Hiznet 5: administrazio eta corpus plangintzak
Administrazio plangintzak
Administrazio alorrean plangintza asko egikaritzen dira gurean. Horren isla da horrenbeste ikerketa egotea arlo honi dagokionez. Guztira, 13 ikerketa agertzen dira. Batzuk orokorrak badira ere, gehienak arlo zehatz bati dagozkio. Bitxia bada ere, gehienak Araba eta Bizkaiari buruzkoak dira (Arabakoak hiru eta Bizkaikoak lau), Gipuzkoakoa bakarra eta Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik bat bera ere ez.
Sueskun Gandarias, Leire: "Arabako Kuadrilletako Euskara teknikarien sarea: azterketak eta Hobekuntzak"
Etxebarria Iturrate, Arantza: "Bizkaiko Foru Aldundia EraMien bidetik"
Oses Azurmendi, Javier: "IV. Plangintzaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako sailean"
Zuloaga Aranzabe, Ander: "Donostia Unibertsitate Ospitaleko planaren ebaluazioren inguruko hasunarketa"
Egiraun Iturbe-Ormaeche, Asier (2010). "Ugao LHI ikastetxe publikoan euskararen erabilera indartzeko plana (2010-2012)".
Ugarteburu Iturbe, Amaia (2010). "Euskararen normalizazioa Bizkaiako Foru Aldundian".
Goikoetxea Aranberri, Haritz (2009). "Nola saldu euskara administrazioko langileei".
Vadillo Otxoa, Alex (2008) . Udalerrietan euskara biziberritzeko planak eta parte-hartzea. Begirada bat gure praktikei.
Irabien Marigorta, Iosune (2003). Euskararen erabilera administrazioan. Euskararen erabileran laguntzeko unitate modulo didaktikoak: Amurrioko Udala.
Etxebarria Zamora, Aitor (2003).Motibazioa, jarrera eta aurrerapenaren arteko elkarreragina udal langileen euskara taldeetan
Iriondo Goti, Joseba (2003). EAE-ko Justizia Administrazioko esperientzia pilotuak.
Arauzo Uriarte, Xabier (2002). Justizia administrazioko web orriko hizkuntza zerbitzuak.
Urrutia Zorrozua, Itziar (2002). Eduardo Eskartzaga Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko balizko Hizkuntza Normalkuntza Planaren aurre-diseinua.
Corpus plangintza
Corpus plangintza gurean ez da asko landu, ez artez ez zeharka. Eta Hizneten ere horren isla agertzen da. Ikerketa bakarra egin da honi lotuta.
Urkizu Miner, Koro (2002). Euskararen corpusaren plangintza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: