Irakurgaiak: Uma ilusao necessaria

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-04-20 11:32

garaigoikoa 1461144986014

Sechu Sendek oparitu zidan liburua: Uma ilusao necessaria. Interesgarria da benetan. Eta liburuko hitzaurrea itzuli (eta laburtu) dut (amu gisara):

Gaurko mendebaldeko kulturan, “hizkuntza”ri buruzko kontzeptua estu lotzen da oinarrizko ideia batzuekin. Ideia horiek zentzu komunetik datoz eta, beraz, ezin dira zalantzan jarri egia bezala hartzen direla. Izan ohi dira ziurtasun zalantzagarriak -gutxi definitutako edukiak, zailak definitzeko- eta horregatik hain zuzen ere eztabaidatzeko zailak dira. Honako hauek dira labur beharrez:

  • Estatu-nazio-hizkuntza bat datozela onartzea: estatu bat, nazio bat, hizkuntza bat.
  • Aginte printzipioa onartzea: badago hizkuntza dakien jendea eta, hori dela eta, klase jantziaren eliteko kide izateko gaitasuna duena. Badago ere hizkuntzaz dakien jendea eta, hortaz, hizkuntzari buruz berba egiteko gaitasuna du eta jendearen erabilera esparruetan eskuhartzeko eskubidea duela uste du.
  • Estandarra beharrezkoa dela onartzea: estandarra beharrezkoa da elkar ulertzeko (aniztasun babelikoaren mamuaren aurrean). Eta estandarra erregistro formal eta teknikoetarako egokia da, baita pentsamendua transmitizeko ere. Izan ere, kode hori aldaera familiar, dialektal eta bernakuloak baino landuagoa baita. Eta zuzentasuna, beraz, ezinbestekoa bihurtzen da.

Hiru oinarri hauek komunitate osoak bere egiten du, eta, ondorioz, hauxe da iritzirik zabalduena: “Hauxe da gure nazioaren berezko hizkuntza, zilegia den bakarra, denok berba egin behar duguna eta, berez, hori hitz egingo dugu hizkuntza horrek ematen duen prestigioa nahi badugu”.

Hiru oinarri hauek gure egitea posible diren bakarrak balira, balio du Estatuaren egituraketa zentralista babesteko, baita klase sozialen sistema hierarkikoa ere.


Utzi iruzkina: