Irakurgaiak: Bat 63
Azken Bat aldizkaria heldu eta ti-ta baten irakurri dut. Zenbaki honetan gaia hauxe da: Euskararen erabilera eskola orduz kanpo.
Dosierra: - - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo
· Euskal Herriko gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntza erabilera, Kontxesi Berriotxoa.
· Eremu ez-curicularraren garrantzia euskararen erabileran, Helena Baraibar, Kristina Boan .
· Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba, Sonia Perez, Jaime Altuna eta Oihana Lujanbio .
· Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoa: diagnosia eta balorazioa, Patri Arburua, Anabel Armendariz.
· Eskola kirolaren inguruan Euskal ludikotasuna erabiliz, euskara indartu, Mikel Egibar, Aitor Esnaola.
· Eskola kirolaren inguruan Eskola kirola Gipuzkoan, Nekane Jauregi.
· Txatxilipurdi elkartearen esperientzia,Elena Herrarte.
· Eskolaz kanpoko jarduerak eta hizkuntza normalkuntza, Bergaratik begiratuta, Estepan Plazaola.
· Udalerrien garrantzia euskararen erabileran, Xabier Mendiguren.
· Aisia euskaraz bizi!, Sonia Perez.
· Hezitzaileen prestakuntza eskola orduetatik kanpoko esparruan, Jaime Altuna.
·
Gurean: Soziolinguistika Frantzian, Eguzki Urteaga.
Orokorrean, interesgarria izan da gaia, baina niri ekarpen berri gutxi egin dit (gaiaz asko ote dakit?). Ekimen berri gehiago espero nituen (ba al daude?) eta ez horrenbeste errepikatzea aisialdiak euskararen erabileran duen garrantzia. Baina, tira.
Ekarpenen artean, bat nabarmendu nahiko nuke, Kontseiluarena. Nora zoaz galdetuta,
eurek manzanas traigo erantzun dute. Bergarako
udalaren esperientzia aipatzen da aurrekoa artikuluan eta kontraproposamen
gisa-edo, Kontseiluak egiten du hurrengo artikulua. Baina aisialdia edo eskolaz
orduz kanpoko guneak aipatu baino, hauek eurek egindako udalerrien neurketa
aipatzen dute. Horrela esanda, ez du ematen, baina aukera baduzue, leitu, apur
bat baino ez bada ere. Ikusiko duzue ez duela inolako zerikusirik gaiarekin.
Horrelakoak egitea ere!!!
Dena den, aurretik esan dudan bezala, eskola
orduz kanpo euskarak duen egoera ezagutzeko ezinbestekoa da dosierra. Ikuspegi
orokorra hartzeko eta gaiak dituen zailtasunak eta sartu-irtenak ulertzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: