Ikaskuntza digitala hezkuntzan: zer behar da?

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-05-13 15:00
1

make@ni.eus 1620922579028

Teknologia digitalak tartean, muturreko jarrerak ageri dira sarritan: alde edo kontra. Pandemia geroztik teknologia eguneroko bizitzan omnipresente dugu eta hezkuntza-eremuetan areagotu ere bai. Une hauetan, inoiz baino gehiago, txuri-beltz jarreretatik haratago joateko, ñabarduretan fokuratu beharko. Eta horretan ikerketek ematen dizkiguten ekarpenak ezagutzea eta aztertzea, ezinbertzekoa. Hauxe aste honetakoa (Bigarren Hezkuntzako datuak, Bavarian, Alemania, 2017ko datuak oinarri).

Abiapuntua:

Gure eguneroko bizitzan teknologia digitalaren erabilerarekin alderatuta, teknologia digitalaren bidezko i[ra]kaskuntza ez da proporzionalki orokortu irakasleen prestakuntzan eta eskoletan (pandemia iritsi arte, behintzat)

Hezkuntza formalak zeregin garrantzitsua du ikasleen prestakuntzan teknologia modu kontzientean eta arduratsuan erabiltzen jakin dezaten erronkari aurre egiteko. Teknologiak hainbat aukera eskaintzen ditu ikasle eta hezitzaileentzat irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak susta ditzaten. Teknologia digitalaren aukerak ikasgeletan aprobetxatzen ari diren ala ez eztabaidatzeak, askotan, ikastetxeetako instalazio teknikoei eta teknologia digitalaren eskuragarritasunari buruzko eztabaidetan amaitzen du. Mundu osoko gobernuak inbertsio handiak egiten ari dira teknologia digitala ikastetxeetara orokortzeko. 

Zenbait ikerketa eta azterlanek zalantzan jartzen dute ikaskuntza emaitzei begira teknologia erabilitzearen onuragarritasuna. Teknologiaren erabileraren eta ikasleen ikaskuntza-emaitzen arteko lotura aztertzean, funtsezko faktorea izan liteke teknologia digitala inplikatzen duten ikaskuntza-jarduera motan arreta jartzea.

Irakasleen oinarrizko trebetasun digitalak haien trebetasun digital profesionalen oinarria dira. Ikasleentzat, oinarrizko trebetasun digitalak dira hezkuntza ibilbidean zehar eskuratu edo garatu behar dituzten trebetasun objektiboak. Irakasleen kasuan, ikasleekin teknologia digitalak eraginkortasunez erabiltzeko, oinarrizko trebetasun digitalez gain, teknologiarekin lotutako irakaskuntza-trebetasunak garatu behar dituzte. (TPACK eredua)

Ikerketaren emaitzak:

  • Irakasleen oinarrizko trebetasun digitalak teknologiarekin lotutako beren irakaskuntza-trebetasunak baino askoz garatuagoak daude. Zenbat eta garatuago, teknologiaren erabilera intentsoagoa da eta anitzagoa.
  • Teknologiarekin lotutako irakaskuntza-trebetasunak erabat garatuta ez izatearen ondorioz teknologia digitala maizago erabiltzen da ikasleei ikaskuntza pasiboko jarduerak proposatuz (informazioa jaso besterik eskatzen dieten jarduerak: irakurri, entzun, ikusi). Gutxiagotan erabiltzen da ikaskuntza aktiboko jardueretarako (jasotakoren gainean arreta jarri zerbait egiteko: azpimarratu, bideoa atzeratu, aurreratu ...), ikaskuntza konstruktiborako (jasotakoari ekarpenak egin: kontzeptu-mapa, azalpenak, galderak egin ...) eta ikaskuntza interaktiborako (besteekin elkarrizketan argudiatu, birformulatu, konparatu ...) (ICAP eredua ) Irakasleek teknologia digitalen potentziala erabat aprobetxatzeko, teknologia digitalen laguntzaz ikaskuntza pasiboko eta aktiboko jarduerak aplikatzeaz gain, funtsezkoa dute konstruktibokoak eta interaktiboak ere lantzea.
  • Ikastetxeetan oinarrizko teknologia dagoela bermatu eta gero, teknologiaren eskuragarritasunak ez du lotura esanguratsurik adierazten irakasleek teknologia erabiltzeko duten moduarekin ezta maiztasunarekin ere. 


Utzi iruzkina: