Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan ditu. Hortaz, no comment.
Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire artikulua, pdfan ere). Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain? (Oihana Lujanbioren erantzuna). ...
Blogetan-eta zerrendak egitea oso gauza ohikoa da. Nik orain arte ez dut horrelakorik egin, baina Filoblogian ikusi dut filologoek aintzat hartu beharko lituzketen 10 webgunerik garrantzitsuenak. Hortaz, nik ere (euskal) soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda egingo dut, zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Dena den, nik rankin batean jarriko ditut, Ricardok ez bezala. Hor doaz banaka-banaka: Soziolinguistika Klusterraren webgunea: orria orokorrean ondo dago, baina batez ere interesgarria da Bat aldizkaria osorik igotzen dutela. ...
Blog honen aspaldiko laguna da Sechu Sende galiziarra. Asteburu honetan interneten ostera batzuk eman ditut eta bere blogarekin topo egin dut. Made in Galiza du izena eta oso emankorra da, egunean bi post –edo argitaratzen ditu. Umoretsua da bloga eta hizkuntza kontuak aipatzeaz gain, bestelakoak ere aipatzen ditu Sechuk. Ikusi eta berehala, harpidetu naiz bere blogera. Hona zenbait artikulu ekarri nahiko nituzke: - Conflito lingüistico e literatura (1) - Conflito lingüístico e literatura (2) -...
Tiraka blogean artikulu interesgarria egin dute: Noranahikoa?Hortik entresaka bat: David Crystal, Juan Carlos Moreno Cabrera... ongi etorriak izan daitezela maizegi borrokatoki (b)ekaitzez betea dirudien gure plaza ahul honetara. Ohiko ika-mika eta ezin-ikusiez haratago beste freskura eta argitasun bat ematen digutela iruditzen zait. Eta behar-beharrezkoa dugun beste zerbait: diskurtso koherente bat. Bai, zoritxarrez, bestela predikatzen dugun arren, hemen beti gabiltza aurkaria nola larrutu asmatu nahian edo, bestela, geure burua behin eta berriz ederretsiz. Zehazkiago: euskald...
Azken Bat aldizkaria heldu eta ti-ta baten irakurri dut. Zenbaki honetan gaia hauxe da: Euskararen erabilera eskola orduz kanpo. Dosierra: - - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo · Euskal Herriko gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntza erabilera, Kontxesi Berriotxoa. · Eremu ez-curicularraren garrantzia euskararen erabileran, Helena Baraibar, Kristina Boan . · Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba, Sonia Perez, Jaime Altuna eta Oihana Lujanbio . · Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoa: diagnosi...
Asmoz Fundazioak eskaintzen duen Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa EHUko Unibertsitateko Espezialista Titulua. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa 2007-2008 ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoaren matrikulazio garaian dabil. Ikasturte honetako berrikuntzen artean nagusiena, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean dagoela da. Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako “euskararen...
Gaur goizean, periodikua hartu eta portadan sorpresa: ikerketa soziolinguistiko bat portadara. Miquel Grosek egin du ikerketa Nafarroako herrien erroldak aintzat hartuta. Oso interesgarria ematen du. Irakurri beharko da sakonago.Inkesta soziolinguistikoek eremuen hizkuntza banaketa gezurtatzen dute.Eguneraketa: erabili.com-en ere aipatu du ikerketa hau Andres Iñigok. Euskararen berreskuratze itxaropentsua Nafarroan.
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, ... Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte, ingelesak Interneten duen nagusitasuna, adibidez. Nitin Desai NBEko ordezk...
Emun-ek 10 urte bete du eta horren karietara jardunaldi bat antolatu du: Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia. Jardunaldia urriaren 9an da, Arantzazun eta izen-ematea doakoa. Egitaraua 08:30 Harrera eta material banaketa 09:00 Agurra eta jardunaldiaren aurkezpena 09:30 PETER MACINTYRE , Cape Breton University (Kanada): Komunikatzeko gogoa: hizkuntza erabiltzeko motibazioaren dinamika 10:30 Kafea 11:00 FERRÁN SUAY , Societat Valenciana de Psicología: Pertsonarteko hizkuntz erabileraren gaineko esku hartzea 12:00 JOXPI IRASTORTZA , Emun, Koop. E. Enpresetako euskara planet...