“Etorkinak euskara ez du beharrezko ikusten”, Iñigo Bilbaok Latif Jatabiri egindako elkarrizketa, Berria 2005eko martxoaren 18a Elkarrizketa laburra da, baina oso mamitsua. Iñigo Bilbaok Latif Jatabi bereberra (amazigha) elkarrizketatu du. Bereber hau Bilbon bizi da eta etorri zenetik euskara ikasteari lotu zitzaion. Bere gogoetak oso interesgarriak dira, etorkinen ikuspegitik egindakoak baitira.Nahiz eta iruditu bere gogoetak harreman handiago izan behar duela euskalduntze alfabetatzearekin, hausnarketa politak botatzen ditu irakaskuntzan ere aplikatz...
Pasa den astean Mikeli agindu nion hizkuntzaren ekologiari buruz nekiena azalduko nuela blogean. Kontua da nahiko alpertuta nabilela, nagiak jota-edo. Beraz, nik neuk azalpena eman beharrean, beste batzuek esandakoa bildu dut. Lehenik eta behin, euskarazko wikipediak dioena. Bigarrenik, galegozko wikipediak dioena. Bigarren hau, nire ustez, osatuago dago. Eta, hirugarrenik, Arrasateko Arizmendi ikastolaren laburpentxo bat. Hizkuntzaren ekologia horixe baita, ekologia. Metafora ederra, hizkuntza komunitate guztien zaintza agintzen duena. Dena den, ekologia hitza zeharo higatua dago, zeharo h...
Aurreko postaren bigarren zatia da hau. Oraingo honetan loturekin. 1-“Urduri”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila), Berria 2005eko martxoaren 24a 2-“Hizkuntz ereduen politika koloka utzi du Jaurlaritzaren azterketak”, Anakoz Amenabar, Berria 2005eko apirilaren 26a 3-“Kartak mahaiaren gainean daude”, Asier Iturriagaetxebarria (Analisia), Berria 2005eko apirilaren 26a 4-“Sindikatuak, aldaketaren alde”, A. Solabarrieta, J. Goikoetxea, Berria 2005eko apirilaren 27a 5-“Garai hartako premien ondorioa”, Asier Iturriagaetxebarria, Berria 2005eko apir...
Hizkuntza ereduei buruzkoak dira hurrengo artikuluak. Orotara, 8 artikulu dira. Gaurkoan zortzi baino, lau komentatuko ditugu eta aste honetan bigarren partea etorriko da. Oharra: ezin izan ditut artikuluak eurak linkatu, Berriako webguneko hemerotekan arazo bat ei dagoelako. Ea hurrengoan. 1-“Urduri”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila), Berria 2005eko martxoaren 24a 2-“Hizkuntz ereduen politika koloka utzi du Jaurlaritzaren azterketak”, Anakoz Amenabar, Berria 2005eko apirilaren 26a 3-“Kartak mahaiaren gainean daude”, Asier Iturriagaetxebarria (Analisia), Berria 20...
Zapatuan Gara irakurtzen hasi eta gaur8rekin egin nuen topo. Irakurrita neukan, baina gauza batek harritu egin ninduen. Nire blogaren erreferentzia agertzen zen, zehatzago esanda nire blogaren artikulu baten erreferentzia. Izan ere, gaur8n klikatuenak izeneko taula ateratzen dute (interneten ez dut topatzerik izan) eta horien artean nire bloga zen bosgarrena. Azken aldi honetan bisita kopurua dezente igo da (artikulu hori idatzi nuen egunaren bueltan) eta pentsatzekoa da bisitari asko hortik etorriak izan direla. Eskertzen da bisita kopurua igotzea. Horrek esan nahi du bide onetik-edo noala...
Pasa den astean aipatu nuen Buruxkak liburutegi digitala. Oraingoan UEUk ere kudeatzen duen Inguma datu-basea aipatu eta goraipatu nahiko nuke. Itzela da, ikaragarria. Agian, dokumentu gehiago eskura izatea eska dakioke, baina hala ere egindako lana txapela kentzeko modukoa da. Adibidez, soziolinguistikaren alorrean 1.281 bat sarrera daude. Asko da hori, kontuan hartuta Inguman datu-basean egoteko unibertsitate mailako testuak izan behar direla.
Bertendonan hizkuntza eskakizunik gabeko irakasleak egiten ari ziren itxialdiaren inguruko bi artikulu: 1. “Niri ez zitzaidan zaila egin”, Iñigo Bilbao Berria 2005eko martxoaren 24a (kronika) 2. “Nagikeriaren aldarrikapena”, Andoni Seijo Berria 2005eko martxoaren 30a (iritzi artikulua Hasiera batean lan afera zelakoan nengoen. Izan ere, irakasle batzuek galdu dute eurei zegokien lanpostua behar bezalako prestakuntza ez zutelako. Dena den, euskara tarteko egonik, afera hau guztiz politizatu dute irakasleek eurek eta eurak babesten dutenek. Horregatik,...
Gaur nire blogean atal berri bat ireki nahi dut. Orain dela bi urte, nire lagun batek Haur Hezkuntza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Denboraz nahiko larri zebilenez, eskatu zidan ea egin ahal nion lan bat. Nik baiezkoa eman eta lana goitik behera egin nion. Lana honetan zetzan: hiru hilabetetan portfolio bat egin behar zuen, prentsan edo dena delakoetan hezkuntza elebidunari buruz agertzen ziren artikuluekin. Gainera, artikulu horiei komentarioak erantsi behar zitzaizkien. Blogera ekarriko dut atalka portfolio horretan jasotakoa. Dena den, portfolio osoa interneten eskegi dut hemen. N...
Atzo irakurri nuen sustatun UEUk Buruxkak izeneko liburutegi digitala aurkeztu duela. Egitasmoa ikusita, osteratxo bat ematea erabaki nuen eta, hara, sorpresa. Soziolinguistikaren inguruko hainbat liburu digitalizatu,, deskargatzeko moduan eta doan. No eta to.Honako liburu hauek daude deskargatzeko moduan:- Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera hemen eta orain: Imanol Esnaola.- Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian: Joxe Manuel Odriozola. Liburu honek gure soziolinguistikaren (gizarte-hizkuntzalaritza???) aurrehistoria kontatzen du. Gomendagarria oso.- Lluis Aracilen idazlan ...
UEUko udako ikastaroak badatoz. Uztailaren 17 eta 18an Iruñeko Hizkuntza Eskolan soziolinguistikari buruzko ikastaroa antolatu du Soziolinguistika Klusterrak. Ikastaroaren edukiak oraindik zehaztu ez badira, bere izenburua nahikoa adierazgarria da: Hizkuntza-plangintza: teoriak eta aplikazioak. Matrikula epea oraindik ez da zabaldu (maiatzaren 7an irekitzen da). Edukiak zehaztu ahala, blog honetara (???) ekarriko ditugu.