Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Hiznet-eko webgunera sartu-irtenak egiten ditut noizbehinka. Eta orain dela pare bat aste sartu nintzen eta 2006ko ikerketa lanak topatu.Ordutik hona bost ikerketa lan irakurri ditut, lau lanerako eta beste bat gustuz. Komentatuko ditut batzuk, labur-labur.Irakurri dudan lehenengoa Roberto Manjonena izan da. Deustuko Menditarrak elkartean euskara normalizatzeko plangintza baterako proposamena da lana. Ikerketa lana txukuna iruditu zait, baina amaierak zeharo desorientatua utzi nau. Izan ere, ondorioetan hauxe esaten du gutxi gorabehera: Bilboko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, erda...


Txokotik zabalera (I)

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-04 17:42

"Txokotik zabalera" liburua ari naiz irakurtzen, Dabid Anautek egina.Iruzkina egin aurretik liburutik ateratako orri bat ekarri nahi dut hona, copyright-aren legeei kasurik egin barik.Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea ezinbesteko jotzen dutenak, gakoa hizkuntza-komunitatea trinkotzean jartzen dutenak, hizkuntzarena ia kontu edo auzi estetiko hutsa dela diotenak, gure arazo osoa -eta irtenbidea, noski- komunikazioan edo diskurtsoan kokatze...


Eskerrak emateko

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-30 17:14

Post hau berezi samarra da: bi blog aipatuko ditut eta biei emandako laguntza eskertu.Lehenik eta behin, eskertu nahi diot Benitori emandako laguntza, bere blogaren bidez. Baina ez albo-zutabe prezioso hori jartzearren bakarrik. Aspalditik jarraitu dut bere bloga, eta inspirazio iturri aparta izan da. Lan ikaragarria egiten du, gainera lan orduz kanpo. Euskarazko blogosferan erreferente, ideia berriak eta berritzaileak martxan jartzeko ezinbesteko bloga.Eskerrak bigarrenik Tximintxeri. Urtebete egin du gure blog kolektiboak (Jose Angel, Eider, Joana eta laurok hartu dugu parte). Abentura xu...


Euskara triglosian

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-28 19:29

Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen.Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera.Denetarik entzun zen, baina oro har denok nahiko ados geunden eztabaidaren funtsean. Batek esan bezala, batuazale amorratu izatetik orain beste ...


"Historia social de las lenguas de España": Francisco Moreno Fernandez.Egile honen beste bi liburu banituen irakurrita ("Sociolinguistica en EE.UU. eta "Principios de sociolinguistica y sociologia del lenguaje"). Horregatik, liburu hau ikusi nuenean erostea erabaki nuen.Lehen akatsa, erosi aurretik ez begiratzea. Amak beti esaten dit gauza bera, baina nik ikasi ez. Bigarren akatsa, espainol batekin fidatzea hizkuntza kontuetan.Liburuak akats historiko larriak ditu (adibidez, bisigodoek garaitu zituzten euskaldunak). Horrez gain, historiaren interpretazio berezia izan badu. Izan ere, egilear...


Fishman (I?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-19 18:16

Aste honetan berrirakurtzen izan naiz Mari Jose Azurmendiren Psicosociolinguistica liburua eta bertan topatu dut Fishman-ek etnizitateari buruz egiten duen definizioa. Eta horrek hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia.Burura derrepentean etorri zait herri honetako fishmanzaleek oso gutxitan (edo inoiz ez) aipatzen dutela etnizitateak hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Zergatik ote? Zein da arrazoia?Ohartxu bet: etnizidadeak gitxi gorabehera esan gura deu euskaltzaletasuna. Irakasle batek diñoen moduen, jeneralizaziño guztiek guzurra direz, baie sarri askotan ezinbestekoak dir...


Irakurgaiak: Bat 60

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-14 19:25

Zubi honetan Otsagin egon naiz, mendian bueltak ematen. Arrasti-gauak irakurtzeko aprobetxatu eta aldizkari bat (liburu modukoa ia-ia) eta liburu bat irakurri dut. Gaur, behingoz, aldizkariari baino ez diogu oratuko.BAT 60: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak.Bat aldizkaria etxean jasotzen dut lantzean behin. Harpideduna naiz orain dela hiruzpalau urtetik eta soziolinguistikaren inguruan Euskal Herrian dagoen aldizkari ia bakarra da. Hala ere, esan behar da oro har bertako artikuluak oso txukunak izaten direla. Xaboia amaitzen ari zait, beraz, harira.Aldizkar...


Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.Euskara jendea, Xamar (Pamiela).Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.Alde batetik, han-hemenka sakabanaturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten du. Liburua irakurterraza da eta eskoletan eta euskaltegietan oso erabilgarria.Beste alde batetik,...


Komentario honekin atal berria aurkeztu nahi dut. Atal honetan hizkuntza soziologiaren inguruan irakurtzen ditudan liburuak (edo artikuluak) iruzkinduko ditut, ikuspuntu pertsonaletik beti ere."Euskalduntzearen atakan": Kepa Larrea (Erein). Liburu hau Kepa Larrearen doktore-tesiaren laburpena da. Tesi horretan aztertu zuen euskalduntzea eta alfabetatzea 1956tik 1986ra. Historia tesia da beraz, baina soziolinguistika ekarpenez betea.Liburua erraz irakurri dut, azkar samar (astebetean edo). Gustatu izan zait, baina, hala ere, kritika batzuk egingo nizkioke. Alde batetik, liburu bat baino arti...


Orain dela 3 urte, hiznet ikasi nuen. Bukaerarako lan bat egin behar izan nuen. Nik Txorierriko merkataritza plangintza aztertzea erabaki nuen (egia esan, nire bigarren aukera zen).Nire tutorea Iñaki Marko Juanikorena izan zen. Emaitza interneten dago eskuragai (hemen, pdfa da). Ondoren, lanaren laburpen bat egin nuen eta Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratu (hemen).Artez-ekoak ez ziren oso pozik egon nire lanarekin eta erantzuna ere argitaratu zuten. Hemen, pdfa da.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter