Hiznet ikerketa lanak 06

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-11 10:47
4

Hiznet-eko webgunera sartu-irtenak egiten ditut noizbehinka. Eta orain dela pare bat aste sartu nintzen eta 2006ko ikerketa lanak topatu.

Ordutik hona bost ikerketa lan irakurri ditut, lau lanerako eta beste bat gustuz. Komentatuko ditut batzuk, labur-labur.

Irakurri dudan lehenengoa Roberto Manjonena izan da. Deustuko Menditarrak elkartean euskara normalizatzeko plangintza baterako proposamena da lana. Ikerketa lana txukuna iruditu zait, baina amaierak zeharo desorientatua utzi nau. Izan ere, ondorioetan hauxe esaten du gutxi gorabehera: Bilboko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, erdaraz funtzionatzen duten elkarteak euskaldundu baino, hobe litzatekeela Bilboko euskaldunek mendi elkarte euskalduna sortzea. Ez nuen espero, plangintza egin eta gero, hori esatea. Zergatik ez du lana egin horri begira? Ez dut ulertu, benetan.

Bigarrena Eider Alustizarena izan da. Izenburua irakurrita gehiago espero nuen. Azken finean, berak egindako plangintza bat kontatzen du, lan mundukoa, baina ezer berritzailerik ez dut aurkitu. Ikerketa txukuna da , baina beste barik.

Hirugarrena Jone Agirregoikoarena izan da. Urdulizko eskolaz kanpoko jarduerak euskalduntzeari buruzko plangintza da. Oso txukuna iruditu zait eta interesgarria. Hasieran espero nuena baino gehiago.

Laugarrena Natalia Lopezena izan da. Azken hau ez dago hiznet-en, egileak berak bidali  zigun guri (tximintxekoei). Laburpena Tximintxen webgunean dago. Erabat dezepzionatu nau lanak.  Askoz potentzialitate handiagoa zuen lanak, baina ezerezean geratu da. Oso errepikakorra da, monotonoa, eta ezer gutxi aportatzen diguna.

Bosgarrena Ainara Ibañezena da. Iruñeko Karrikiri euskara elkarteari buruzko ikerketa da. Bertan kontatzen digu Karrikiriren historia eta jarduerak. Gainera, jarduera bakoitzaren azterketa  eta balorazioa egiten du. Karrikiri elkartearen balorazio txukuna egiten du. Agian, hainbat euskara elkartek egin beharko genuke honen moduko azterketarik, gure jarduerak hobeto baloratzeko.

ROBERTO MANJÓN

ROBERTO MANJÓN 2007-01-19 14:30 #1

Roberto Manjón naiz, "Deustuko Menditarrak elkartean euskara normalizatzeko plangintza baterako proposamena" lanaren egilea. Irakurri duen batek hauxe dio:  "amaierak zeharo desorientatua utzi nau. Izan ere, ondorioetan hauxe esaten du gutxi gorabehera: Bilboko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, erdaraz funtzionatzen duten elkarteak euskaldundu baino, hobe litzatekeela Bilboko euskaldunek mendi elkarte euskalduna sortzea. Ez nuen espero, plangintza egin eta gero, hori esatea. Zergatik ez du lana egin horri begira? Ez dut ulertu, benetan." Azalpentxo bat emango diot: Lana ez da plangintza hutsa, ikerketa-saio apal bat ere bada, nahiz eta hasieran ez den hori argitzen. Hasierako hipotesi batetik abiatuta aztertu nahi dut  ea hiri batean, erdaldun batean noski, euskararen biziraupenari begira lehentasunekoa izan behar den taldeen hizkuntza, bereziki kultura eta aisiaren arlokoena, ordezkatzea edo beste bat izan behar den lehentasuna. Horretarako, nahi ta ez zehaztu behar nuen konkretuki zer suposatzen duen medizaleen taldea elebidun bihurtzeak, taldearen atalik atal kontuan hartuta. Ondorioa hauxe da: lehentasuna talde euskaldunak eratzea da, ez erdaldunak elebidun bihartzea, ezta euskalduntzea era, ezinezkoa baita helburu hori, aukera bietan (elebiduntzea-euskalduntzea) lortzea; talde horiekin gehienez ere euskararen erabilera sinboliko bat lor daiteke, irudi positibo bat erdal gizartean. Baina inguru metropolitano batean bestelakoak dira premiak. Hori ikusteko, beharrezkoa zen talde bat elebidun bihurtzeak zer eskatzen duen argitzea, eta ondorioa badakizu zein den: ez dela bideragarria ez lehentasunekoa.

Eskerrik asko zure kritikaz egin duzun ekarpenagatik.

txerra

txerra 2007-01-19 14:39 #2

Aupa Roberto:

Lana irakurri nuenean ez nuen zuk esandakoa ulertu. Orain bai, orain ulertu dut.

Eta eskertzekoa da egin duzuen ahalegina. Zurekin erabat ados nago. Entitate bat euskalduntzeak dakarrena kontuan hartuta, lehentasunekoa izan beharko litzateke entitate euskalduna sortzea. Hori banekien, baina datu zientifikoekin jantzita badago, askoz hobe. Eskerrik asko ikerketagatik.

berbaizukidea

berbaizukidea 2007-01-19 18:08 #3

Roberto hemen agertu zarela aprobetxatuz pare bat irunskin egin nahi dizkizut lanari buruz, nik ere irakurri egin bainuen duela aste batzuk. Jakin ezazu Berbaizun batzuk eman diogula bistazoa. Lehenik eta behin ez badut gaixki oroitzen, esaten da Deustuko euskalgintzan, kanpainetan aritzeaz aparte ez dagoela bestelako ikuspuntutik bideratutako lanik. Eta uste dut analisi okerra dela berau, Berbaizu Euskara Elkarteak hain zuzen beste horretan (epe luzerako lana, sareak sortzeko lana) diharduelako 5 urtez, aurretik Euskara Dariolak egin zuen bezalaxe. Bestelako lan horien baitan kokatzen da Deustuko Menditarrakeri luzatutako eta adostutako "elkarlanerako hitzarmena", hitzartu hitzartu zena orain bizpahiru urte. Ildo berean Deustuko Menditarrak Deustuko Euskararen Unibertsoaren kide ere bada. Praktikan eragin gutxi izan dute bi ahaleginek, baina hor dira inoiz eusteko moduan.

Bestalde, lanaren ondorioari buruz, uste dut esaterako Bilboko Alde Zaharreko Lizardi Mintza Taldeak horixe daramala egiten 10 urtez gutxi-gorabehera: mendia eta kirolaren inguruan gune euskalduna sortu. Behin gune euskalduna sortuta, erronka gune elebidunetan eragitea da nire ustez, hor dauden euskaldunak aktibatzeko helburuarekin (adibidez Deustuko Menditarraken). Nola egin daiteke hori? Ba elkarlan puntualen eta ekintza bateratuen bidez, betiere autonomia mantenduz.

Mila esker gogoetarako lan hau eskaintzeagatik Roberto, eta badakizu, nahi duzunean gure euskara elkarteko ateak irekita dituzu.

igerra

igerra 2007-01-24 23:10 #4

Berbaizuk zazpi urte bete ditu gabon hauetan, ez bost. Eta 2007an Buenavistako lehenengo bazkide berriari tomate kilo pare bat oparituko diogu. Ze Roberto, animatzen zara?

Utzi iruzkina: