Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut: Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren a...


Etorkinak   Etorkinak izan dira gurean, batez ere, azken urteotan arreta-gune. Horren isla da Hizneten etorkinen gaia espreski lantzen duten lau ikerketa egotea.   Ezponda Mujika, M. Ixabel (2005). Immigrazioa eta euskara biziberritzeko saioak EAEn.   Lopez Muñoz, Eukene (2005). Etorkinak ere bai Irungo etorki(zu)nean.   Zapata Solano, Mario (2005). Etorkinak eta hizkuntza-ereduak.   Rodriguez Zaldua, Amaia (2002). Euskara faktore integratzaile gisa: etorkinak. Teknikarion formazioa:   Ez dago soziolinguistika espreski landuko duen unibertsitate gradur...


Nazioartekoak:   Nazioarteko gaiek ere Hizneten badute ikusgarritasuna. Munduko hizkuntza gutxituak han eta hemen, zein orokorrean sarri landu dituzte ikerketetan. 15 aldiz hain zuzen ere.   Ereño Argiarro, Begoña (2011). "Hizkuntza gutxituak Erresuma Batuan: Euroitunaren aplikazioa".   Rodriguez Zuaza, Joseba (2010). "Suomiera eta gaelera , norabide desberdinetan ibili diren hizkuntza bi".   Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar Batasunean.   Fernandez de Antona Ulibarri, Edurne (2007). Hizkuntzak galtzea. Zergatik hi...


Euskararen eskuratzea/jabetzea:   Euskararen eskuratzea garrantzi handikoa izan da gurean azken 50 urteotan. Ikastolek zein euskaltegiek pisu nabarmena izan dute (eta dute) euskalgintzan. Horren isla da Hizneteko ikerketen artean 13 izatea gai honi dagozkionak. Euren artean gehienek helduen euskalduntzeari jaramon egiten diote.   Etxeberria Oliden, Naiara (2012). "Bigarren hizkuntzaren jabekuntzan eragiten duten faktore sozioafektiboak eta lehen hizkuntzaren trataera".   Laskibar Etxebarria, Nerea (2012). "Afasia. Elebitasuna eta terapia".   Ugartemendia Ugartemendia, Ma...


Administrazio plangintzak   Administrazio alorrean plangintza asko egikaritzen dira gurean. Horren isla da horrenbeste ikerketa egotea arlo honi dagokionez. Guztira, 13 ikerketa agertzen dira. Batzuk orokorrak badira ere, gehienak arlo zehatz bati dagozkio. Bitxia bada ere, gehienak Araba eta Bizkaiari buruzkoak dira (Arabakoak hiru eta Bizkaikoak lau), Gipuzkoakoa bakarra eta Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik bat bera ere ez.     Sueskun Gandarias, Leire: "Arabako Kuadrilletako Euskara teknikarien sarea: azterketak eta Hobekuntzak"   Etxebarria Iturrate, Arantza: "Biz...


Gazteak   Hamahiru ikerketa daude Hizneteko sakontze egitasmoetan gazteei buruz. Herri batzuetako egoera aztertzen da: Arrasate, Elorrio, Azpeitia, Soraluze, … Aldizkarien kontsumoa, interbentzio proiektu batzuk, euskararen kalitatearekin kezka duten ikerketa batzuk, …   Argi dago gazteak direla euskal soziolinguistikaren arreta-gune nagusietako bat. Eta ikerketa kopuruan eta norabidean igarri egiten da.     Ugalde Begoña, Amaia: "Elorrioko gazteak eta euskara: gaitasunak, hizkuntza-ohiturak eta motibazioak"   Etxeberria Zubelzu, Lierni: "Ibarr...


Lan munduari buruzko azterketak asko dira Hizneten, 33 nik egindako sailkapenean behinik behin. Igarri egiten da lan mundua euskalduntzeko zerbitzu enpresek Hiznet hartzen dutela formazio tresna gisara. Aipatzekoa da 33 hauetatik Emuneko lankideek (eta zenbait lankide ohik) 25 azterketa egin dituztela (beste zenbait alorretako batzuk ere Emuneko kideek egindakoak dira). Urbieta Aizpurua, Josune (2012). "Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan" Azpiroz Osa, Urko (2012). "Funtzio propioen lanketa" León Perez de Ciriza, Lorea (2012)."Euskaldunen euskarazko zerbitzuen kontsumoa...


Herrietako ikerketa lanak asko dira Hizneten. Nik egindako sailkapenean 24 ikerketa batu ditut. Bizkaiko ikerketak hamar dira, Gipuzkoakoak beste horrenbeste eta Nafarroakoak bi eta Arabakoa bakarra. Bitxikeria batzuk: Iparraldetik ez da ikerketarik, Zumaiako bi ikerketa daude, Bilbo eta Iruñeako ikerketarik ez da, … Gorostarzu Etxebeste, Ione: "Erdaldunen euskararekiko iritzi eta jarrerak Nafarroako eremu ezberdinetan"   Bengoetxea Muxika, Xabier. "Arnasguneak. Ezaugarriak. Zenbait arnasguneren egoeraren behaketa"   Dufur Otheguy, Alfredo (2012). "Lizarra, euskarare...


Ikerketekin asmatu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-24 08:59

Teresa Moureri honako irakurri diogu A letra miuda aldizkari soziolinguistiko interesgarrian:   Azken hamarkadetan galiziera ikerketa lerro garrantzitsua bilakatu da. Galizieraren bariazio fonetiko, morfologiko eta lexikalen gaineko informazio uholdea dugu. Baina horretara bideratutako energia erudizio hutsa dela ematen du, hizkuntzaren aldeko aktibismoa nahiko aparte uzten den heinean.   Eta, nahi barik, eta ez dakit zergatik, galiziera jartzen duen tokian neure buruak euskara jarri du ...    


Azken hamar urteotan euskarazko soziolinguistika ikerketan berebiziko papera bete du Hiznet-ek, batez ere ikastaro amaieran egin beharreko ikerketa-lanak direla-eta. Gainera, hasieratik argi izan dute argitaratu behar zirela eta denon eskura jarri.Aurten ere berea eman du Hiznetek eta zenbait ikerketa lan plazaratu dituzte, horietako asko sano interesgarriak ziur (aurreko urteetakoak begiratzea ere ez da txarra, harribitxi asko baitago ostenduta):Gandarias Ispizua, Leire (2012). "Azentu bariazio soziolinguistikorako lehen hurbilpena Kortezubin, Tolosan eta Lekarotzen". Hiznet 11-12...


Hiznet-eko webgunera sartu-irtenak egiten ditut noizbehinka. Eta orain dela pare bat aste sartu nintzen eta 2006ko ikerketa lanak topatu.Ordutik hona bost ikerketa lan irakurri ditut, lau lanerako eta beste bat gustuz. Komentatuko ditut batzuk, labur-labur.Irakurri dudan lehenengoa Roberto Manjonena izan da. Deustuko Menditarrak elkartean euskara normalizatzeko plangintza baterako proposamena da lana. Ikerketa lana txukuna iruditu zait, baina amaierak zeharo desorientatua utzi nau. Izan ere, ondorioetan hauxe esaten du gutxi gorabehera: Bilboko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, erda...


Azken iruzkinak