Hiznet 8: etorkinak, teknikarien formazioa, komunitategintza eta soziolinguistika bariazionala
Etorkinak
Etorkinak izan dira gurean, batez ere, azken urteotan arreta-gune. Horren isla da Hizneten etorkinen gaia espreski lantzen duten lau ikerketa egotea.
Ezponda Mujika, M. Ixabel (2005). Immigrazioa eta euskara biziberritzeko saioak EAEn.
Lopez Muñoz, Eukene (2005). Etorkinak ere bai Irungo etorki(zu)nean.
Zapata Solano, Mario (2005). Etorkinak eta hizkuntza-ereduak.
Rodriguez Zaldua, Amaia (2002). Euskara faktore integratzaile gisa: etorkinak.
Teknikarion formazioa:
Ez dago soziolinguistika espreski landuko duen unibertsitate gradurik. Gradu-ondokoak, ordea, bai (eta horien artean nagusi Hiznet). Formazio falta nabarmena izan da soziolinguistikan gurean (oraindik ere hala dela uste dut). Eta Hizneteko ikerketek ere oratu diote gaiari. Lau ikerketa izan dira hori landu dutenak.
Encinar San Martin, Cristina (2011). "Euskara teknikari memoria".
Plazaola Elgarresta, Eguzkiñe (2009). "Hizkuntza normalkuntzako teknikarien garapenerako emozioen lanketa".
Elorza Uribesalgo, Pello (2002). HIZNET ikastaroak Euskal Herrirako izan dezakeen aplikagarritasuna.
Robles Aranburu, Josemari (2002). Euskal soziolinguistikaren bihar-etziko arloetako lan-ildoak eta teknikarien formazioa aurreikusten
Community fostering
Gurean praktikan asko landu den arren gai hau, arraroa da Hizneteko ikerketen artean horren gutxi landua izatea. Behintzat espreski. Honi lotutako bi ikerketa baino ez ditut aurkitu:
Ibañez Lusarreta, Ainara (2006). Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Elkartea. Euskara bultzatzeko ekintza berritzaileak.
Miner Aristizabal, Imanol (2002). Lau Haizetara Elkartea: etorkizunerako urratsak.
Soziolinguistika bariazionala
Hizneteko ikasgaietan gutxi lantzen da soziolinguistika bariazionala. Eta emaitzak hor daude: honi lotutako bi ikerketa baino ez dira ageri Hizneteko corpusean.
Gandarias Ispizua, Leire (2012). "Azentu bariazio soziolinguistikorako lehen hurbilpena Kortezubin, Tolosan eta Lekarotzen".
Etxebarria Elorrieta, Oihane (2002). Elebitasuna eta hizkuntza nahasketa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: