Kategoria: hizkuntza ekologia
BERRIA, Iñigo Astiz , 2019ko azaroak 10 Espezialisten artean soilik dira ezagun Yehuda Halevi eta Benjamin Tuterakoa idazleen izenak, baina Erdi Aroko hebreerazko literaturan garrantzitsuak dira Tuteran jaiotako bi idazleon lanak. Gainera, Nafarroako hiri horretan bizi izandako kristauen, musulmanen eta juduen arteko elkarbizitza giroaren berri ematen dute haien lanek. Tuterako erdiguneko irudi bat, eguzkiaren lehen printzek argituta. VILLAR LOPEZ / EFE Euskal Herriko autore gutxik dute haien pareko pisurik nazioarteko literaturan, eta, halere, apenas altx...