Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Bildu.net martxan jarri eta berehala zabaldu nuen nire kontua. Kontu horretan hizkuntza soziologiaren (edo soziolinguistikaren) inguruko lastermarkak baino ez ditut jarriko. Nire beste lastermarkak beste nonbaiten gorde beharko.Beraz, badakizue begiratu noizbehinka eta sl etiketapean sartu gai honen inguruan interneten topatutakoa.


Eta internetene non topatu ahal ditugu soziolinguistikaren (edo hizkuntza soziologiaren) gaineko materialak euskaraz?Has gaitezen errepasoa. Ez da xehea izango, inondik inora, ezta itxia ere. Lekurik garrantzitsuenak aipatu nahi ditut besterik ez.Maiztasuna eta kalitateari dagokionez, erabili.com da erreferentziazko lekua. Egunero pare bat artikulu argitaratzen dituzte  azpeitiarrek, euskarari buruz. Horietatik asko eta asko hizkuntza soziologiari zuzenean edo zeharka lotuta.Beste bi webgune ere aipatzea merezi du: Soziolinguistika Klusterrarena eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkunea. Lehen...


Agindu legez, bi termino horiek definitzen saiatuko naiz.Hizkuntza soziologia: terminoa Joshua Fishman-ek asmatu zuen. Izenak dioen bezala, hizkuntza soziologia soziologiaren adarra da, besterik ez. Hizkuntzaz arduratzen den soziologiaren adarra, hain zuzen ere. Soziolinguistika: termino honek bi adiera ditu nagusiki. Adiera hertsiaren arabera, soziolinguistika hizkuntzalaritzaren adarra da, hizkuntzak jendartean dituen arazoez arduratzen dena: adibidez, argotak, haur hizkera, soziolektoak,  klaseen artean dauden hizkuntza aldaerak, ...Adiera zabalaren arabera, soziolinguistika anabasa...


Aurkezpena

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-11-06 20:07

Hau blogaren aurkezpena da. Nire burua aurkezten hasiko naiz. Nire izena Txerra Rodriguez da eta Topagunean egiten dut lan. Hauxe nire lehen bloga da, nahiz eta aurretik (eta jarraituko dut) blog kolektibo bat kudeatu, beste kide batzuekin batera. Nire herriko euskara elkartearena, tximintxena hain zuzen ere.Zertarako ireki dut blog hau? Ba, hizkuntzaren soziologiari (edo soziolinguistikari) buruz handik eta hemendik jasotzen dudan informazioa zabaltzeko, iruzkinak egiteko eta abar.Bloga egiteko blogak.com plataforma hautatu dut. Blogari.net ezagutzen dut eta oso gustura nago, baina platafo...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter