Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Arau sozialak gora, arau sozialak behera aritzen gara askotan soziolinguistika mikroaren aldekook. Baina zer demontre dira arau sozialak? Arau sozialak jendartean dauden arau inplizituak dira, idatzi bakoak. Eta arau horiek portaera bat ohiko bihurtzen dute, portaera bat behin eta berriro errepikatzea dakarte. Baina hori zelan egiten da? Arau horiek (beste edozein arauren antzera) zigorrak eta sariak ekarri behar dituzte. Hau da, talde bateko kideek besteengandik portaera bat espero dute eta, portaera hori gertatzen ez bada, zigorrak aplikatuko dit...