10 urte
Konturatu orduko, neure blog honek ia 10 urte bete ditu: xume-xume hasi zenak bizitza aldatu didala esan dezaket. Ezin dut nire azken 10 urteko bizibidea blog barik irudikatu. Baina, tira, erromantiko jarri aurretik, Leihotikan taldekoek esaten zuten bezala, “10 urte nik nahi dudana egiten, 10 urte eta etorriko direnak”. 10 urte eta 945 artikulu, eta iruzkinak, eta blogetik eratorri den guztia ...
Ba bai, “egunen batean ateri denean, euriaz ariko gara, baina bitartean jarraitu bidean, kondena ederrean”. Eta hala egingo dut. Hori bai, hau izango da azken sarrera blogak.eus atarian. Hemendik aurrera, argia.eus-en ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko blogak-eko lagunei emandako laguntzagatik! Segi gogor!
Iruzkinak
Aitor 2016-11-04 12:12 #1
Zorionak, Txerra, 10 urteokaitik. Zorionak ... eta eskerrak ere bai, zure gogoetak xumeak bezain interesgarriak baitira. Eta Zorionak, ARGIArako jauziagatik. Aurrerantzean euskaltzale gehiagok izango dute zuri jarraitzeko aukera.
2016-11-04 12:57 #2
Eskerrik asko, Aitor, nire asmoa da orain arte segitzea, nire harrikadak eta hausnarketak lau (edo hiru) haizeetara zabaltzen jarraitzea. Segi fin!
Utzi iruzkina: