eta gauza asko suposatutzat ematen dituelako. Nik ez dut sentsazio hori izan, nahiz eta enpresen munduan esperientziarik ez izan. Dena den, egia da nik mundu hori nahikoa ezagutzen dudala, hiznet dela eta.
Aurrez aurreko saioak ere interesgarriak izan dira. Alde batetik, hiznet-en ez bezala, ikasleon arteko harremanak egiteko bide eman dutelako. Harreman horiek oso interesgarriak izan dira (behintzat nire kasuan). Enpresetan dabiltzan teknikariak, udaletako teknikariak, irakasleak, euskara plana duten enpresetako langileak, … Horiek guztiekin izan naiz lan-taldeetan eta horrek zure ikuspegia zabaltzen laguntzen du.
Beste alde batetik, saioetan lana egitea tokatu zaigu. Teorian ikusitakoa lantzeko beste modu bat izateaz aparte, sortzea ere eskatzen du, zure burua teknikari hartzea ere eskatzen du, horrek dakarrenarekin.
Horixe izan da. Beste ikasleren batek bere iritzia eman nahiko balu, idaztea dauka, ondo etorria izango baita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: