Desazkundea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-06-06 09:40

garaigoikoa 1465198922966

Azken aldian desazkundeari buruz ari naiz irakurtzen eta pasa den astean horren inguruko jardunaldiak egin ziren Bilbon. Teoria horren ideologo nagusia Serge Latouche frantziarra dugu. Eta hark “8R”en teoria dakargu:

  • Birtestuingurutu/birkontzeptualizatu: errealitatea kontzeptualizatzeko moduak aldatu
  • Berregituratu: aparatu ekonomikoa eta ekoizpen-aparatua balio-aldaketara egokitu
  • Birlokalizatu: tokiko ekoizpenen kontsumoa sustatu
  • Birbanatu: baliabide naturalak eta aberastasuna denon eskura egotea
  • Murriztu: kontsumoa eta energia gastua
  • Berrerabili
  • Birziklatu

Kontzeptu horietako bakoitza zeharo iradokitzailea da niretzat (azken hirurak ezagunak badira ere). Semaforo soziolinguistikoa nik ere piztuta daramat eta horrek zuzenean horiek kontzeptu horiek gurera (edo hizkuntzen ekologiara zehatzago) zelan aplikatu bueltaka eta bueltaka ibili naiz.

Argi dago gauza bat: erdarek desazi egin behar dutela gurean. Eta euskara birlokalizatu behar dela, tokiko ekoizpenaren kontsumoa bultzatu, hau da, euskararen ekoizpenaren kontsumoa bultzatu. Edo ez dago hain garbi …


Utzi iruzkina: