Mikrosupremazismoak #kontzeptugisa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-04-18 08:51
2

garaigoikoa 1460962604900

Supremazismoa (hizkuntza-supremazismoa nahi bada) ideologia bat da, aurreiritziz betetako ideologia hobeto esanda. Honen arabera, hizkuntza batzuek beste batzuek baino balio gehiago dute zenbait egoeretarako.Gainera, ustezko dohain horiek ez daude lotuta arrazoi politiko, sozialei, ez; hizkuntza bakoitzaren egiturari lotutako dohainak dira antza. Gehiago sakontzeko irakurri Moreno Cabreraren edozein liburu, hau adibidez.

Matxismoa dago eta matxismo horren ondorioak egunerokoan pairatzen dituzte emakumeak (eta beste batzuk ere). Batzuetan gordin-gordin eta beste batzuetan, berriz, ezkutuago. Eta ezkutuago diren horiei, naturalizatutako bortizkeria forma horiei, ikusiezinak diren horiei mikromatxismo deitu diete. Nik #kontzeptugisa mikrosupremazismoak proposatzen dut.

Eskertuko nituzke mikrosupremazismo adibide batzuk, artikulua hobeto ilustratua gera dadin.

Aitor

Aitor 2016-04-18 09:33 #1

Egun on, Txerra (eta blog honetan topo egiten duzuen gainontzekook)
Niri bururatzen zaizkit batzuk:

- Konpromisoz eta gaizki egindako itzulpen desegokiak
- "Egun on deno(r)i. Como decĂ­amos en el anterior programa ..."
- Hasiera testimonial horiek izateaz gain, lehenengo gaztelaniaz eta ondoren euskaraz egiten diren horiek.
- ...

txerra

txerra 2016-04-18 10:09 #2

Eskerrik asko, Aitor!


Utzi iruzkina: