Hizkuntza da gure ingurunea
Sechu Sende idazlearen “Animais” liburuan agertzen den poematxo hau hartu eta itzuli egin dut. Hizkuntza ekologiaren bidean ...
Oraindik bada jendea arrabio hori eta beltza
ikusten duenean
oinarekin zapaltzen duena.
Amuarrainak lixibarekin harrapatzen duena
eta gauez basurdeak hiltzen duena lakioz
aizkora batekin.
Eta gobernuak harrobiak baimentzen ditu Courel-en
eta gas planta bat itsaso ondoan
eta gure etxeen ondoan.
Babestu behar ditugu hitzen ibaiak
eta esanguraz betetako mendiak.
Infinitibo makurtua basoan ezkutatzen
den aizkonarra da. Ez
jarri aluminioa egurrezko leihoetan. Ez
utzi zure hizkuntza hitz egiteari zure seme edo alabei.
Legeak ez badu gure lurra babeseten ezta gure hizkuntza ere,
guk egin beharko dugu.
Ezagutu zure hizkuntzaren fauna:
koartza hartu, harren torlojua,
otsoek punk taldea sortu dute,
kirikinoen manifestazioa igande honetan:
Galizia ez da salgai.
Jendea gure hizkuntza mehatxatzen duten
makina hondeatzaileen aurrean paratzen da.
Ez dugu atzerapausorik ematen.
Poema izan daiteke kalea,
zapaldutako eski baten modukoa
edo otso baten belarria bezalakoa.
Batu ditzagun gure hitzak indartsuagoak izateko.
Ez bota sulfatorik zure ahots kordei.
Ez diezaiezun sal zure trazu dialektalak
espekulatzaileei.
Ez bota piztutako zigarrorik liburuen artean.
Zureei bizitzaren aldeko maitasuna transmititu.
Gure hizkuntza da gure ingurunea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: