Loraldia loratzen ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-04-27 13:10

garaigoikoa 1461755645147

Aurten bigarrenez egin da Bilbon, Loraldia du izena eta kultur zikloa da. Antzerkia, musika, literatura, artea, dantza, kalejirak eta kategoria horien barruan sartu ezin diren gauza asko. Sortzaileen arteko loturak bilatu ditu, gauza berritzaileak eta berriak Bilbora ekarri, tradizioa eta modernotasuna lotu ditu (lehen egunean, Pastorala eta beatbox txapelketa, gune berean), erdigunea ere okupatu du (Arriaga, Campos antzokia, Alondegia, Kafe Antzokia).


Eta jendeak erantzun duela ematen du (ni ibilitako hiru emanaldietan jende askotxo egon da), eta ez da gutxi. Hobetzekoak izango ditu, jakina, baina bide onean egindako pausoak iruditzen zaizkit, ikuspuntu soziolinguistiko batetik ere (akaso, Bilboko sortzaile eta mugimendu sozialekin harreman gehiago izan beharko luke, baina tira …). Loratzen jarraituko duelakoan …


Utzi iruzkina: