Hizkuntzaren ekologia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-04-26 18:58
6

Pasa den astean Mikeli agindu nion hizkuntzaren ekologiari buruz nekiena azalduko nuela blogean. Kontua da nahiko alpertuta nabilela, nagiak jota-edo. Beraz, nik neuk azalpena eman beharrean, beste batzuek esandakoa bildu dut.

Lehenik eta behin, euskarazko wikipediak dioena. Bigarrenik, galegozko wikipediak dioena. Bigarren hau, nire ustez, osatuago dago. Eta, hirugarrenik, Arrasateko Arizmendi ikastolaren laburpentxo bat.

Hizkuntzaren ekologia horixe baita, ekologia. Metafora ederra, hizkuntza komunitate guztien zaintza agintzen duena. Dena den, ekologia hitza zeharo higatua dago, zeharo hustuta. Berbak lapurtu dizkigute …..

Beste lotura bat hemen: http://www.ecoling.net/

mikel

mikel 2007-05-02 12:01 #1

Eskerrik asko Txerra. Ekolinguistikan edo hizkuntzaren ekologian barneratzeko bide egokia ireki didazu. Mila esker.<br />

txerra

txerra 2010-03-18 16:14 #2

Eusko Jaurlaritzaren soziolinguistika hiztegiaren arabera, hauxe da ekolinguistika edo hizkuntzaren ekologia:<br /><br />Hizkuntzaren eta ingurunearen arteko harreman ikuspegi ekologikotik aztertzen duen diziplina. Alde batetik, elkarrekin harremanak dituzten sistema dinamikotzat hartzen ditu hizkuntzak eta hizkuntza komunitateak, eta haien arteko orekaren eta hizkuntza-aniztasunaren ikuspegitik aztertzen ditu; eta, era berean, ingurunea moldatzen duen elementu gisa aztertzen du hizkuntza.<br />

2010-10-13 10:20 #3

2010-10-26 11:05 #4

2010-10-26 11:06 #5

2010-10-26 11:07 #6


Utzi iruzkina: